Isabel ii.Aren erregealdia: estatu liberalaren sorrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,41 KB

AMERIKA HISPANIARRAREN ASKAPENA

XIX. Mendearen lehenengo laurdenean, Espainiak XVI. Mendeaz gero bere esku izan zuen inperio kolonial zabaleko lurralde guztiak galdu zituen; Fernando VII.A hil ondoren, Espainiari Kubako eta Puerto Ricoko uharteak bakarrik gelditzen zitzaizkion Amerikan.4.1. KOLONIEN INDEPENDENTZIAREN ARRAZOIAK:Espainiak Amerikan zituen lurralde kolonialetako biztanleek independentzia eskuratu nahi zuten, hainbat arrazoi zirela eta.1.Kreolek (Ameriketan jaiotako espainiarren ondorengoak), zailtasun handiak zituzten goi kargu politikoak bereganatzeko. Politikatik eta ekonomiatik baztertuta egoteak gero eta haserre handiagoa sortu zien. 2.Bereziki aipatzekoa izan zen Amerika iparraldeko britaniar koloniek burujabetasuna eskuratu izanak eta XVIII. Mendearen amaieran gertatutako Frantziako Iraultzak izandako eragina.3.Kolonietan, Amerikan gertatzen ari zen susperraldi ekonomikoaren eta merkataritzaren loraldiaren onurak eskuratzeko grina nagusituz joan zen. Mekataritza askea izan nahi zuten beste potentzia lehiakorrago batzuekin, Britainia Handiarekin, adibidez.

Ameriketan matxinadak antolatu zituzten, kreolen gutxiengoaren gidaritzapean, hain zuzen, eta independentzia gerrak izan ziren matxinada haiek azkenerako.4.2. KOLONIEN ASKAPEN PROZESUA:a)Bereizteko lehenengo saioak:Koloniek askatasuna eskuratzeko lehenengo saioa Francisco de Miranda kreolak gidatu zuen (1808). Ez zen ongi atera, batzorde lokalak eratu ziren Amerikan. Ikusita Espainiako gerra giroa eta frantsesen aurrerapena zirela eta metropoliak kolonietan oso indar gutxi zuela, Hego Amerikako lurraldeek, Batzordeen gidaritzapean, burujabetasuna aldarrikatu zuten.Armada erregezaleek ezin izan zuten Rio de la Platako erregeordetzako kolonien askatasuna eragotzi, eta Argentina espainiarren mendekotasunetik askatu zen, baita Uruguai eta Paraguai ere.b)Behin betiko askapena:Erregimen absolutista ezarri zenean, kolonietan metropolitik askatzeko borrokak hasi ziren. Amerikarrei laguntza militarra eta ekonomikoa eman zieten bi potentzia handik: Britainia Handiak eta Estatu Batuak.Armada erregezaleak ezin izan zion aurre egin kolonien matxinadari, eta gudaroste kolonialen batek bestearen atzetik mendean hartu zuten.Jose San Martinek Txileren burujabetasuna aldarrikatu zuen, 1818an. Simo Bolivarrek, Kolonbia Handiaren sorrera aldarrikatu zuen; Venezuela, Ekuador, Kolonbia eta panamako lurraldeak hartzen zituen bere barnean errepublika hark. AgustinIndependentziaren ondorioak :Espainia nazioarteko politikan bigarren mailan gelditu zen, kolonien independentziaren ondorioz. Bere produktuak saltzeko merkatua galdu zuen, baita garrantzi handiko lehengaiak ere.Errepublika burujabe berrietan, barne arazo eta tentsio larriak sortu ziren, askapen prozesuaren gidari izan ziren kreolek ezarritako kontrol politikoa, ekonomikoa eta soziala zela eta.ESTATU LIBERALA:Liberalismoa atera zen garaile. Maria Kristina erreginaordearen eta Espartero erregeordearen gintaldietan. Isabel II.Aren garaian behin finkatuta gelditu zen konstituzio erregimena. Seiurtekoan, progresistek, demokratek eta errepublikarrek iraultza demokratikoa gailendu zen. Euskal Foru erregimena konstituzioaren esparru berriari egokitu zitzaion. Industrializazioa nagusiki periferiako lurralde batzuetan gertatu zen. Klasetan banatutako gizarte antolaketa.1.Erregeordearen garaia:Fernando VII.A hil zenean, Isabel II.A artean adingabe zenez, Maria Kristina erreginaordearen (1833-1840) eta Baldomero Espartero jeneral erregeordearen (1840-1843) esku egon zen erregetza; bitarte horretan finkatu zituzten Espainian Estatu liberalaren oinarriak. Aldi berean, gatazka zibila, lehen karlistaldia, sortu zen. Liberalen eta absolutisten arteko gatazka izan zen. Erregimen politiko mistoa, konstituzionala eta foorala ezarri zen haren ondorioz. 1.1 Maria Kristinaren erreginaordetza:fernando VII.A hil zenean, bere alaba Isabel II.Ak hiru urte besterik ez zituen, eta Isabelen ama, Maria Kristina, izan zen erreginaorde, 1840.Arte. Maria Kristinaren erreginaordetzan, karlistaldia gertatu zen, eta areagotu egin zen liberalismoaren barruko zatiketa,, progresisten eta moderatuen arteko zatiketa.


Entradas relacionadas: