Jainkoa eta munduaren existentzia descartes

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,26 KB

2.J8. GAIA  ERREALITATEAREN AZALPEN METAFISIKOA

1. ZER DA METAFISIKA?

Latinetik datorren hitza da “metaphysica” .

Metafisika, filosofia gisa


: gure Zentzumenek hautematen dituzten errealitate naturalen atzean, haietatik harago, Zer dagoen jakitea dute helburu. Dagoen guztiaren funtsezko oinarriak ikertzea Da kontua. (Naturatik haratago dena aztertzean datza)

Metafisika, Izatearen azterketa da (ontologia)
Hau da, esentziak bilatzea, filosofia Lehena (dagoenari buruzko oinarrizko hausnarketa), jakintza orientatzailea duena (funtsezko egiak bilatzen laguntzen digu), gizakien zorionalortzea azken xedea duelako, erabateko Ezagutza eta unibertsala (gauza Guztiak eta guztiontzat baliogarria izango dena) lortu nahi duena eta gainera jakintza irekia da, bukatuta ez Dagoelako (bizitza aurrera joan ahala galdera berriak sortu eta erantzuteko Beharra dauzkagu).

2
.

METAFISIKAKO GAI BATZUK

2.1. IZATEAREN AUZIA

Ontologiaizatearen azterketa da, horregatik, izatearen teoria Izenez ezagutzen da, hau da, gauzen azterketa: zer den, nolakoa den eta nola Den posible.Existitzen Den guztia dagoenaren zati da. Izaki esaten zaio. Gauza guztiak izakiak dira, Baina gauza bati izatea deitzen zaio eta pertsona bati izakia. Filosofo batzuen Ustez filosofoek arreta handiagoa jarri diete izakiei, izateari berari baino. Eta hori metafisikaren oinarrizko arazoa

2.2. ARIMAREN AUZIA

Jatorri erlijiosoa dela eta, arimaren arazoa filosofia baino lehenagokoa Da. Maila filosofikora iristen denean, hilezkorrak izan dutenak defendatzen dute Gorputza desagertu ondoren arima geratzen dela eta azaltzen saiatu dira. Gaur Egun gogoaz hitz egiten ohi da arimaz baino.

Planteatzen den auzia gogoa existitzen den eta garunarekin zer nolako Lotura duen. Askotariko erantzunak eman dira: arima garunaren jarduera dela (monismo murritzailea) edo arima gorputzarekiko independentea dela (dualismoa) Edo arima eta gorputza desberdinak direla eta elkarri eragiten diotela (interakzionismoa)

Arimaren auzia existentziaren zentzuarekin oso lotuta dago: hil ostean dena Desagertuko da?

2.3. MUNDUA, SUBSTANTZIA eta KAUSA

Mundua kosmos gisa ulertu ohi da: osotasun ordenatua, substantziek Askotariko izate zehatzek osatua, eta bertan gertatzen diren aldaketak Antolatzen dituzten kausa-
Efektuak dauden kosmosa.

SUBSTANTZIA:


Filosofoek erabiltzen dute benetako errealitatea adierazteko, hau da, gauza Baten ezaugarrien azpian dagoena. Adibidez mahai guztiak komunean daukatena da, Hau da fisikoa ez dena baina mahia bat dela adierazten diguna.

KAUSA:


ezer ez da Gertatzen kausarik gabe, horregatik kausaren kontzeptua printzipio metafisiko Beharrezkoa da. Kausa da munduko gertakari guztiak arautzen dituen lege gorena. Baina partikula subatomikoei buruzko asken ikerketek kausalitatea kolokan jarri Dute

2.4. JAINKOA

Jainkoaren existentziari buruzko auziari dagokionez, bi frogapen mota Proposatu dira:

Argudiaketa kosmologikoa:


Jainkoa Da munduaren eta bertako gertaeren existentziaren oinarria.

Kauisalitate-printzipioa du oinarri: Munduaren lehen kausa Jainkoa da, Kausa inkausatua eta perfektua (Aristoteles)

Argudiaketa ontologikoa:


Jainkoaren Esentzian edo izatean oinarritzen da. Jainkoa izaki  zeharo perfektua da. Hain perfektua denez, Existitu behar du, nahitaez, bestela dohain bat faltako litzaioke (existentzia) Eta horren ondorioz ez litateke izango erabat perfektua.

Frogapen horietan suposizioak daude (kausalitatea, perfekzioa…) eta ezin Zaie gehitu balio frogagarri absoluturik.

Nola da posible perfekzioak munduan gaizkiaren existentzia baimentzea?

3. METAFISIKARI EGINDAKO KRITIKAK

3.1. ENPIRISTEN KRITIKA

Enpirismo hitza grezierazko “empireia” dator eta esperientzia esan nahi du. David Hume-k, Erresuma Batuko filosofoak esaten zuen zentzumenen bidezko Esperientziatik sortutako ezagutzak baino ez zirela zilegi.

Humek jakintza metafisikoa, ilusioa zelakoan, baztertu zuen (Jainkoa, Arima,…) esperientziaren bidez ezagutzeko ezinezkoa zelako. Jainkoa, adibidez, Irudimenak sortutako kontzeptua zelakoan zegoen

4.2. MARXEN KRITIKA

Marxek eta Engelsek metafisika ideologiatzat hartzen zuten: jendea Manipulatzeko erabiltzen diren ideia engainatzaileen multzoa.

Metafisika tradizionala errealitatearen interpretazioa da eta Marxen ustez Une historiko bakoitzean klase menderatzaileen interesen arabera interpretatu Da, gutxiengo boteretsuen pribilegioak legitimatzeko eta iraunarazteko.

Marxen helburua munduaren interpretazio faltsuak desagerraraztea eta Eraldaketa bultzatzea, proletarioen iraultzaren bidez. Gizarte klaseen arteko Liskarrak gainditu nahi zituen berdintasunaren alde.

4.3. KRITIKA GENEALOGIKOA

Nietzschek salatu zuen metafisika bizitzaren aurkakoa zela. Beraren Ikuspuntuaren arabera bizitza aldaketa zen, eraldaketa, etengabeko bilakaera, Hobetzea eta aurreko formak gainditzeko modu berriak adieraztea. Gure gaitasun Arrazionalekin bizitzaren etengabeko aldaketa hori hautematen ezin dugunez, Kontzeptu metafisikoetan babesa bilatu dugu. Kontzeptu horiek egonkorrak, Iraunkorrak, aldaezinak eta betierekoak dira. Nietzscheren ustez, beste mundu Bat asmatu dugu, gezurrezkoa dena eta horrek lagundu beharrean kaltetzen gaitu Orientabide faltsuak ematen digutelako.

4.4. HIZKUNTZA-AZTERKETAREN BIDEZKO KRITIKA

Wittgenstein Austriarra hizkuntza abiapuntutzat hartzen duen filosofia Egiteko era berri bat garatu zen.

Bere pentsamenduan bi etapa bereizten dira:

Lehen fasean  adierazi zuen auzi metafisikoak hizkuntzaren erabilera okerraren ondorioz zirela. Metafisikako Enuntziatuek (Izatea, arima, mundua, Jainkoa) esanahirik ez dutelako, hitz Multzoak baino ez direlako eta munduan gertatzen diren gorabeherei buruzkoak ez Direlako.

Bigarren etapan adierazi zuen hizkuntza era askotara erabili zitekeela eta hizkuntza-jokoak” Esan zien. Hizkuntza joko bakoitza mundua ulertzeko modu baten ondorioa da, Bizitzeko modu baten ondorioa.
Hizkuntza Metafisikoa eguneroko hizkuntzaren erabileran gertatzen diren gaizki-ulertu Batzuen ondorioa zela defendatzen zuen. Termino batzuek esanahi metafisiko Hartu dute eta hizkuntza-azterketaren eginkizuna termino horiei benetako Esanahia errekuperatzea da.

5. METAFISIKA EGUNEROKO BIZITZAN

Egile batzuen Ustez, jakintza metafisikaren proiektua hilda dago. Dena dela ez da erraza Metafisika alde batera uztea. Kantek berak azaldu zuen: edozein gizakik gai Metafisikoak planteatzeko eta nolabait bideratzeko beharra du, horiek guztiak Behin-behineko konponbideak eta aurrerago berrikusi beharrekoak izango badira Ere.

Metafisika Kritikatzea, metafisika egiteko modu bat da. Ezin dugu iragana errepikatu baina Gure aurrekoetan oinarritu behar dugu, gure pentsamenduaz eta gure ekintzak Koherentziaz eraikitzeko. 

Entradas relacionadas: