J.K. Alonsoren ikuspegia: Ipuinen ahalmen psikoafektiboa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,41 KB
J.K. Alonsoren ikuspegia: Haur literatura eta ipuin klasikoak
1. Ipuinaren ahalmen psikoafektiboa non kokatzen da?
Haurrak ipuinarekin konektatzen duen lekuan kokatzen da, haur literaturak maila psikoafektibo berean hitz egiten diolako eta haurra ulertua sentitzen delako.
2. Ipuin klasikoek haurra zergatik erakartzen dute?
Juan Karlos Alonsok dioen bezala, haurrak gai batekin bere fantasiak, ulertzeko modua eta sentimenduak lotzen ditu, eta bere egozentrismotik abiatuko du literaturaren bidea. Maila berean kokatuko ditu ipuina eta bere mundu magiko hori, garai honetan hain zentzugabea eta irreala dena.
3. Literaturak beldurrak sortzen al ditu?
Ez. Literaturak eta fikzioak ez dute haurrarengan beldur berririk sortzen. Haurrak ipuina entzuten duenean, bere barruan dituen beldurrak ihesbide moduan azaleratzen ditu, proiektatu egiten ditu, baina ez zaizkio beldur berririk sortzen.
4. Ipuin klasikoen egitura zatiak zeintzuk dira?
Ipuin klasikoek ondo definitutako hasiera edukitzen dute, eta argumentuak aurrera egiten du amaiera pozgarri batera iristeraino. Lau zati aipatzen dira egituran:
- 1. zatia: Haurrari aukera eskaintzen zaio bere irudimenean eta bere barruan sartzeko, “bazen behin” esapidearekin.
- 2. zatia: Ipuinaren mamia agertzen da, eta bertan pertsonaiak (zintzoak eta gaiztoak) aurkezten zaizkigu.
- 3. zatia: Korapiloa agertzen da, eta hor gaizkia deuseztatu egin beharko da.
- 4. zatia: Ospakizuna kokatzen da.
5. Zergatik behar ditu haurrak sinbologia negatiboak?
Haurrak bere agresibitatea islatuko du, adibidez, sorginengan. Bere beldurrak proiektatuko ditu otsoengan.
6. Zergatik ez ditu J. K. Alonsok ipuin klasikoak samurtu nahi?
Ipuin horien bertsio samurragoak eginda, ipuin horiek deskafeinatu egiten baititugu, eta galdu egiten da ipuin horien benetako funtzioa.
7. Ipuinen bidez hezi behar al ditugu haurrak?
Alonsoren hitzetan, helduon partetik daukagun uste oker bat da hori: “Uste dugu ipuinen bidez hezi behar ditugula haurrak. Eta ez da hori. Haur literaturak eta ipuinek balio dezakete heziketan laguntzeko, baina literatura, batez ere, gozamenerako, errealitatea transgreditzeko eta norberak bere barruko lanketa egiteko da.”
8. Ipuin klasikoak ikusteko proposatzen duen begirada.
Ipuin klasikoak beste begirada batez ikusteko gonbita egiten du. Bere esanetan:
Haur txikiei galdetzen badiegu zein ipuin nahi duten kontatzea, betikoak agertzen zaizkigu: Txanogorritxu, Hiru Txerritxoak, Zazpi Antxumetxoak...
9. Zergatik da hobe kontatzea ikustea baino?
Ipuin klasikoek jatorria ahozkotasunean daukate. Gainera, eragin psikologikoa ez da berdina haurrari ipuin bat kontatzen diogunean edo berak irakurtzen duenean. Haurrak askatasuna behar du istorioa bere irudimenean eraikitzeko, bere buruan eta bere beharren arabera.
10. J.K. Alonsoren iritzia gaur egungo literaturaz.
Gaur egungo haur literaturan ere oso ipuin onak daudela gaineratzen du. Sortzailearen funtzioa azpimarratzen du, bai idazlearena eta baita ilustratzailearena. Tipologia asko dago, eta gero eta gehiago ikusten da fantasia haurrentzako ipuinetan. Haur poesiak ere izugarrizko onurak ditu haurrengan. Hortaz, haur literaturako genero desberdinak erabiltzea proposatzen du.