Izaki bizidunen erlazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,17 KB

Eboluzionismoa gaur egun 114-15 or.

Lamarckek eta Darwinek azaldu gabe uzten zuten zergatik izaki bizidunen bariazio jakin batzuk herentziazkoak ziren, hau da, ondorengoei transmititzen zitzaizkien, eta zergatik beste batzuk ez. Garai hartan ezintasun zientifikoagatik ezin zituztela bereizi modifikazioak, mutazioak edo izaki bizidunen geneetan gertatzen diren alterazioak.

Bereizketa hori egiteko, beharrezkoak izan ziren Gregor Mendelen eta Hugo de Vriseken aurkikuntzak.

Gaur egunean eboluzioaren teoria sintetikoa dago.

  1. Mutazioak ohiko samarrak dira espezie guztietan eta ausaz gertatzen dira. Ez dute helburu jakinik, ez dira finalistak.

  2. Hautespen naturalaren bidez, irauteko edo beste banakoekin lehiatzeko mesedegarriak ez diren geneak dituzten banakoak desagertu eta ingurunera egokitzeko gene egokiagoak dituztenek iraun egiten dute eta ugaldu egiten dira.

  3. Mutazio onuragarriek iraun egiten dute herentzia bidez, ondoek baitira bizirik iraun eta bariazio onuragarri horiek ondorengoei transmititzen dizkienak. Belaunaldiz belaunaldi, bariazio mesedegarriak metatu eta, pixkanaka, organismoak eraldatzen dituzte.

Teoria honen arabera, mutazioek eragiten dituzte heredatzen diren ustekabeko bariazioak eta hautespen naturalak zuzentzen du eboluzioaren bidea, egokitzeko gai ez diren barietateak ezabatuz eta ondoen egokitutako banakoei iraunaraziz.

Populazioen genetikak egindako ekarpenak batu zaizkio teoria sintetikoari. Populazioen genetikak:

  1. Geneen mutazio tasa: Gene batean mutazio berriak zer maiztasunekin gertatzen diren populazio jakin baten belaunaldi bakoitzean.

  2. Jito edo deriba genetikoa: Gametoak transmititzean, aleloen transmisioa ausaz gertatzen da eta, beraz, belaunaldi bakoitzean maiztasun alelikoek nolabaiteko gorabeherak izaten dituzte.

  3. Populazio bateko banakoek beste populazio batera egiten dituzten migrazioak.

  4. Hautespen naturala: populazio bateko banakoen bariazio fenotipikoaren emaitza da. Bariazio hori bizirik irauteari, ugaltzeari eta herentziari lotutakoa da.

Eboluzioaren ondorio filosofikoak (Galton, Spencer, Wilson, Dawkins…) 128-31 or.

Eboluzioa ulertzeko modu berria etortzean, ondorioak ekarri zituen biologiara, eta nola ez filosofiara ere. Hainbat teoria daude eboluzioari buruz sortu zirenak:

Eugenesia: Teoria hau Galtonek sortu zuen, Darwinen lehengusua, eta Darwinismoa psikologiari aplikatzea erabaki zuen. Darwinek hautespen naturalaren alde egiten zuen eta Galtonek berriz, gizakietan hautespen artifiziala proposatzen zuen, abeltzaintzakoa adibidez, eugenesia.
Galtonen arabera hau zen, ezaugarri bikainak zituzten banakoen ugalketa mesedetzea eta akatsak zituzten banakoen ugalketa mugatzea. Garapenera azaltzeko, Darwinen ideia batzuk aplikatzen zituen, baina alderdi moralak edo beste alderdi batzuk aintzat hartu gabe. Ideia horiek darwinismo soziala esaten zaionetik oso gertu daude.

Darwinismo soziala: Spencer sortutako teoria da. Gizartearen garapenera eta gizatasunaren historiara estrapolatu zuen darwinismoa. Hainbat ideia jarraituz, lege bat sortu zuen, Banakoek bizirik irauteko legea. Horren arabera, estatu bat osatzen duten banakoen multzoa ez da osotasun homogeneo bat, baizik eta banako bakoitzak bere interesen arabera jokatzen du.

Darwinismo soziala bat zetorren garai hartako liberalismoarekin. Liberalismoak ahalik eta gehien murrizten zuen estatuaren zeregina eta indibidualismoa, lehiakortasuna eta lehian gailentzea goresten zuen.

Soziobiologia: Wilson izeneko biologo estatubatuarra sortutako teoria izan zen. 1975an argitaratu zuen lan hau. Abiapuntua jokaera sozialak mekanismo biologikoetan oinarrituta daudela da, eta beraz gizakien jokaera sozialak populazioen biologiako metodoekin eta teoria eboluzionistarekin azter daitezkeela. Teoria honek esaten du, soziobiologikoki, gizakia tximinoak, anatomikoki eta biokimikoki bizirik dauden gertueneko senideak direla. Soziobiologiaren azken helburua datu biologikoak eskuratzea da, gizakioi gure giza izaera gori ondo ezagutzen lagunduko diguten datuak eta gure artean etikoki eta politikoki zuzen antolatzeko aukera emango diguten datuak.

Gene egoista: 1976an, Dawkins sortutako lana da. Lan honek esaten zuen herentziaren unitatea genea dela. Gure geneek milioika urtetan iraun dute, beraz baiezta daiteke egoismoa dutela. Animalia indibidualetan aldiz, batzuetan hobea da altruismo moduren bat, besterentzako onura, eta ez norberarentzat. Dawkinsen ustez, altruismo hori itxurazkoa besterik ez da, egoismo mozorrotu bat delako. Egoismoa zein altruismoa, azaltzen ditu oinarrizko lege honen bidez: geneen egoismoa.

Kopiak egiteko molekula bat eratu zen eboluzioaren uneren batean. Baina akatsak beti agertzen dira, beraz errepikatzaile guztiak ez dira berdinak.

Analogiaz, kultura ere ikuspegi eboluzionistatik uler daiteke eta, hala, erreplikatzaileak ez dira geneak, baizik memeak. Belaunaldiz belaunaldi transmitizen dira eta agindu genetikoak aldatu egin ditzakete arlo batzuetan.


Entradas relacionadas: