Isabel II.Aren erregealdia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,01 KB

II. BLOKEA: ISABEL II.AREN ADIN-NAGUSITASUNA
1. HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)
Isabel II.
aren erregealdian bost alderdi politiko ziren nagusi: alderdi demokrata,
progresista, batasun liberala(unionista, moderatua eta karlista. Hauteskundeak gobernuaren
interesen arabera zeuden, ia beti gobernuak proposatutako alderdia irtetzen baitzen. Emaitzak
“negoziatu” egiten zituzten.
Esparterok erregeordetzari uko egin eta gero, Isabel II.Aren adin nagusitasuna
aurreratu zuten, 1844an, Isabel II.Ak 13 urte zituela; eta nahiz eta prestatuta ez egon, erregina
bihurtu zen. Hainbat gobernu buru izan eta gero, Narvaez (moderatua) hautatu zuten
presidente eta horrela hasi zen “Hamarkada Moderatua”.

Narvaez jenerala lau aldiz izan zen gobernuko presidente eta 1850ean Gonzalez Bravok
hartu zuen haren lekua. Narvaezen presidentetzako lehenengo etapan, estatu zentralizatua eta
uniformea lortu nahi zuen zenbait legeren bidez. Arau hauek egin zituen horretarako:
 1845ko Konstituzioa
 Ondasun desamortizatuen salmenta eten egin zen.
 Tokiko eta probintzietako gobernu sistemen funtzionamendua aldatu.
 Ogasun lege berriak eratu.
1845ko Konstituzioa liberalismo kontserbadorean oinarrituta zegoen; eta
subiranotasun partekatua (gorteak eta erregeak), sufragio zentsitarioa eta batasun erlijiosoa
(katolikoa) izan ziren ezarritakoak. 1847tik 1851ra Narvaez jeneralak gobernua zuzendu zuen
berriro, “gobernu zibilak” sortu zituen eta hauteskunde-ustelkeriaren sistema hobetu zuen.
1851tik 1852ra bitartean, Juan Bravo Murillo gobernuko presidentea izan zen eta bere
helburu nagusia zor publikoa murriztea izan zen. Vatikanoarekin akordio batera heldu zen,
harekin zeuden arazoak konpondu nahian. Azkenean dimititu egin zuen konstituzioa ezin izan
zuelako aldatu (autoritarioagoa egin nahi zuen).
Moderatuak ahul zeuden, progresistak
indartsu eta altxamendu baten ondoren “Biurteko Progresista” hasi zen.

2. BIURTEKO PROGRESISTA (1854-1856)
Biurteko progresista heldu zen militar talde bat matxinatu zelako 1854ean (Dulce eta
O’Donnell jeneralak zuzenduta). Hauek Serrano jeneralaren laguntzaz “Manzanares-ko
adierazpena” sortu zuten, Canovas del Castillo idatzi zuen eta berrikuntza liberala izan zen.
Matxinada iraultza bihurtu zen eta hainbat pertsona hilda edo zaurituta gertatu ziren.
“Salbazio junta” bat sortu zen eta egoera baretu egin zen. Urte horietan ustelkeria problema
larriak egon ziren eta horrek liberal moderatuen ahulezia eragin zuen.
Garai honetan bi militar egon ziren agintean: Espartero (progresista) eta O’Donnell
(unionista). Lehenengo gobernua Espartero-ren esku egon zen eta erabaki garrantzitsuak hartu
zituen:
- Iraultzan parte hartu zuten militarrak mailaz igo
- Kargu politikoen aldaketa
- Gorteetarako deialdia
- Maria Kristina erbesteratzea
- Erlijio tolerantzia
1855ko maiatzaren 1eko legea elizaren ondasunak desamortizatzeko bigarren prozesu
handia izan zen, hau Madozek bultzatu zuen. Honetan, elizen eta udaletxeen lurrak saltzen
ziren ogasun arazoak zeudelako eta berriz ere arazoak sortu ziren Vatikanoarekin. Isabel II.A
lege honen kontra zegoen eta gogoz kontra sinatu zuen. Ekonomia arazoen ondorioz,
Esparterok dimititu egin behar izan zuen, eta erreginak O´Donnelli deitu zion gobernua
osatzeko.
Espartero gobernuan zegoenean, Gorte Konstituziogileak aukeratzeko hauteskundeak
egon ziren. 1856ko konstituzioari “non nata” (jaio gabea) esaten zitzaion, ez baitzen indarrean
jarri eta konstituzio hau progresista zen. Garai honetan Batasun Liberala alderdia osatu zen
O’Donnell gobernuko presidentea zela. Zentroko alderdia zen, progresisten eta moderatuen
artekoa. Matxinadak zirela eta, O´Donellek kongresua tropaz inguratu eta parlamentua desegin
zuen. Horrela Biurteko progresista amaitu eta beste etapa bat hasi zen (O`Donnell-en Batasun
Liberala nagusi).

