Zein da zure iritzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,1 KB

¡Escribe tu texto aquí!

EZAGUTZEAEgia aurkitzeko asmoz egiten dugun bilaketa edo prozesua da. Bi funtsezko osagai izango ditugu:

  • Subjektua---> Ni ezagutzeko jarduera egiten duena.

  • Objektua---> Bilaketa horren helburua, aurkitu nahi duguna da.

Nire inguruko gauzak ezagutu nahi ditudanean (mundu fisikoa, gertakariak…) nire zentzumenen bidez hautemango ditut eta datu horiek jasoko ditut nire garunean gordez. Datu horiek ulergarri bihurtuko ditut eta gainera interpretatuko ditut. Hau egia bilatzea izango litzateke eta ezagutzea, ulertu dudan hori, egia.

Ezagutza: conocimiento

Egia: emaitza

Gure bizitzako esparru guztietan egia bilatzen dugu: Ikatolan, gure inguruko pertsonekin dugun harremanetan… 

Zer da egia? Gezurraren eta faltsuaren aurkako idea da. Egia aurkitzea zaila eta konplexua da. Norberak interpretazioak bere modura egiten baititu: Bere izaera bizi duen unea, bizi baldintzak… Ondorioz, hauek subjektiboak izango dira eta arazoak ekarriko dizkigute.

Egia irizpideak:AUTORITATEA---> politikariak, ikastolan irakasleak, gurasoak, medikua...TRADIZIOA---> sustoekin zotina joaten da, mihia hozkatzerakoan euliak joaten diraPENTSAMENDU_ETA_ERREALITATEAREN_ARTEKO_ELKARREKIKOTASUNA: ---> Nire lagun batek kamiseta bat erosi du eta egia dela frogatzeko tiketa erakutsi dit.KOHERENTZIA LOGIKOA (hausnarketa): Dena koherentea eta logikoa bada, eta kontraesanik ez badago, egiatzat hartuko dugu---> 2+2=4 / mediku guztiak ospitalean bazkaldu dezakete, ni medikua naiz beraz ospitalean bazkaldu dezaket.ERABILGARRITASUNA (tradizioarekin lotuta): Azalpen bat ondorio positiboak baditu (zuretzat erabilgarria dena), egiazkotzat hartuko dugu krema honek infekioak sendatzen ditu, ez dakigu zergatik baino niri funtzionatzen dit.EBIDENTZIA (ez da pentsatu behar / sentimenduak): ---> euriak bustitzen du, suak erretzen du…ADOSTASUNA: Zerbaiten artean eztabaida egin ondoren lortutako adostasunak egiatzat hartuko ditugu. Baldintza batzuk egon behar dira:Interesa duten guztiek parte har dezakete.//Pertsona hauek beraien iritzia askatasunez eman dezakate.//Parte-hartzaileek bere iritzia modu egokian justifikatu behar dute.//Parte-hartzaileek bere iritzia aldatzeko prest egon behar dute, beste norbaitek konbentzitzeko moduko argudioak eskaintzen baditu.Teoria zientifikoak zientzialari talde batek eztabaidatzen ditu eta lortutako adostasunak egia zientifikoak bihurtzen dira.

jarrera filosofikoakDOGMATISMOA: Jarrera hau dutenek zenbait egia absolutua ezagutzera irits daitezkeela uste dute ---> Hilko garela, jaio garela…ESZEPTIZISMOA: Ezagutza fidagarriak eskuratzea ezinezkoa da hauentzat. Gure ustezko egiak eta besteenak zalantzan jarriko ditugu. Egia edonork eztabaida dezake eta ez dago egia absoluturik.ERLATIBISMOA: Ezin da egia unibertsalik lortu egia absoluturik ez baitago. Hauen ustetan, zerbait egiazkotzat jotzea kultura, garai edo giza taldearen baitan dago. Ondorioz, bakoitza bere egiaren jabe izango da.SUBJEKTIBISMOA: Egia absoluturik ez dago norbera bere egiaren jabe baita eta gure egiak gure izaerak eta baloreek eraginda sortzen dira.PERSPEKTIBISMOA: Errealitatea ezagutu daiteke baina bakoitzaren ikuspuntutik. Bakoitzaren ikuspuntua bere egoerak baldintzatuko ditu. HERMENEUTIKA: Testuen interpretazioan oinarritzen da. Testu bat ezin dugu neutralki irakurri, beti gure aurreiritziak eraginda interpretatuko dugu. Ondorioz, ezin dugu testu baten esanahia ziurtasun osoz jakin.

Entradas relacionadas: