ISABEL II.Aren erregealdia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,4 KB

Isabel II.
aren erregealdia (1834-1868) Isabel II.Aren erreinaldian, estatu liberalaren oinarriak indartzen hasi zen. Fernando VII.Hil zenean erregimen zaharretik liberalera pasatu zen, hau da, trantzisio-garai bat egon zen. Garai honetan bi hautagai zeuden Karlos Maria Isidro, absolutisten laguntza zuena, Isabel II absolutista moderatuen eta liberalen laguntza zuen. Horren ondorioz, lehen gerra karlista sortu zen. Gerra garaian, Isabel adin txikikoa zenez, bere ama Maria Kristinak gobernatu zuen. Garai honetan liberalen artean zatiketa gertatu zen, liberal moderatuak koroak botere handia zutenak eta oso errolda.Sufragio murriztu baten alde zeudenak, eta liberal progresistak cadizeko gorteen lan legegilearen alde zeuden, eta erreforma sozial eta politiko sakona egitearen alde, erregearen botere mugatu eta parlamentuari emateko. Maria kristina eta isabel moderatuen alde zeuden. Monarkiaren egonkortasuna babestu zuten. 1839. Urtean euskal foruak berresteko legearen bidez, isabel ii euskal foruak onartu zituen. Erregeordetzen garaian maria kristinaren erregeordetza (1833-1840) lehen gobernua osatzeko absolutista moderatu bat izendatu zuen, cea bermudez. Honek eta bere ministro javier de burgoesk 1833an erresumako lurraldeko probintzien zatiketa eta antolaketa egin zuen. Bigarren gobernua liberal moderatu batekin osatu zuen, martinez de la rosa, honek 1834ko errege estutua aurkeztu zuen, baina liberal askok ez zuten onartu. Egoera politiko nahasia zenez mari kristinak progresisten laguntza eskatu zuen. Mendizabal ogasun ministroa izendatu zuten eta 1835ko mendizabalen desamortizazioen dekretuak atera zituen: elizaren lurrak estaturen jabetzara pasatu eta salgai jarri zituzten. Mendizabalen planek ez zuten emaitza onik izan. 1837ko konstituzioa progesistentzat hartzen da, Maria kristinak erregeordetza utzi eta esparterori pasatu zion agintea. Esparteroren erregeordetza (1840-1843) Espartero progresisten idoloa  bilakatu zen gerra karlista irabazi ondoren. Bere gobernuak desamortizazioaren jarraipena jarraitu eta foruen birmoldaketa egin zuen.
Moderatuak zein progresistak haren kontra joan ziren modu autoritarioan gobernatu zuelako. Gobernu aldian politika ekonomiko librekanbisten aurako 1842 bartzelonako matxinadaren zapalkuntza egon zen eta bonbardatzea agindu zuen. Arazo honi aurre egiteko gorteek isabelen adin nagusitasuna aurreratu zuten 13 urtera. Isabelen erreginaldia.
Hamarkada moderatua (1844-54) Narvaez general moderatuak eraman zuen estatuaren zuzendaritza. Modu zentralizatu eta uniformea eratu zuen legedi zorrotz baten bitartez. 1845ko konstituzio moderatua: milizia nazionala deuseztatu zuen, batasun katolikoa… polirikaren kontrola oligarkoiaren esku utzi zuen. 1844an guardia zibila sortu zuen, landa eremua zaintzeko. 1845 udalen legea onartu zen. 1851 elizaren sinatutako konkordatua (aita santuak desamortizazioak onartzea eta laguntza ekonomiko handiak, irakaskuntzaren kontrola..) ondasun desamortizatuen salmenta eten zen eta saldu gabeko ondasunak jabeei itzuli. Zerga sistema bakarreko ogasuna ezarri. O’donnellek kolpe militarra eman zuen 1853. Urtean. Vicalvaroko pronuntziamendua eta manzanaresko manifestua. BI urteko progesista (1854-1856) espartero gobernuaren burua. 1855ko madozen seamortizazioa. Trenbideen legea. Union liberala alderdia sendotu O’donnellen alderdia. Moderantismoaren aldia(1856-1868) o’donnellen gobernua 1856-63. Progresisten eta moderatuen artean zegoen, zentroko alderdia alegia. Oligarkia berriaren interesak defendatzen zituen. Burgesia aberastu egin zen. Gobernuaren krisia geratu zen 1863. Narvaezek 1863-68 alderdi moderatuaren izenean gobernatu zuen. Gobernua kontserbadoreagoa eta autoritarioago zen, arazo ekonomikoak ere agertu ziren. Ostendeko ituna sinatu zuten isabel iiarekin bukatzeko. Sei urteko demokratikoa (1868-74) Union liberaleko eta progresistak kontra zituen, Alderdi moderatua alde zeukan baina narvaez hil zen. 1868 pronuntziamendua gertatu zen (serrano prim, topete) eta herritarren altxamenduak. Isabel alde egin zuen. Serranoren erregeordetza, behin behineko gobernua. Gobernuaren lan nagusia monarkiari eutsiko zuela esan zuen. Hirietako erreboltariak, errepublikaren aldekoak ziren. Prim monarkia konstituzional baten alde jarri zen. 1869ko konstituzioa egin zuten. Liberalismoaren baldintza guztiak onartuz, Serranoren gobernuak arazo handiei egin behar izan zien aurre. Monarkia konstituzional harentzat, prim jeneralak amadeo savoiakoa, aukeratu zuen errege bezala. Pezetaren sorrera egon zen librekanbioari atea zabaldu zion. Amadeoren erregetza (1871-74) Katolikoek eta herriak haien kontra jarri zen. Errepublikanoak konspiratzen hasi ziren. Prim jenerala hil zuten. Kubako gudak jarraitzen zuen, bigarren karlista egon zen 1872-76 baina azkenean abdikatu egin zuten. Lehen errepublika (1873-74) senatuak kongresuak errepublika aldarrikatu zuten. Kantonalismoa lehertu zen. Levatenko eta andaluziako hiri askotako udalak. Modu autonomoan antolatzen hasi ziren. Karlisten altxamendua hasita zegoen, kubatarra ere bai espainiatik independentzia lortzeko. Presindente zelarik, karlisten eta kantonalismoaren kontrako zapalketa antolatu zen. Borboien berrezarkuntza, isabel iia.Ren semea, espiniako errege aldarrikatu.

Entradas relacionadas: