Izerdi gordina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB

Halere, endodermisera (kortexaren barne geruza) iristean, zirkulazioa eten egiten da hauen arteko hutsuneak sendoki itxita daudelako, urarekiko iragazgaitza den Casparyren bandaren bitartez.
Ondorioz urak eta gatz mineralek bide sinplastikoa hartu beharko dute.

Urak eta gatz mineralek endodermisa gurutzatu ondoren, gatz gehienek bide sinplastikoa jarraitzen ohi dute, eta urak, berriz, bide apoplastikoa hartuko du xilemara iritsi arte.

1.3)Izerdi gordinaren garraioa xilemaren bitartez

Xilema izerdi gordina sustraietatik landarearen gainerako ataletara garraiatzen duen ehun eroalea da, eta honen osagaien artean, soilik trakeidoek eta trakeek betetzen dute funtzio eroalea. Izerdia garraiatzeko hiru fenomeno ematen dira:

Transpirazioa


: Eguzkiaren energia dela eta, hostoetako estomen eta zurtoien bitartez ur lurruna galtzen; honen ondorioz, izerdi gordina grabitatearen kontrako noranzkoan igarotzen da. Ura estometatik irteten denean, estomako zelulen barruko solutuen kontzentrazioa handitu egiten da. Orduan, orekari eusteko, zelula horiek alboko beste zeluletatik ura xurgatzen dute, eta horiek alboko beste zlula batzuetatik etb… Prozesu horrek goranzko ur-korrontea sortzen du xilemaren hoditik hostoetaraino.

Ur-molekulen kohesio-indarra: Ur-molekulen arteko kohesioa hidrogeno zubi edo hidrogeno loturei esker mantentzen da. Ur-molekulak hodi egurkaretako zelulosazko paretetan itsasten dira (kapilaritatea). Uraren propietate kohesibo eta itsaskorrei esker, etenik gabeko zutabe bat eraiki daiteke.

Sustrai-presioa: Zoruaren eta sustraietako zelulen arteko kontzentrazio-aldearen ondorioz, mantenugaiak xurgatzen direnean, presio bat sortzen da sustraietan. Horrek izerdi gordina xileman zehar igotzea eragiten du.

1.4)Gasen trukea

Landareek oxigenoa eta karbono dioxidoa airetik hartzen dituzte estomen, lentizelen eta ile xurgatzaileen bitartez.

Estomak: Landare-zelulen epidermisean daude. Karbono dioxidoa fotosintesia egingo duten hostoetan sartuko da difusio bidez;


Entradas relacionadas: