Jainkoa eta munduaren existentzia descartes

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,93 KB

SARRERA

René Descartes Frantziako XVI. Eta XVII. Mendeetako filosofo, matematikari eta fisikaria izan zen (1596ko martxoaren 31n jaio eta 1650eko otsailaren 11n hil zen). Bere planteamendu filosofiko ospetsua "pienso luego existo" (latinez "cogito ergo sum") izan zen. Geometria analitikoaren aitatzat hartzen da.

RAZIONALISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK (gnoseologia)

Filosofia modernoan bi mugimendu bereiz daitezke: razionalismoa eta enpirismoa. Descartesek arrazionalismoa deituriko eskola filosofikoari hasiera ematen dio XVII. Mendean, eta horrekin batera hasten da filosofia modernoa. Hauek dira razionalismoaren ezaugarri nagusiak:

1Razionalismoaren epistemologiaren arabera, arrazoimena da ezagutza seguruareniturburu bakarra, arrazoia buruaski da eta konfiantza osoa dute arrazoiaren ahalmenean. Arrazoimenaren ezagutzari ez diote mugarik jartzen.

2Arrazionalisten ustetan zentzumenen bidez lortutako ezagutza guztia ez da seguruaZientziek duten segurtasuna eta unibertsaltasuna ezin daiteke etorri esperientziatik.

3Jaiotzetiko ideiak daudela baieztatzen dute, hau da, esperientzia sentikorretikindependenteki giza gogomenean sortzen diren ideiak.

4Filosofo arrazionalistek filosofia unibertsala lortzeko asmoa dute eta sistema filosofikodesberdinen artean sortutako desadostasunekin amaitu nahi dute.

5Matematikorekiko mirespena da orain arte aipatutako ezaugarrien kausa.Arrazionalistentzat matematika giza jakituriaren eredua da. Descartes eta leibniz matematikolari sortzaileak izan ziren eta arrazionalisten nahia, matematikaren antzeko egitura duen filosofia bat eraikitzea da.


METODOA DESCARTESEN gnoseologia

Berpizkundean kezka handia zegoen jakituriaren kontzeptuaren inguruan eta erabat eraldatu zen. Jakituriak (zientziak) praktikoa izan behar duela pentsatzen hasi ziren, etorkizunean gizakiaren bizitza hobetzeko. Ikerketak eta aurkikuntzak moralagatik argitaratzen zituzten, bestela humanitatearen aurka ari zirelakoan.

Ordurarte, ordea, Aristotelesen metodoa zeukaten eta honek ez zien egia berriak aurkitzeko balio. Horrela, metodoari buruzko hiru proposamen garrantzitsu agertu ziren: Francis Bacon, Descartes eta Galileoren metodoak. Baconen metodoa oso enpirikoa zen, esperientziatik abitzen den mekanismo hutsa; eta Descartesena berriz aurkakoa zen, erabat teoriko-deduktiboa. Metodo honen zatirik garrantzitsuenak ideien analisia eta sintesia dira, erabat deduktiboki. Bi metodo hauen artean Galileoren metodoa dago, metodo hipotetiko-deduktiboa. Metodo honetan esperientziatik abiatu, bertan oinarrituta hipotesi bat egin, hipotesitik abiatuta ondorioak atera eta azkenik ondorioak enpirikoki frogatu behar dira.

Gaur egun, berriz, bi metodo erabiltzen dira nagusiki zientzian. Zientzia formalek metodo axiomatiko-deduktiboa erabiltzen dute, eta enpirikoek metodo hipotetiko-deduktiboa.

Horrela, Descartes oker zegoen metodo unibertsal bat sortzen saiatzean, hori izan zen bere akats handiena. Bere metodoa matematikarako erabilgarria izan daiteke, baina ez da unibertsala. Amaitzeko, azken urteotan metodo berri bat agertu da, simulazioa. Metodo hau erabat desberdina da besteekiko, baina oso erabilgarri bilakatu da.


INTUIZIOA ETA DEDUKZIOA. Analisia eta sintesia gnoseologia

Descartesek zientzia guztiak zerotik hasi eta berriro antolatzeko asmoa du, zientziaren zuhaitza. Horretarako metodo baten beharra du, edozein zailtasun gainditzeko balioko diona eta unibertsala izango dena. Horrela bere metodoa asmatu zuen, teoriko-deduktiboki.

Analisia eta sintesia Descartesen metodoaren bigarren eta hirugarren arauak dira, metodoaren zatirik garrantzitsuena. Intiuzioa eta dedukzioa, berriz, giza arrazoimenak burutu ditzaken eragiketa bakarrak dira. Descartesen metodoak 4 arau ditu:

Lehenengo araua: egia ebidentzian dago. Zerbait egiazkotzat jotzeko adimenari argi eta bereizita agertu behar zaio.

Bigarren araua (analisia): zailtasun bakoitza ahal den zati guztietan banatu behar da, elementu sinpleenetara iritsi arte. Ideia hauek intuitiboki ezagutzen dira, hau da, ezagutza zuzen eta berehalakoa, arrazoimenean berezkoak eta jatorrizkoak direnak.

Hirugarren araua (sintesia): zailtasunak zatitu ondoren, zatiak lotu egin behar dira. Elementu sinpleenetatik hasi eta pixkanaka konplexuenen ezagutzara iristen da, modu deduktiboan. Horrela, dedukzioa intuizioen segida bat da.

Laugarren araua: errepasoa. Berrikuspen orokor bat egin behar da, borobiltzea, zihur egoteko ezer ez ahazteaz.

Metodo honek, ordea, ez zuen bere helburua bete. Honen bitartez Descartesek geometria analitikoa asmatu zuen, baina ez da metodo unibertsala. Gaur egun matematikan erabiltzen da, baina ez dago metodo unibertsalik.


DUDA METODIKOA ETA LEHENZIHURTASUNA: Cogito-a Onto(izatearen)/antro

Descartesek bere egitasmoa eta metodoa prestatuta zituen. Zientziaren zuhaitzaren arabera, guztiak zerotik hasi eta birrantolatu nahi zituen. Horretarako bere metodoa sortu zuen, ideien analisia eta sintesiari garrantzi handia emanez, teoriko-deduktiboki. Horrela, bere proiektua burutzen hasi zen, zuhaitzaren sustraietatik, metafisikatik.

Proiektuarekin hasteko, metodoaren lehen arauaren arabera, zerbait ezin zihurragoa behar zuen, ebidentzia, proiektua bere gainean eraikitzeko. Hau bilatzeko Descartesek zalantza erabiliko du metodo gisa, eta zalantzarik txikiena sorrarazten zion edozer faltsu kontsideratzen zuen. Horrela, zalantzan jarri zituen:

1. Zentzumenak: batzuetan engainatzen baginduzten, ezin da jakin horien bidez irudikatzen dugun ezer egia den

2. Arrazoiketa: arrazonatzean batzuek hutsak egiten badituzte, edozeinek egin ditzake

3. Errealitatea: ezin da jakin esna edo ametsetan gauden

4. Jenio gaiztoaren hipotesia: baliteke izpiritu bat egotea nahastea eragiten zidana

Baina, ohartu zen, pentsatzen duen horrek zerbait izan behar duela. “pentsatzen dut, beraz, banaiz” (cogito ergo sum). Hau izango da Descartesengan lehenengo egia, zalantzan jarri ezin daitekeena. Ez da arrazoiketa bat, intuizio bat baizik, ni-a, kontzientzia, ez du frogapenik behar. Horrela, Descartes hemendik abiatu zen zientziak berreraikitzeko.

Descartes idealismo modernoaren aita izango da. Abiapuntu hau Nietzsche edo Ortegak gogor kritikatuko dute, kontzientzia ez delako abiapuntua, azaldu beharrekoa baizik. Hauentzat giza bizitza inkontzientean oinarritzen da


IDEIA-MOTAK: adbentiziak, faktiziak eta jatorrizoak (Gno)


Descartesi arazo bat planteatzen zitzaion, errealitatea bere ideia eta pertzepzioetatik abiatuta deduzitzea. Nola irten preso gauden gure kontzientziatik? Nola frogatu beste zerbaiten existentzia?
//Arazo horri soluzioa aurkitzeko analisia aplikatu behar zuen. Zer dago nire esperientzian? Bi gauza: ni eta nire ideiak-esperientziak. Zer dira ideiak? Ideiak, konsziente den guztia dira.//Descartesen esanetan, ideia guztiak berdinak dira, ez dago bat bestea baino ideiago denik. Baina, edukiari begiratuz gero ezberdintasunak daude ideien artean. Hori hórrela, Descartes-ek ideien sailkapena egin zuen eta hiru ideia mota bereizi zituen:

Abdentiziak

Ideia arrotzak dira. Kanpotik datozen ideiak dira, zentzumenen bidez pertzibitzen ditugun sentsazioak dira eta arrazoiaren kanpotik datozela dirudite, beste kanpoko errealitate batetik. “Ematen du” dio, ez baitaki kanpoko mundua eta gorputza egon badauden. Gizakiak zentzumenen bidez objektu fisikoei buruzko datu sentigarriak eskuratzten dituenean kontzeptuak eratzen ditu, eta horren adibide dira: mendia, zaldia, zuhaitza, etab. Ideia eratorriak dira.
Faktiziak (“fikzioa”): Aurrekoen nahasketa. Inpresio ezberdinak nahastuz sortutakoak dira. Nik eraginak diren ideiak dira, nire pentsamenduak aurreko beste ideia abtzuetan oinarrituta sortu dituenak. Ideia hauen adibide ditugu zentauroa (erdi zaldi erdi gizaki) eta itsaslamina edo sirena (erdi arrain erdi emakume). Hau da, laburbilduz, adimenak ideia berri bat asmatzen du sentipenen bidez, aurretik jasotako bi ideia edo gehiago nahasiz, edo ideia berri bat eratzen du oroimenean gordetako hainbat ideiaren bidez.
Jatorrizkoak (innatoak): Kanpotik ez datozen ideiak dira, baina nik asma ezin ditzakedanak. Descartesen arabera, gizakia jatorrizko ideiekin jaiotzen da. Zentzumenen bidez zerbait ikusi, entzun, dastatu…aurretik, gure adimenean hainbat ideia ditugu: besteak beste, arimaren ideia (substantzia pentsatzailea), Jainkoaren ideia (substantzia infinitua) eta materiaren ideia (substantzia hedatua). Jatorrizko ideia hauek gutxi dira, baina pentsamendu guztien abiapuntua dira. Jatorrizko ideien sorzailea Jainkoa da, eta berarengandik dator perfekzioaren kontzeptua.


IDEIA-MOTAK2

Lehenengo biak susmopean daude. Jatorrizkoetan irteteko giltza bilatu beharko da, Jainkoaren bidez. Ideia hauetatik abiatuta deduzitu zuen Descartesek Jainkoaren existentzia.
Ideia garbi eta nabarmenek Jainkoaren garantia moduko bat dute, jainkoak sortuak dira. Jainkoarengan pentsatzeko, Erdi Aroan gertatzen zen moduan, negatiboki pentsatu behar da.

Descartesek zentzumenak arbuiatu. Enpiristen esanetan, ordea, ez dago jatorrizko ideiarik, eta esperientziean oinarririk ez duten ideia guztiak fizkio hutsak dira.


JAINKOA ETA MUNDUAREN EXISTENTZIA (ontologia)


Descartesek, “Ni”-aren Existentzia frogatu ondoren, Jainkoareneta munduaren existentzia frogatzen Saiatuko da. Berriro ere pentsamendutik abiatzen da, eta horretarako pentsamendu ezberdinak ideia bezala Definituko ditu, hiru mota bereiziz ;jatorrizkoak, eratorriak eta  irudimenezkoak. Hasteko, Jainkoaren existentzia frogatzeko, argudio ugari Erabiltzen ditu.Descartesentzat, Jainkoa sustantzia mugagabea,  betierekoa eta ahalguztiduna da, eta horrela, lehen argudiora iritsiko gara, hau da, nik sustantzia mugatua izanik, Sustantzia mugagabearen ideia dut, sustantzia mugagabeak  nire  espirituan jarri duelako;menpekotasun argudioa. Bestalde, izaki mugagabe edo Infinituan,Jainkoan, ezin dira existentzia eta esentzia  banatu, eta izaki Perfektua existentziarik gabe ezin denez  ulertu  eta ulertzen Dugunez, Jainkoa bada. Beraz, honela Jainkoaren existentzia frogatuta Geratzen da, eta orain, munduaren existentzia bakarrik frogatzea Falta da, horretarako berriro ere  pentsamendura joz. Horrela, Pentsamenduan gauza sentigarrien ideia aurkituko dugu, eta Hauek existitu egiten dira, izan ere; gauza sentigarriak Jainkoak sortu ditu, eta Jainkoa ahalguztiduna,infinitua eta perfektua denez, Gauza sentigarriak badira, Jainkoak ez gaitu engainatuko eta.


PASIOAK ETA ASKATASUNA(antropologia)


Arimaren grinak tratatuan, Descartesek arimaren ekintzak eta pasioak edo grinak bereizten ditu. Ekintzak nahimenaren menpe daude; grinak, aldiz, ustekabekoak dira, eta pertzepzioek, bizitza espirituak ariman sortutako sentimendu edo zirrarek osatzen dute. Hau da, gorputzean eragiten duten indar mekanikoak dira. Jakina, arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean datza; haren ahultasuna, ordea, grinen mende izatea, haiek eskatutakoa betetzea.

Pasioak elkarren aurkakoak dira: alde batetik, arima erakartzen dute; bestetik, arima bere buruaren aurka bihurtu eta egoera tamalgarrian uzten dute. Horrek ez du esan nahi grinak kaltegarriak direnik; den denak gorputzarekin lotuta daude, eta ariman gertatzen dira. Haien zeregina arima zirikatzea da, amore eman dezan, gorputza kontserbatzeko eta hobetzeko. Alde horretatik, tristura eta alaitasuna bi grina funtsezkoenak dira.

Tristurarekin, arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartzen da, eta gorrotoa sentitzen du tristura sortzen dion horrekiko, eta ihes egiten du harengandik. Alaitasunak, aldiz, gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartarazten du arima, eta maite ditu ondorioz; gauza horiek eskuratzeko eta kontserbatzeko joera du.


Arima, gogamena:


substantzia pentsatzailea da, hau da, substantzia, zeinaren izaera edo esentzia pentsatzean datzan (cogitare. “Véase cogito”). Gorputzarekiko benetan desberdina eta independentea da, horren ideiara jo beharrik gabe hura bururatzeko gai izateak frogatzen duen bezala.

Descartesek sarritan "funtsezko batasuna" (jatorri aristotelikoa eta eskolastikoek erabilia) esamoldea erabiltzen du arimaren  edo gogoaren, eta gorputzaren arteko harremanari erreferentzia egiteko. Hala ere, bere doktrina eskolastikatik zeharo desberdina da: honentzat, funtsezko batasunak arima eta gorputza substantzia direla esan nahi du, eta Descartesentzat, berriz, bi substantzia.

Jainkoa. Substantzia infinitoa:


Descartesek, osoki perfektua dela ulertzen dugun eta perfekzioaren akats edo mugaren bat duen ezer ulertzen ez dugun substantzia bezala hartzen du.

Descartesek esan zuen Jainkoaren existentzia bi argudioren bidez froga daitekeela:alde batetik, ideia horren errealitate objektiboa benetan errealitate hori duen izaki batek bakarrik eragin dezakeela dioen argudioa. Bestetik, oso burutua izatearen ideiak perfekzio guztiak barne hartzen dituen eta, beraz, horren existentzia erreala barne hartzen duen argumentua.

Substantzia:


Descartesen arabera, existitzeko beste ezer behar ez duena da. Beste era batera esanda, substantzia da existentzia konkretua eta existentzia beregaina duena. Termino absolutuetan, Jainkoa bakarrik da auto-irautailea, Jainkoak bakarrik ez du inoren beharrik existitzeko.//Descartesek hiru existentzia proposatzen ditu: substantzia inuzentea, orojakilea eta sortzailea (Jainkoa), substantzia pentsatzailea (arima, gogoa, gizakiaren izpiritua), zatirik ez duena, eta substantzia zabala (gure gorputza eta gorputzak oro har), zatiezina. Substantzia bakoitza bere esentzia edo izaera adierazten duen atributu baten bidez determinatzen da: horrela, pentsamendua Izpirituaren atributua da (substantzia pentsatzailea), Hedadura Gorputzarena da (substantzia zabala) eta Ezintasuna, berriz, Jainkoarena da. Horrela, hiru substantzien doktrina kartesiarra lortzen da.


Cogito


Sistema kartesiarraren lehen egia da, hortik gainerako egiak eta, azken finean, errealitatearen ezagutza enpirikoa deduzitu daitezkeena. «Pentsatzen dut; beraz, banaiz», Cartesiar (cogito ergo sum) da bakoitzak bere kontzientziatik duen intuizio zuzenaren eta ezagutza horren balioaren ezagutza, zalantzaren edozein eraso gainditzeko gai dena, nahiz eta hori sofistikatua eta sinesgaitza izan. Descartesek kogitoaren bidez kontzientzia, munduaren ezagutzaren eta egiaren azken oinarri gisa kokatzen du, eta hori problematikoa izango da, kontzeptu horri kritika egitea nahikoa izango delako azken finean subjektibotasunean oinarritzen ari den arrazionalismo guztia eraisteko.

Gorputza, materia:


gorputza substantzia zabala da. Descartesek honako dezeptizio hau proposatzen du: «Gorputz deitzen zaio hedadura lokalaren eta hedadura aurresuposatzen duten akzidenteen subjektu bitartegabekoa den substantziari, hala nola umezurtzak, kokapena, mugimendu lokala, etab.».

Gorputza (materia) hedadurara murriztean, Descartesek naturaren kontzepzio mekanizista bultzatu zuen.

Zalantza:


Descartesen jardueraren oinarria da. Honek benetako ezagutza lortu nahi du, zalantzarik gabe. Zalantza orokorra da, zeren arrazoimenak egiazkotzat aztertu eta berrezagutu ez duen jakite guztiari aplikatzen baitzaio, eta metodikoa da, eszeptikoa ez den zentzuan, ez du ukatzen egia existitzen denik, baizik eta metodoaren lehen urrats gisa, egiazko judizio zalantzazkotzat hartzea saihestu nahi du, eta, horrela, ezagutza absolutu eta segurua lortu.

Ebidentzia


Descartesek planteatutako benetako irizpidea da. Proposizio bat egiazkoa da arrazoimenak hala dela susmatzen duenean; beste era batera esanda, arrazoimenak inolako zalantzarik gabe argi eta desberdin ulertzen duenean proposizio hori egiazkoa dela. Ebidentzia, beraz, pentsamenduaren egintza da, arrazoiarena, ez sentimenena, horiek engainatu egiten gaituztelako.


Intuizioa/dedukzioa:


objektu baten atzemate sinple eta berehalakoa gogamena da. Desenkusatzen duzu adimen garbi eta arretatsu baten kontzepzioa bezala, hain erraz eta bereizia, ezen ez baitago inolako zalantzarik guk ulertzen dugunari buruz. Gogamenaren lehen mailako eragiketa da eta haren esklusiboa (sentimenen partaidetzarik gabe), a) bere sinpletasunaz ezaugarritzen dena; b) begietsia pentsamendura aurkezteko duen ebidentzia, eta, ondorioz, c) bere hutsezintasuna eta ziurtasuna.

Dedukzioaren aurreko intuizioa. Horregatik Descartesek ulertzen du ziurtasunez ezagututako beste gauza batzuetatik nahitaez datorren guztia. Arrazoiketaren urratsak egitean datza, horiek euren artean eta jatorrian begietsitako ageriko printzipioekin duten lotura bata bestearen atzetik begietsiz.

Ideia:


eduki mental sinplea da. Ideia hitzak esanahi berria hartzen du Descartesen baitan, Platonen idealismotik urrun. Descartesentzat nire gogamenaren edozein eduki da ideia, eta, beraz, berriro ere errealitatetik urruntzen gara ezagutzaren subjektuan babesteko. Ondorioz, Descartesentzat egia ideien propietate bat izango da, eta ez gauzena, eta, beraz, ideiaren kontzeptuaren subjektibizazio horrek mundu objektibotik urruntzen gaitu, eta gero oso zaila izango da mundu horrekin berriro konektatzea.

Metodoa:


Descartesek egia aurkitzeko proposatutako bidea da. Gizaki guztiek arrazoimenean eta zentzuan parte hartzean, denak izaki arrazionalak izatean onarritzen da. Metodo kartesiarra, argi eta garbi egiazkotzat jo ez den ezer ez onartzean oinarritzen da. Hasierako egia begietsi horietatik ateratzen da gainerako ezagutza. Beraz, metodoak bermatzen du:lehenengoa, ziurtasuna (errorea baztertzean). Bigarrena, ezagutzaren aurrerabidean dagoen erraztasuna. Azkenik, egiazko ezagutzaren maxima posiblea lortzea.

Metodoaren diskurtsoan, Descartesek bere lau arau ospetsuak proposatzen ditu. Hala ere, metodoa arau edo errezeta hutsak baino gehiago da: arrazoimenaren egitura eta funtzionamendu matematikoa adierazten du. Horrela, konplexutasunetik sinplera (analisia) eta sinplearen ezagutzatik (sintesia) aurrerabidera murrizteko prozesura itzultzen da, baita gogamenaren lehen mailako eragiketetara ere: intuizioa eta dedukzioa.

Entradas relacionadas: