Itsasoaren kutsadura: Marea beltzak eta plastiko-metaketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Itsasoaren kutsadura

1. Marea beltzak

Marea beltza petroliontzietatik, petrolioa erauzteko instalazioetatik edo berariaz isuritako petrolioa itsasoan zabaltzen denean eta kostaldera iristen denean sortzen den kutsadura da. Honek itsasbazterretako ekosistemetan eta horien inguruko aireko ekosistemetan aldaketak eragiten ditu.

Petrolioak azkar zabaltzeko joera du, uraren azalean geruza mehe bat osatu arte. Prozesu hori petrolioaren eta itsasoko uraren ezaugarri fisiko-kimikoen araberakoa da. Denboraren poderioz, petrolioaren ezaugarriak aldatu egiten dira:

  • Itsasoa bare badago, petrolio-geruzak zirkulu erregularra eratzen du eta diametroa handitzen joaten da.
  • Haizeak eta olatuek petrolio-geruza zabaltzea errazten dute.

Ondorioak itsasoko bizidunengan

Lehenbizi, petrolioa ur azalean zabaltzerakoan, geruza opako eta irazgaitza sortzen du, argiaren eta gasaren igarotzea oztopatuz. Honek zuzenean kaltetzen ditu planktona eta azaleko hegaztiak:

  • Hegaztiak: Petrolioaz zikindutako hegaztiek arazoak dituzte ur gainean egoteko eta hegan egiteko. Gorputzeko tenperaturak behera egiten du, lumek isolatzeko gaitasuna galtzen dutelako, eta pozoitu egiten dira.
  • Arrainak eta ugaztunak: Petrolioaren konposatu lurrinkorrak arnastzeak ondorio kaltegarriak ditu. Gainera, petrolio gordina uretan emultsionatzeak itsasoko izakiak pozoitzen ditu.

Petrolioaren degradazioa

Olatuek petrolioaren geruza astindu eta tantetan sakabanatzen dute, azaleko izaki bizidunak kutsatzeko arriskua gutxituz. Hala ere, petrolioa itsasoaren hondoan jalki daiteke, faunan, floran eta hondoko arrainetan eragin zuzena izanez.

Fotooxidazioak (eguzki-argiaren ondoriozko oxidazioa) eta biodegradazioak (mikroorganismoen ondoriozko oxidazioa) hidrokarburoak degradatzen laguntzen badute ere, prozesuak aurrera egin ahala, produktu toxiko berriak sor daitezke.

2. Plastiko-metaketak

Plastiko-metaketa handiena Ozeano Barean dago; zabor-orban bat da, gero eta handiagoa, eta "plastikozko zopa" deitzen diote. Antzina, ozeanora heltzen zen zaborra biodegradagarria zen eta denborarekin desagertzen zen. Baina plastikoak mende erdia baino gehiago irauten du bertan.

Ozeanoen kutsadurak milioi bat hegazti eta ehun mila ugaztun hiltzen ditu urtean. Xiringak, zigarroak eta hortzetako eskuilak topatu dituzte hildako animalia askoren sabelean.

Entradas relacionadas: