ISABEL II.Aren erregealdia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,72 KB

-Isabel II.
aren erreginaldia (1834-1868): Isabel II.Aren erreinaldi luzean, estatu liberalaren oinarriak indartzen joan ziren


-Maria Kristinaren erreginaordetza (1833-1840): Isabel oraindik txikiegia zenez bere ama, Maria Kristina tronuan jarri zen.


-Lurraldeen zatiketa (1833): Lehen gobernua osatzeko Maria Kristinak Cea Bermúdez absolutista moderatua jarri zuen gobernuan eta honek, bere ministro gisa Javier de Burgos jarri zuen. Eta honek erresumako lurraldeko probintzien zatiketa egin zuen.


-Errege Estatutua (1834): Bigarren gobernuan, Martinez de la Rosa zen gobernuaren buru eta honek Errege estatutua aurkeztu zuen baina gehiengoak ez zuen onartu eta laster hasi ziren bere aurkako pronuntziamentu militarrak.


-Mendizabalen amortizazioa (1835): 1835an Mendizabalen Desamortizazio Dekreutak atera zituen; hau da; elizaren lurrak estatuaren jabetzara pasatzea hauek sal daitezen eta horrela dirua lortzeko bai gerra karlistakmantentzeko, bai zorra ordaintzeko.


-1837ko Konstituzioa: izaera progresista zuen nahiz eta konstituzio liberaleko atal erradikalenak galdu. Honek egoera politikoa dexente nahazi zuen, eta Maria Kristinak erregeordetza utzi zuen.


-Esparteroren Erregeordetza (1840-1843): Baldomero Espartero jeneralak Gerra karlista irabazi ondoren progresisten idoloa bihurtu zen. Bere gobernuak neurri progresistak hartu zituen.


-Bartzelonako matxinada (1842): Haren neurri progresistek (libre-komertzioarenak hain zuzen) Bartzelonan matxinada sortu zen eta Esparterok zapalkuntza moduan Bartzelona bonbardatu zuen eta honek erregeordetza uztera derrigortu zuen.


-Isabel II.Aren erreginaldia(1844-1868)

-
Hamarkada moderatua (1844-1854): Urte hauetan, Narváez jeneral moderatuak, "Lojako Espadoia", eraman zuen estatuaren zuzendaritza. Modu zentralizatu eta uniformea eratu zuen legedi zorrotz baten bitartez: 1845ko konstituzio moderatua Milizia Nazionala deuseztatuz, 1844an Guardia Zibila sortu zen, 1845ean Udalaren Legea onartu zen, 1851ko Elizarekin sinatutako Konkordatua, Ondasun desamortizatuen salmenta eten zen, Zergen erreforma ere egin zen eta O´Donnellek kolpe militarra eman zuen 1853an: Vicalvaroko pronuntziamendua eta Manzanaresko Manifestuaren esker gobernura iritsi ziren.


-Biurteko progresista (1854-1856): Espartero izan zen gobernuaren burua eta bultzatutako neurrien artean 1856ko Konstituzio non nata, 1855ko Madozen desamortizazioa eta Modernizazio ekonomikoaren aldeko legeak izan ziren (Trenbideen Legea). Baina herriak espero zituen erreforma sozialak ez zituzten hartu eta Bartzelonan Lehen greba orokorra gertatu zen. Panorama politikoa zabaldu egin zen urte horietan. Batasun Liberala alderdia sendotu egin zen O´Donnellen alderdia.


-Moderantismoaren aldia (1854-1868): O´Donnellen gobernua 1856-1863 bitartean egon zen, moderantismoak oligarkia berriaren interesak defendatzen zituen. Gobernuaren krisia 1863an gertatu zen, eta moderatu baten izendapenarekin konpondu zuten. Narváezek, 1863-1868, Alderdi Moderatuaren izenean gobernatu zuen. Gobernua gero eta kontserbadoreagoa eta autoritariogoa zen, baina arazo ekonomikoak ere agertu ziren. Oposizioak 1866ko Ostendeko ituna sinatu zuten Isabel II.Arekin bukatzeko asmoz.


-Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): Etapa honetan oso gutxi zeuden Isabelen alde, Union liberalekoak eta progresistak aurka zeuden bakarrik Alderdu Moderatuak apoiatzen zuen baina Narvaez hil zenetik oso zatituta zegoen. 1868an pronuntziamendua gertatu zen eta herritarren altxamenduak. Horregatik Isabel II.Ak alde egin behar izan zuen.


-1869ko Konstituzioa: Garai hartako liberalismoaren baldintza guztiak onartzen zituen. Garai hartan konstituzioaren gain, gobernuak arazo askori aurre egin behar izan zuen, hala nola Kubako iraultza.


-Amadeoren erregetza (1871-1874): Prestigio handiko dinastia zen, Italiaren batzea lortu zuelako eta dinastia liberala zelako. Baina Espainian, hasieratik haren kontra jarri ziren katolikoak, eta baita herria ere. Errepublikanoak konspiratzen hasi ziren; goi burgesia borboitarren aldekoak ziren eta gainera, Prim jenerala atentatu batean hil zuten tronua eskuratu behar zuen egunean. Kubako Gudak jarraitzen zuen 1898an bukatu zena independentzia lortuz, bigarren gerra karlista, 1872-1876. Azkenean abdikatu egin zuen.


-Lehen errepublika (1873-1874): Gorteetan errepublikako konstituzioa eztabaidatzen ari zirenean, kantonalismoa lehertu zen. Levanteko eta Andaluziako hiri askotako udalak, Madrilgo Gorteen subirotasuna onartu gabe, modu autonomoan antolatzen hasi ziren. Karlisten altxamendua hasita zegoen; Kubatarra ere bai Espainiatik independentzia lortzeko. Arazo guzti horien aurrean agintariek ikaratu egin ziren, eta Pavia jeneralak estatu kolpea eman zuen Errepublikarekin bukatuz. Ondorengo hilabeteetan, Serrano jenerala gobernu autoritario bateko presidentea zelarik, karlisten eta kantonalismoaren kontrako zapalketa antolatu zen. Kubako arazoa, 1878ko Zanjongo Itunean konpondu zuten. Azkenean, Borboien berrezarkuntza prestatzen hasi ziren. Alde batetik, Martinez Campos jeneralak Alfontso XII.A, Isabel II.Aren semea, Espainiako errege aldarrikatu zuten, eta bestetik, Canovas del Castillo borboitarrak berriro tronuan jartzeko lanean hasi zen.


Entradas relacionadas: