Itsas lasterrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,43 KB

3. Kanpo-agente geologikoak

Gainazaleko urak lurpeko urak, itsasoa, glaziarrak eta haizea kanpo-agente geologikoak dira eta eguzki-energia dute sorburu. Eguzkiak itsasoko ura eta aire-masak berotzen ditu: horren ondorioz, antizikloiak eta beheraguneak sortzen dira, eta horiek, era berean, haizea eta prezipitazioak aregiten dituzte.


3.1 Uharrak , ibaiak eta ur basatiak

UHARRAK

  • Oso emari irregularreko ur-lasterrak dira, eta euria egiten duenenan soilik eramaten dute ura. Malda handia izan dezake. Uharrak hiru zati ditu: Lehena harrera arroa da
    : hor prezipitazioen ura jasotzen da. Tarteko zatiari isurbide-kanala da, hor higidura eta garraioa gertatzen dira. Uharraren amaierako zatia, berriz, deiekzio-konoa da: hor, garraitutako sedimentuak metatzen dira.

IBAIAK

      - Ibaiaren ibilbidean hiru zati bereizten dira:

  •     Goi ibilgua: Malda handia izaten du. HIgidura eta garraioa dira tarte honetan nagusitzen diren prozesuak.

  • Erdi-ibilgua: Tarte honetan, malda txikitu egiten da, eta higidura eta sedimentazio gertatzen dira: horren ondorioz, meandroak eta ibai.Terrazak sortzen dira.

  • Behe-ibilgua: Oso malda txikia izaten du.Ibaiak ia guztik galtzen du higagarritasuna. Sendimentuak metatzen ditu, eta alubioi- lautadak sortzen dira, hala nola lautadak.

UR BASATIAK

      Kanalizazio edo ubiderik gabe maldetan behera datozen urak dira. Horren higidura handia eragiten du. Esate baterako, karkabak, badlns.

3.2 Lurpeko urak

Kontinenteen gainazalean erortzen diren prezipitazioen zati handi bat zorupera iragazten da. Ura arroka iragazkorretan sartzen da, arroka iragazgaitzak gelditzen duen arte, eta han metatzen da. Lurpeko akuiferoak sortzen dira.

Lurpeko urak arrokak meteoriza eta higa daiteke, disolbatzeko duen ahalmenagatik.


Disoluzioaren ondorioz

  • Simak

  • Haitzuloak

  • Dolinak

Prezipitatzearen ondorioz

  • Estalagmitak

  • Estalaktitak

  • Zutabeak

3.3 olatuak,ur lasterrak…

OLATUAK:

Olatuek kostaldeko arrokak higatu, sortutako sedimentua garraiatu, eta, azkenik, metatu egiten dute. Horrek zenbait ondorio eragiten ditu erliebean:

  • Olatuek eragindako ondorioak:  batez ere, itsaslabarretan

  • Olatuek eragindako sedimentazioaren ondorioak: sortutako sedimentuak , hondartzak eratzen dituzte.


UR LASTERRAK ETA ITSASALDIAK:

  • Tenperatura- aldaketek eta uraren gazitazunak edo haizearen indarrak sortzen ditu ur-lasterrak. Hondoko material finak higatu eta garraiatu agin ditzakete, eta ondoren, abiadura galtzean,metatu.

  • Itsasaldiak edo mareak itsas mailaren aldizkako gorabeherak dira. Itsasgorak eta itsasbeherak sortzen ditu. Itsasaldien eragina garrantzitsua da estuario- formako ibaien bokaleetan.
    Higadura, garraio eta sedimentazio prozesuak eragiten dituzte.

GLAZIARRAK:

  Izotza, material solidoa denez, agente higatzaile ahaltsua da. Higatutako materialak garraiatzen dituzte. Izotza urtzen den guneetan gertatzen da garraiatutako material guztiaren sedimentazioa. Sedimentu horri till esaten zaio, morrena.


Entradas relacionadas: