Izaki kontingenteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,62 KB

Jainkoa badela frogak:


Jainkoa badela defendatzeko hainbat arrazoi eta argudio eman dira historian. Froga horiek honela sailka daitezke: -Froga ontologikoak: Descartesek berriro erabili zuen argumentu hori: gure gogoan izaki perfektuaren ideia badugu. -Froga kausala: Guztiek egitura berbera dute: -

Abiapuntua:

Esperientzia-egintza bat da: mugimendua, kasualitatea, kontingentzia, unibertsoaren ordena edo perfekzio-mailak.

-Helmuga:

Guztiek jainkoa dute xede, hura baita lehen mugiarazlea, kausarik gabeko kausa, izaki beharrezkoa, izaki perfektua edo adimen gorena. -Ibilbidea: Kanten arabera, Jainkoa ez da mundu fenomenikoaren baitakoa eta beraz ezin da eztabaida zientifikoaren baitakoa izan. Froga etiko-morala: Giza askatasuna dute oinarri eta horretarako ezinbestekoa da izaki bat egotea, gizakiaren egin nahiak asebeteko dituena, mundu honetako lortu ezin daitezkeen nahiak asebeteko dituena, alegia. Kontzientzia morala badela esateak esan nahi du Jainkoa badela eta guztiongan ezarri duela. Froga esperientzialak: Jainkoa sentitzen badugu, Jainkoa badelako da, bestela, naturaren aurkako sentimendua litzateke.

Eboluzioaren teoria: XVIII. Mendean, Lamarck-ek lehendabizikoz adierazi zuen izakiak ez direla beti berdinak izan, eta eboluzioaren ideia proposatu zuen estreinakoz. Ideia horrekin, Lamarckek bete-betean egin zion aurre fixismoari, eta haren kontrako teoria berri bat sortu zuen, transformismoa. Darwinek 1859an argitaratutako Espezieen jatorria lanak hautsa harrotu zituen, zalantzan jarri baitzuen mundua Jainkoak sortu izana. Lan horretan, gainera, XIX. Mendeko teoriarik garrantzitsuena azaldu zuen; Kopernikoren iraultza astronomikoaren eta Galileoren eta Newtonen mekanikoan parekoa. Laburbilduz, baieztapen hauetan dago oinarritua eboluzioaren teoria

: -Izaki bizidun guztiek jatorri berbera dute

Darwinen garaikideek ez zuten onartu ideia hori, eta are gutxiago gizakia ere kate horren parte zela

. –Espezieek eboluzionatu egiten dute


–Gradualismoa:

Aldaketa-prozesua pixkanaka gertatzen da.

-Hautespen naturala:

Belaunaldi bakoitzean, ezaugarri partikular desberdinak dituzten banakoak jaiotzen dira eta horrek aniztasun genetiko handia dakar berekin.   Gaur egun, teoria sintetiko do neodarwinismo deritzona onartzen du zientziak.


Entradas relacionadas: