Izango

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,48 KB

2.J14. Gaia TEORIA ETIKOAK

. TEORIA ETIKOEN SAILKAPENA

Bi talde handitan sailkatzen dira:


A. Zoriontasunaren Etikak:


Morala existitzen da berezko zoriontasunerako joera dugulako.

Maximoen etikak dira.

Maila honetako etikak: Aristotelesen eudemonismoa, Epikuroren hedonismo, Humeren utilitarismoa

B. Justiziaren etikak:


Morala existitzen da gure burua arrazionaltzat eta asketzat dugulako

Minimoen etikak dira.

Kanten teoria etikoa eta Apel-en eta Habermas-en diskurtsoaren etika.

A.ZORIONTASUNAREN ETIKAK:


1.EUDEMONISMOA: izaera eratzailea

Antzinako Grezia klasikoan gizartearen hezkuntzaren oinarria poema Epikoak ziren. Poema horietan pertsonai bakoitzak  bertute batean nabarmentzen zen eta Imitatzeko modukoa zen hango ikasle gazteentzat.

Aristotelesek Uste du pertsona ona denak portaera egokia duela bizitza ona eta betea izateko


. Horretarako “eudaimonia” Hitz grekoa erabili zuen “zoriontasun” hitza, hain zuzen, baina Autoerrealizazioaren zentzuarekin.

Izaera on bat eratzeko ez da nahikoa ondo zer dagoen eta zer ez dagoen Jakitea. Beharrezkoa da  jakintza horren Arabera jardutea.

Pertsona eginez, bertutetsu bihurtzen da pertsona

Bertute moralak dira pertsona guztiek edukitzea desiragarria liratekeena: Errukia, eskuzabaltasuna, zintzotasuna, ardura…

.ZUHURTZIA: moraltasunaren gakoa

Pertsonok ezinbestez zoriontasunerako joera dugu, zoriontasuna gure Bizitzaren berezko  helburutzat jotzen Delako.

Bi baldintza hauen menpe dago:
baliabide egokiak aukeratzen Jakitearen menpe eta aukeratuaren arabera jardutearen menpe.

Beraz, moralki aritzea eta arrazionalki aritzea gauza bera dira, Zentzuzko arrazoimena bada eta zoriontsu izateko baliabide egokiak aukeratzea Iradokitzen badigu.

Horretarako bertuterik  Garrantzitsuena zuhurtasuna da.
Aristotelesen ustez bi alderdi ditu:

Intelektuala

Gauzen egiara hurbiltzen gaituelako eta  morala, zuzen aukeratzen laguntzen Digulako.

PERTSONA ZUHURRAREN EZAUGARRIAK

. Aukeratu behar duenean, ez du kontuan hartzen haren bizitzako une jakin Bat bakarrik, baizik eta bere izaera oro har komeni zaiona.

.

Beti helburu onak ditu xede

.
Printzipio moral orokorrenak aplikatzen daki eguneroko bizitzako Kasu jakinetan.

. Gai da gogoeta egiteko zoriontsua Izateko ase behar lituzkeen eta ase behar ez lituzkeen nahiei buruz.

2.HEDONISMO ETA UTILITARISMOA: plazeren kalkulua

. Epikuro: Hedonismo Klasikoa

Hedonismoa, Plazera esan nahi duen hedone hitzetik dator.

Epicurok azaldu Zuen honako hau:

. Sentitzeko Gaitasuna duten izaki bizidun guztiek bilatzen dute plazera eta ihes egiten Diote minari. Beraz plazera da mugiarazten diguna.

.
Ahalik eta Plazer handiena lortzeko eta ahalik eta min txikiena jasateko antolatuta Dago gure bizitza.

.
Arrazoimen Morala arrazoimen kalkulatzailea da, gure ekintzen ondorioak kalkulatzen Dituen arrazoimena, eta  plazeraren Arabera balioesten dituzte.

MORALKI ARITZEN DA


: erabakiak Hartzeko zentzuz kalkulatzen dakiena zein aukerak izango dituen Ondorio atsegingarrienak eta zeintzuk mingarrienak eta aukera horiek Praktikan jartzen dituena

 Epicurok Adierazten du kalkulua gizabanako bakoitzak egin beharko duela

. Utilitarismoa: Hedonismo modernoa

Ahalik eta zoriontasun handiena (plazer Handiena) lortzea, ahalik eta izaki gehienentzat duen helburu morala da Utilitarismoa.

Plazerak gehiengoaren ongizatea esan nahi du


David Hume Filosofoa teoria etiko honen aitzindaria da. Behin eta berriro azpimarratu zuen Gizakiek sentimendu sozialak ditugula, gainerakoez kezkatzera eramaten Gaituztenak. Sentimendu sozial horren oinarria enpatia da, besteekin bat Egiteko eta haien sentimenduak gure ere egiteko gaitasuna dena.

Stuar Mill Filosofoak on gorena ongizate soziala da;
Beraz, mundu hobea eratzeko Funtsezkoa da beharrezko erreforma sozial, politiko eta ekonomikoak egitea Ongizatea lortzeko.

UTILITARISMOAREN BI IKUSPUNTU KONTRAJARRI

Ekintzaren utilitarismoa


Kasu jakin Bakoitzean jarduteko zein modu den egokiena galdetzean datza, ahalik eta Pertsona gehienen ahalik eta zoriontasun handiena lortzeko

Arauaren utilitarismoa


Ahalik eta pertsona Gehienen ahalik eta zoriontasun handiena lortzeko, beharrezkoa da egoera Arruntetan denok moraltasunaren arau orokorrei jarraitzea.

B.JUSTIZIAREN ETIKAK:


Justiziaren etikak edo deontologikoak Nagusiki betebeharraz aritzen direnak dira. Moralaren gakotzat dituzte bai giza Duintasuna, bai hari hor zaion begirunea.

1.Kanten teoria etikoa

XVIII. Mendearen Amaieran, kantek lehenengo teoria etiko deontologikoa sortu zuen. Onartzen du Izaki bizidun sentilari guztiok plazererako joera dugula eta zoriontsuak izan nahi Dugula. Baina kantek uste du helburu moralak direla soilik askatasunez Proposa ditzakegunak eta ez naturaz inposatzen zaizkigunak.

Kanten ustez Pertsonok  zenbait arau bete behar dugu zoriona Eman edo ez. Agindu horiek gure arrazoimenean  Sortzen dira, ez gure nahietan. Arau horien helburua ez da zoriontasuna, Gizatasuna errespetatzea baizik.
INPERATIBO KATEGORIKOAK dira, hots, baldintzarik Gabeko aginduak.
Adibidez: errespetatu zure gurasoak!, lagundu larri Dabiltzanei!, bete zure hitza!...

INPERATIBO HIPOTETIKOeK, aldiz, zerbait Egitea agintzen dute, egitearen bidez nahi den helburua lortzeko.
Adibidez, Ikasi egin behar duzu azterketa gainditzeko… Kanten ustez inperatibo Hipotetikoak ez dira inperatibo moralak, zuhurtzia-aholkuak baizik.

Moralaren helburua pertsona Izateko nahia da eta beste xederen gainetik dago, benetako arau moralak, Gure arau arrazionalak, bete nahi izateko.

ARAU BAT INPERATIBO MORALA, AGINDU MORALA, DEN EDO EZ JAKITEKO KANTEK ONDOKO PROZEDURA HAU PROPOSATU ZUEN:



Araua inperatibo kategorikoa Bada ondoko printzipio honi jarraitzen dio:

“Ekin zure ekintzaren araua lege Unibertsal bihur dadin nahi izateko moduan”

. “Jokatu gizatasuna ez tresnatzat bakarrik erabiltzeko Moduan, helburutzat ere izateko moduan baizik”

2.Apel eta Habermasen diskurtsoaren etika

Apel (1921) eta Habermas (1929)


Francfurteko Unibertsitateko irakasleak kanten etikaren tradizioari eustea proposatu zuten Kanten gabeziak gaindituz. Beren teoriari Diskurtsoaren etika deritze.

Kantekin bat egiten dute moralaren mundua Giza autonomiarena dela esatean, hots, gizakiek gure buruei jartzen dizkiegun Arauena.

Ez dute Kantekin bat egiten “gure arauak Ezartzen dizkiogu gure buruari” esaldiak  Zer esan nahi duen zehaztean. Hau da, ez daude ados kantek autonomia Ulertzeko moduarekin.

Kantek uste du gutako bakoitzak erabaki behar dugula Zein arau iruditzen zaizkigun pertsona bati dagozkionak

Kontrara Apelen Eta Habermasen ustez,  arauek eragiten Dietenak  dira  erabaki behar dutenak Arrazionaltasun-elkarrizketa baten ondoren.

Hau da, elkarrizketa edo kontsentsua baten Bidez zein arau den zuzena eta zein ez


Entradas relacionadas: