Jainkoa eta munduaren existentzia descartes

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,96 KB

Jainkoa eta munduaren existentzia

Descartesek, , Jainkoareneta munduaren existentzia frogatzen saiatuko da. Berriro erepentsamendutik abiatzen da, eta horretarako pentsamenduezberdinak ideia bezala definituko ditu, hiru mota bereiziz;jatorrizkoak, eratorriak eta irudimenezkoak. Hasteko, Jainkoarenexistentzia frogatzeko, argudio ugari erabiltzen ditu. Descartesentzat, Jainkoa sustantzia mugagabea, betierekoa etaahalguztiduna da, eta horrela, lehen argudiora iritsiko gara, hau da, nik sustantzia mugatua izanik, sustantzia mugagabearen ideia dut, sustantzia mugagabeak nire espirituan jarri duelako;menpekotasun argudioa. Bestalde, izaki mugagabe edo infinituan,Jainkoan, ezin dira existentzia eta esentzia banatu, eta izaki perfektua existentziarik gabe ezin denez ulertu eta ulertzendugunez, Jainkoa bada. Beraz, honela Jainkoaren existentzia frogatuta geratzen da, eta orain, munduaren existentzia bakarrik frogatzea falta da, horretarako berriro ere pentsamendura joz. Horrela, pentsamenduan gauza sentigarrien ideia aurkituko dugu, eta hauek existitu egiten dira, izan ere; gauza sentigarriakJainkoak sortu ditu, eta Jainkoa ahalguztiduna, infinitua etaperfektua denez, gauza sentigarriak badira, Jainkoak ez gaituengainatuko eta.

Pasioak eta askatasunak

Descartesek zioenez, pasioak (padecere) ez dira gizakiarenekintza baten fruitu, hau da, gizakiari nahigabe gertatzen zaizkionak baizik. Filosofoaren ustetan, hauek gorputzeko zenbaitorganok sortzen dituzten “izpirituei” esker sortzen dira, eta horregatik ezin dira ekidin. Hala ere, horrek ez du esan nahipasioak txarrak direnik, izan ere pasioak mendean hartutaprofitagarriak izan daitezke. Pasioek eragina dute gorputzekoorganoetan, eta horregatik, Descartesen ustetan gaixotasun fisikoak izpirituaren gorabehera hauengatik sortzen dira. Pasio nagusiak harridura edo miresmena, maitasuna, gorrotoa, desira, poza eta tristura dira.-Harridura: Garunean kokatzen da, eta Descartesentzat osobaliagarria da, ikasteko gogoa pizten baitu. Pasio hau benetako jakintsuei nagusitzen zaie bizitza osoan zehar, eta horregatik hauek bizitza osoan zehar harritzeko gaitasuna dute.-Maitasuna eta gorrotoa: Ariman sortzen dira, eta maitasunakonura egiten diguna bilatzera bultzatzen gaituen bitartean,gorrotoak kalte egiten diguna bilatzera bultzatzen gaitu.-Desira: Arimaren asaldura da, nahi duguna eskuratzera etagordetzera eramaten gaituena. Onerako denean, maitasuna,itxaropena eta alaitasunari dago lotuta, eta txarrerako denean,gorroto eta tristurari lotuta.-Alaitasuna eta tristura: Gauzek garunean uzten diguten emaitza dira.

Enpirismoa: Locke-rengandik Hume-renganaino

Enpirismoaren ezaugarri nagusiak

Lockek


Descartesen filosofia ezagutu zuen. Descartesentzat,arrazoimenaren indarra bakarra, gizaki guztiengan dagoelako,askitasuna duena, bere baitan daudelako beharrezko oinarriak, etaakatsikgabea da, metodo zuzena jarraituz ezin delako akatsik egin. Lockek ordea, beste ikuspuntu bat zuen, arrazoimenakakatsak baitzituen bere ustez. Hasteko, arrazoimenaez dabakarra, guztiongan desberdina baita. Gainera, ez du askitasunik, izan ere, bere oinarriak kanpoko esperientzia pertsonaletatik hartzen ditu. Eta azkenik, ez da akatsik gabea, izan ere, akatsak ditu esperientziaren datuak falta zaizkiolako, oinarriokerrakditu, hizkuntza behar du, frogak falta zaizkio… Eta ondorioz,arrazoimena ezagutu baino lehen, bere mugak aztertu behar dira. Horrela, Lockek errealitaterakoezagutza egokiak Nia, Jainkoa etagainerakogauzak direla dio;
Niaerreala da, pentsatu eta arrazoitu egiten dudalako, Jainkoaerreala da;
kausalitate froga dago, izan ere, existitzen den oro norbaitek sortutakoa da, eta sortzaileen katean infinitura ezin dugu jo; dena izaki bakar batek sortu du, hau da, Jainkoak, eta gauzak errealak dira;
gauzenerrealitateasentsazioen bidez ezagutzen da, eta Niarenkanpoko sentsazioek kanpoan existitzen diren gauzak direla adierazten digute, eta adierazpen hauek ukaezinak dira.

Bestalde, Humek beste ikuspuntu bat du ezagutzari dagokionez. Bere ustetan, edukimental guztiak pertzepzioak dira, eta hauek bi motatakoak izan daitezke:

Inpresioak

;
sentipen, grina etaemozioak dira, buruan agertzen zaizkigunak eta barrukoak nahiz kanpokoak izan daitezkeenak, eta ideiak
; hauek inpresioarenirudiak dira, aurrekoak baino ahulagoak
.
Ideia hauek elkartu eta ideiak konplexuagoak eratu daitezke, lege batzuk jarraituz.

Ilustrazioaren ezaugarri orokorrak

Arrazoi eredu berria: arrazoi enpirikoa eta analitikoa: enpirismoaren kritikaren ondoren eta zientziaren garapenari esker abiatzen da ezagutza zientifikoa.
Arrazoi kritikoa arrazoiaren kanpoko aginpideen aurka. Arrazoi autonomoa arrazoia da gizakiaren gidari bakarra. Aurrerapena: ikuskera baikorra dute ilustratuek.Natura menderatu eta gizadiaren ongizate materiala eta zoriontasuna lor daitezkela diote. Tolerantzia: kontratu sozialari buruzko teoriak hedatzen dituzte, soilik Rousseauk aldezten ditu ideia demokratikoak eta berdinzaleak. Erlijo arrazoiduna: erlijioaren interpretazio arrazionala egiten dute. Gizakiak ezin du jainkoa ezagutu eta jainkoa berbera da erlijio guztietan. Askatasuna: pentsamendu askea eta adierazpen askatasuna ezinbesteko baldintzak dira. Naturala: mundu fisikoan lege naturalek zuzentzen dituzte fenomeno guztiak. Gizakiek askatasunez jokatzea da naturala.


Entradas relacionadas: