Italia Faxista: Erregimenaren Ibilbidea
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,02 KB
Italiako erregimen liberalaren krisia: Gerra amaitzean, ondorio ekonomiko eta sozial larriak izan ziren. Langabeen kopurua bi milioira iritsi zen, eta inflazioa izugarri hazi zen. Mende hasieran, emigrazioa. Hainbat langileen greba izan ziren. Gainera, nekazari pobreen ligen altxamendu ugari izan ziren: latifundioak desegitea eta lurrak banatzea eskatzen zuten. 1919 eta 1920an, grebak eta joera iraultzaileak hedatu egin ziren, eta fabrikak eta lurrak okupatu zituzten. Gerraren ondorioz, monarkia liberal eta parlamentarioaren eta alderdi tradizionalen sistemaren krisia sortu zen. Italiako Alderdi Sozialistak ez zuen lortu langile-masak batzea, desadostasunak baitzeuden bi joeren artean.
1921ean, Italiako Alderdi Komunista eratu zen. Frustrazio-sentimendua zegoen Lehen Mundu Gerraren emaitzak zirela eta, eta honek, nazionalisten sumindura sortu zuen.
Faxismoa botererako bidean
Sortzailea Benito Mussolini izan zen. Hasieran, Alderdi Sozialistako joera erradikaleko buru izan zen, baina gero muturreko nazionalismoan alde egin zuen. 1919an, Fasci Italiani di Combattimento sortu zuen Milanen, talde nazional ultranazionalista. Faxistak eskakizun nazionalisten defendatzaile sutsuak izan ziren, eta programa sozialista iraultzailea zuten. 1920-1922 urte arteetan, alderdi minoritarioa zen, nahiz eta erradikalak izan. Baina italiarrek gero eta konfiantza gutxiago zuten erregimen parlamentarioan, eta horregatik, mugimendu faxistak gizarte-babesa areagotzea lortu zuen.
Mussolini ohartu zen beharrezkoa zela gizarte-babes hori sendotzea, eta taktika aldatu zuen. Alde batetik, joera iraultzailea baztertu eta faxismoa parlamentuan borrokatzeko prestatu zuen. Horretarako, 1921ean, fascien erakundea Alderdi Nazional Faxista bilakatu zuen. Bestetik, faxismoak langileen eta nekazarien erakundeen aurkako errepresio gogorra egin zuen. 1922ko abuztuan, sozialistek greba orokorra sustatu zuten, indarkeria faxistaren aurka. Baina porrot egin zuen eta Mussoliniren boterea sendotu egin zen. Ordutik aurrera, botererako bidea zabalik geratu zen. 1922ko urrian, eskuadristek Erromako ibilaldia egitea proposatu zuten, gobernuan gutxienez sei ministro faxista egoteko eskatzeko.
Faxistek ez zuten boterea lortuko estatuko indarrek ezikusiarena egin izan ez balute. Baina horren zuzeneko erantzukizuna batez ere Viktor Emanuel III.a erregeak izan zuen. Urriaren 29an, erregeak telegrama bat bidali zion Mussoliniri, gobernua eratzeko eskatuz.
Aldi parlamentarioa
1922tik 1925era, gobernuan itxura parlamentarioa emanez. Hasieran, Mussolini lehen ministro zenean, erregimen liberala errespetatuko zuela zirudien. Koalizio-gobernua eratu zuen, faxistek, liberalek, kontserbadoreek eta popularrek osatua; eta parlamentuaren onespenarekin, botere bereziak lortu zituen. 1924ko hauteskundeetan, botoen %64 lortu zuten faxistek. Baina urte berean, talde faxistek Matteotti diputatua eta sozialisten buruzagia erail zutenean, faxismoaren krisirik larriena izan zen. Diputatu honek hauteskundeen emaitzak baliogabetzat jotzea eskatu zuen. Sozialistei parlamentuko aulkiak betetzen ez uztea izan zen Mussoliniren erantzuna, indarrez.
Diktadura faxista
1925-1926tik aurrera, Mussolinik ez zuen inolako aurkaritzarik, lege guztiz faxistak ezarri zituen. Gainerako alderdi politikoak eta langileen sindikatuak deuseztatu zituen; eta prentsaren zentsura ezarri zuen. Ordutik aurrera, Mussoliniren botereak mugagabeak izan ziren, eta erregearen aurrean zuen soilik erantzukizuna. Estatua faxista bihurtzean, alderdi bakarreko erregimen totalitarioa ezarri zen. 1929an, Letrango Itunak sinatu zituen Eliza katolikoarekin, eta horrela, erregimena sendotu egin zen.
1) Doktrinatzea eta kontrol soziala
Estatu faxistak biztanleriaren pentsamoldea eta jarduerak kontrolatu nahi zituen. Interes berezia zuen gazteen doktrinatzean. Horregatik, garrantzi handia eman zion hezkuntzari. Haur eta gazteek alderdiak kontrolatutako gazte-erakundeetan parte hartu behar zuten. Emakumeak etxeko eremutik ateratzearen alde egin zuten; baina legez, soldata txikiagoak zituzten. Mussoliniren asmoa kultura eta komunikabideak erabat kontrolatzea zen.
2) Korporatibismoa eta interbentzionismo ekonomikoa
Lan- eta ekonomia-politikan, faxismoak, sistema korporatibista hautatu zuen. Ekonomia antolatu nahi zuen, eta gizarte-erakundeak kontrolatu, klaseen arteko lankidetzaren printzipioari jarraiki, horrela gizarte gatazkak gainditzeko. Baina sistema hori itxura besterik ez zen. Erregimenak erabat kontrolatzen zituen talde horiek. Lehenik, lan arloko legeak egin zituzten: Lanari Buruzko Gutuna: sindikatu faxistak soilik onartzen ziren, eta greba legez kanpokoa zen.
Faxismoak, hasieran, politika ekonomiko liberala aplikatu zuen, eta hori onuragarria izan zen enpresa handientzat. Baina 1925etik aurrea, politika interbentzionista ekarri zuen. 1929ko krisiaren ostean, estatua ekonomian are gehiago esku hartzen hasi zen, eta autarkiaren alde egin zuen. 1936tik aurrera, benetako gerrako ekonomia ezarri zen.