Izakinen balorazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,79 KB

  • Izakiñak: Kontzeptuak eta Motak

Izakiñak: enpresak biltegian bilduta dituen eta horniduraren kudeaketaren zenbait funtzio espezifiko betetzen dituzten material guztiak. Stock edo inbentario hitzak sinonimoak dira.

  • Izakin motak:


-Lehengaiak: eraldatuz edo landuz, fabrikatutako produktuen parte izango diren izakiñak.

-Produktu erdilanduak: Enpresak egindako produktuak dira, salmentarako ez direnak berriro landu gabe, beste zerbait erantsi gabee do eraldatu gabe.

-Produktu bukatuak: Enpresak egindako produktuak, azken kontsumorako direnak, ed beste empresa batzuk beren produktuak egiteko.

-Salgaiak edo merkaturatzeko izakiñak: Enpresak eraldaketarik gabe saltzeko edo merkaturatzeko erositako produktuak dira.

-Beste hornidura batzuk: Produktuari eransten zaizkion beste elementu batzuk dira; erregaia, ordezko pieza…

-Azpiproduktuak: Hondakinak eta berreskuratzeko moduko materialak dira.

  • Izakiñen kostuen sailkapena:


-Eskabide kostuak: Hornitzaileari eskabideak egitean enpresan sortzen diren administrazio kostuak.

-Eroste kostuak:  Hornitzaileari erosten diegun produktuen kantitatea bider haren prezioa eginda ateratzen den kopurua da.

-Inbentarioaren mantentze kostua: Biltegian izakin kantitate bat edukitzeak enpresari dakarkion kostuak dira.

-Estocka haustearen kostua: Enpresak izakiñik gabe  geratzen denean sortzen diren kostuak dira, prosukturik ez duelako bezero baten eskabideari erantzun ezin dioenean sortzen direnak.

  • Biltegiko irteeren balioa zehaztea:


-Batez besteko prezio haztatuaren irizpidea (BBPH): Hasierako izakinen eta sarreren batez besteko balioa kalkulatzen du, kopuruen arabera haztatua.

-FIFO irizpidea: Biltegiko produktuen irteerako balioa lehenik sartu ziren ale fisikoen prezioa da.

  • Inbentarioen kudeaketarako ABC eredua:


ABC ereduak izakinak 3 kategoriatan banatzen ditu:

-A izakiña: Horniduraren kudeaketarako garrantzitsuebaj dira.

-B izakiña: Aurreek baino garrantzi txikiagoa dute enpresarentzat, dena de, izakin horiek egoki kontrolatzeko sistema eduki behar da.

-C izakiña: Horniduraren kudeaketarako garrantzi handirik ez duten izakinak dira.

  • Inbentarioen kudeaketarako JIT sistema (just in time)


-Just in time: Ekoizpena kudeatzeko eta hornidura kudeatzeko sistema integratua da. Enpresak ez du produkturik ekoizten behar denera arte, ez du ekoizten ekoizpen-agindua egon arte.

  • Izakiñen balioa zehaztea



Legediak ezartzen du izakinak zer motatakoak diren kontuan hartuta, eroste prezioan edo ekozipen prezioan balioztatu behar direla.

-Eroste prezioa: Produktuen fakturen znebatekoa( BEZ kengarria sartu gabe)+ eragiketaren gastuak.

-Ekoizpen kostua: Lehengaiak+beste kontsumo batzuk+ekoizpenaeko beste kostu zuzen batzuk+ enpresaren zeharkako kostuak.


Entradas relacionadas: