Italiako batasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,54 KB

ITALIAKO BATASUNA


1.Austriaren kontrako gerra

1858an, Cavourrek eta Plombieresko Ituna  Napoleon III-rekin sinatu zuen. Horren arabera, Niza eta Savoia eman zizkion babes militarraren truke. Babes horrrekin gerra deklaratu zion Austriari. 1859an Frantzia-Piemonteko gudarosteek garaitu zuten Magentako eta Solferinoko guduetan. Napoleon III Villafrancako akordioa sinatu zuen Austriarekin bere aliatua alde batera utziz, baina Piemonteko Erresumak Lonbardia bereganatu zuen Zuricheko Bakean.

2.Italiako erresumaren sorrera

Matxinada iraultzaileak antolatu zituzten Parma, Modena eta Toscanako dukerrietan eta Erromainako aitasantutzaren lurraldean, Piemonterekin elkartu ziren borondatez. 1860an erresumako lehen parlamentua elkartu zen Turinen. Napolin, Giuseppe Garibaldiren eta haren “mila atorra gorrien” aurrerapenei esker, porrot egin zuen Napoliko Borboikoen agintaldia, eta Viktor Emanuel II boterea bereganatu zuen. Era berean, Piemonteko erregeak, hegoalderantz Aitasantutzaren Estatuen atxikimendua lortu zuen, Erroma ezik. 1861eko martxoaren 14an Viktor Emanuel II Italiako errege izendatu zuten Turinen. Batutako lurralde guztiak ordezkatzen zituen parlamentu batek izendatu zuen.

3.Veneto eta Erroma atxikitzea

Italiako Erresumak Prusiarekin elkartua, Austriaren kontrako gerra irabazi (1866)eta Veneto eskuratu, Vienako Bakeari esker. 1870ean Italiako tropak Erroman sartu ziren.

Erresuma berriak arazo handiei aurre egin:

-Lurralde irredentuak: estatu berrian ez sartutako mugako lurraldeak, biztanleriaren parte handi bat italiarra zutenak eta nazionalistek independente nahi zituztenak.

-Erromaren auzia: Aita Santuak Italiako Erresuma kondenatu zuen Aitasantutzaren Estatuak galdu zituelako.

-Batasun politikoaren ondoren iparraldearen eta hegoaldearen arteko eskualde arteko diferentziak handitu ziren batasun ekonomikoa ezarri ez izanagatik.


ALEMANIAKO BATASUNA

1. Dukerrien Gerra (1864)

Danimarkak Schleswig eta Holstein dukerriak anexionatzeko erabakia hartu. Dukerri autonomoak ziren baina biztanleri gehiena alemana zenez, Prusiak eta Austriak gerra deklaratu zioten Danimarkari eta lurralde haiek kendu zizkioten. Schleswig Prusiaren menpe, eta Holstein Austriaren esku. (prusiarrek iragaitza-eskubidea).


2. Prusia-Austria Gerra (1866)

Dukerrien administrazioagatik egondako liskarren ondorioz, Bismarck gerra deklaratu zion Austriari. Prusia garaitu zuen eta Sadowako guduan austriarrei gailendu zitzaizkien. Prusiak Alemania Iparraldeko Konfederazioa sortu eta Germaniar Konfederazioaren amaiera eragin zuen, Austria Alemaniaren batasunetik kanpo gelditu zen.

Main ibaiaren alemaniar estatuak konfederazio berriarekin lotura gabe geratu ziren. Napoleon III ohartu zen Europa erdialdean Prusiaren moduko potentzia bat izatea huts handia zela, eta Bismarckek mehatxu modura ikusi zuen Frantziak hegoaldeko estatuetan zuen eragina.


3. Frantzia-Prusia Gerra (1870-1871)

Napoleon III Espainiako koroan alemaniar printze bat ezartzeari betoa jarri zionez, 1868an Prusiak Frantziari gerra deklaratu zion. (1871) Sedango Gudua eta gero Paris Prusiaren menpe. Eraginak: Frantziako Bigarren Inperioaren amaiera eta  Alemaniako Bigarren Reicharen sorrera.


Entradas relacionadas: