Irlandako auzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,25 KB


INGALATERRA VIKTORIARRA:

  1. POTENTZIA EKONOMIKOA ETA LURRALDE POTENTZIA:

1837-1901ra aldi viktoriarra ere esaten zaio. Inoiz izandako lurralde hedapen handiena lortu zuen eta industrian garapena indartu ere.


1873-1895era krisi luzea izan zen, ekonomia garapenean izan zuen eragina, batez ere nekazaritzan. Landutako lurrak  %26 gutxitu ziren 1915.Urtera arte. Ondorioz, nekazariek landa utzi, eta hirietara edo Amerikara emigratu zuten. 1861ean hiriko biztanleria guztizkoaren %64 zen. 1891n, berriz, %72. Hau da, mendearen bukaeran, biztanleriaren %28 bizi zen nekazaritza eremuetan.


Beste herrialde batzuek, Erresuma Batuaren industria eta ekonomia garapenaren maila bera izatea lortu zuen. Nahiz eta gainbehera erlatibo izan, finantza gune nagusia izaten jarraitu zuen bere moneta indartsuari Ingalaterrako Bankuari esker.


Politikariek gai ekonomikoengatiko interes handia zuten: hedapen inperialistak merkataritzarekin, finantzekin eta itsas bideen kontrolarekin lotura handia zuen. Aurrekontu erreformak merkataritza eta industria burgesiaren nagusitasuna ziurtatu zuten Lord-en Ganberak ordezkatutako aristokrazia lur jabearen aurrean.


  1. IREKIDURA POLITIKOA ETA ERREFORMISMOA:

1832an politika erreformak hasi ziren, sufragioa hedatzea izan zen lehena. Bi alderdi politiko: teoriak edo kontserbadoreak, eta whigak edo liberalak.


1867an, Disraelik, lehen erreforma demokratikotzat jotzen den hauteskunde erreforma egin zuen. Bi alderdi, toriak eta whigak, hauteskunde erreformaren alde egon ziren politika sistemaren oinarriak defendatzen: monarkia eta erregimen parlamentarioa. Erreforma horrek boto eskubidea eman zien milioi bat herritarri. Baina boto eskubidea eta jabetza eskubidea lotuta zeudenez, lurrik ez zuten landako nekazari txikiek eta langileek ezin izan zuten botorik eman.


1868an Gladstone irabazi zuenean, 1867. Legearen erreforma demokratikoak aplikatu ahal izan ziren. Ingalaterra viktoriarreko politikariaren eredua, hauek bere balioak: liberalismoa, eraginkortasuna, ekonomia, hedapena, kristautasun ebanjelikoa eta gainerako potentziekin harreman ona izatea. Zerga eta finantza politika sendoa eta pentsamendu askatasuna zuen. Erreforma garrantzitsuak jarri ziren:

  1. Erlijio erreformak. 1869an, estatua eta Eliza anglikanoa banatzea lortu, irakaskuntzan aritzeko nahitaez Eliza anglikanoko kide izateko eskakizuna baliogabetu.

  2. Askatasun konfesionaleko eskola sortu, XX.Mendearen hasieran, munduko analfabetismoa tasa baxuenak izatea lortu.

  3. Erreforma garrantzitsuak: lege sindikal berria, justiziaren eta administrazioaren erreforma, 1884an hauteskunde eskubidea hedatzea.

1893an, Alderdi Laborista sortu, antzinako whigak ordezkatu zituen. Teoriak eraberritu egin ziren, Eduardo VII.Aren erregealdian izandako zatiketaren ondoren. Winston Churchill buru zuen sektore berritzaile bat sortu. Edwardianen, nobleturiko ingeles plutokrazia, botereaz harro.


  1. IRLANDAREN AUZIA:

Irlanda Britainia Handiko barne arazo handienetakoa izan zen independentzia gerra hasi zen arte. Irlanda eta Britainia Handiko Erresuma Batuan bateratzen zituen Batasun Agiria onartu, 1870. Urtetik aurrera, ekonomia krisia zela eta, tentsioa areagotu zen. Gertaera horiek 187tik Charles S. Parnell buru zuen mugimendu nazionalista erradikatu zuten. Parnellek Irlandako Alderdi Parlamentarioa sortu 1882an, lur jabe horiei egindako boikota antolatu zuen.


Indarkeria bolada geldiarazteko nekazaritza erreforma egin, britainiar gobernuaren eta irlandar buruzagiaren arteko akordioa sinatu. Kilmainham-eko Ituna. 1885etik, Irlandako nazionalistak britainiar Parlamentuan egon, urtebete geroago, Home Rule aurkeztu zen. Irlanda lurralde autonomo bihurtzen. Lege hori buruzko eztabaidak whigak zatitu, 1894an, lehen ministroak politika utzi.


Irlandako auzia konpondu gabe geratu zen Dubligo 1916ko matxinadara arte. Uhartearen zatiketa jarri zuen: iparraldean gehiengoa protestantea, Erresuma Batuari leiala; hegoaldean, berriz, katolikoa. Eremu katolikoa ez zuen Erresuma Batukoa izan nahi, 1920an independentzia lortu.


Gertaera horrek ez zuen guztiz konpondu Irlandako arazoa. Gehiengo protestantearen eta gutxiengo katolikoaren arteko borrokak XX.Mende osoan jarraitu zuen.


Entradas relacionadas: