Izerdi Landua: Landareen Arnasketan Energi Lortzeko Prozesua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,73 KB
Izerdi landua landare osoan zehar garraiatzea
Izerdi landua liber-hodien (floema) bitartez garraiatzen da landarearen zelula guztietara.
Landareak hondakin produktu guztiak ezabatzen ditu
Landareek ez dute funtzio horretarako organo espezializaturik, horregatik, zelulen katabolismoko produktuak (CO2, O2 eta ura) eta zelulen bakuoloetan sortutako beste zenbait hondakin-produktu (latexa edo erretina adibidez) kanporatzeko zurtoinean zehar zirkulatzen dute eta landarean zauriak gertatzean kanporatzen dira.
Ura eta gatz mineralak xurgatzea
Ura eta gatz mineralak sustrai-ile izeneko zelula espezializatuen bitartez xurgatzen dituzte. Hauek, zelula epidermikoen ebaginazioak dira eta sustraien xurgatze azalera handitzen dute. Alde batetik, ura difusio bidez (osmosi) sartzen da, sustraiko zeluletako solutuen kontzentrazioa zoruan baino handiago delako. Bestetik, gatz mineralak disolbatuak egon behar dira, hau da: ioi forman egongo dira. Orduan, zeluletan sartuko dira garraioa aktiboaren bitartez, hau da, energia kontsumoaren bitartez.
Zelula epidermikoetan sartu ondoren, sustraiko ehunak zeharkatu behar dituzte xilemara iristeko. Horretarako bi bide daude: bide sinplastikoa edo bide apoplastikoa.
Bide sinplastikoa
Honen bitartez ura eta gatz mineralak zelulen barrualdetik igarotzen dira, alboko zelulak komunitzen dituzten plasmodesmo izeneko hodi zitoplasmatikoen bitartez.
Bide apoplastikoa
Honen bitartez, aldiz, urak eta gatz mineralek sustraiko kortexeko zelula parenkimatikoen artean dauden hutsune handietan zehar zirkulatzen dute.