3. BATASUN LIBERALA (1856-1863)
Isabel II.Aren erregealdiaren azken etapan moderatuak boterea berreskuratu zuten
berriro. Egonkortasuna nagusi izan zen 1863rarte. O`Donnell-ek progresistak agintean
egondako 2 urteetan egindako ia politika eta lege guztiak deuseztatu zituen (inprenta eta
desamortizazio legeak izan ezik). Hori zela eta, erreginak kargutik kendu zuen O`Donnell eta
Narvaez izendatu zuen presidente.
Narvaez moderatua zen eta berriz autoritarismoa eta kontserbadorismoa indartu
zituen. Gobernu honek Heziketa Publikoaren Legea eta herri lan handiak egin zituen, baina
1857ko hornigaien krisiak sortutako gatazkengatik hainbat protesta egon ziren eta Narvaezek
dimititu egin zuen. Erreginak berriro deitu zion O`Donnell-i gobernua osatzeko.
O`Donnell-en “gobernu luzea” (1858-1863) ez zen batere ohikoa izan Isabel II.Aren
erregealdian, lau urte eta erdiko egonkortasuna izan baitzuen. Botere guztia O`Donnell-en
esku zegoen eta horrek indarra ematen zion gobernuari.
Fase honetako joera nagusiak moderantismo politikoa eta ekonomia modernizatzailea
izan ziren. Gorte berriak 1858ko hauteskundeetan sortu ziren eta Batasun Liberalak gehiengoa
eskuratu zuen, hauteskundeak manipulatuta zeudelako indar handiagoa emateko gobernuari.
O`Donnell-en gobernuaren atzerritar politikaren asmo nagusia ospea lortzea zen, ez enpresei
laguntzea. Administrazio sistema berria hazi eta modernizatu egin zen, administrazio publikoa
asko hazi zen, liberalismo ekonomikoaren bidez.

4. KRISIA: IRAULTZA LORIOTSUA ETA ERREGEALDIAREN AMAIERA (1863-1868)
Batasun Liberalak bi arazo nagusiei aurre egin behar izan zien: alde batetik, herrialdeko
alderdi politikoak gero eta zatituagoak egon ziren; eta bestetik, Isabel II.Aren etengabeko
eskuhartze nahia gobernuan. 1864.An, erreginak Narváez-i deitu zion gobernu berri bat
osatzeko. Haien asmoa moderatuak eta unionistak gobernuan txandakatzea zen, baina
progresistak ere politikan sartu nahi zirenez, ez zen abian jarri.
1866. Urtean krisi ekonomiko bat egon zen, finantza-, industria- eta hornigaien krisia,
hain zuzen. Gobernua ez zen gai izan hainbat arazoei aurre egiteko eta hainbat gertaera
agerian utzi ziren:
- Erreginaren ospe txarra: Isabel II.Aren portaera ez zen egokia ezta bere amodio
kontuak.
- “San Daniel Gaua” (1865): Unibertsitateko katedradun bat oso gogor kritikatu zuen
erregina eta ondorioz, bera eta beste irakasle batzuk haien lanpostutik bota
zituzten. Horregatik hainbat ikasleek protestak egin zituzten eta hainbat atxilotu
eta hildako egon ziren. Erreginak erabaki zuen Narvaez kargugabetzea eta
O`Donnell bueltatu zen kargura.
- Prim jenerala gobernuaren aurkako matxinada egin zuen 1966an.
- San Gil-eko kuartelaren pronuntziamendua: pronuntziamendu militar honen
eraginez 66 fusilatu egon ziren eta, erreginaren ustez errepresioa biguna zenez,
O`Donnell kargugabetu zuen eta Narvaez-i deitu zion.
1868ko irailean, Juan Bautista Topete almirantea matxinatu egin zen Cadizen (1868ko
irailaren iraultza). Ondorioz, erregina atzerrira joan behar izan zen eta Isabel II.Aren erregealdia
bukatu zen.



Entradas relacionadas: