Zein da zure iritzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,31 KB

Egunak pasa eta Ane informazio gutxi zuenez, interneten Gepper izeneko polizia erretiratu batekin hitz egin zuen. Honek aintzinean gertatu ziren hilketen inbestigazioetan egon zen, baina ez zuten inoiz “arotza” nor zen aurkitu. Orduan Gepper Aneri laguntzea erabaki zuen. Honek 1940ko udan Villeneuveko gazteluan kuadro garrantzitsuen lapurreta egon zela esan zion, eta bere aitona eta bere kideak izan zitekeela esan zion Anneri. Gepper Eguzkienera joan zen Anerekin pistak bilatzeko. Orduan poliziak lagun bati deitu, Brisson izenekoa, eta Malenfer izeneko tipo batek Frantzian posta kutxa zuela kutxa mistoriotsu batekin esan zion. Hau Aneri kontatzean biak Malenfer tipo hori arotza izan behar zuela pentsatu zuten eta Frantziara joan ziren bera aurkitzeko. Ailegatzean tipo hori ikusi eta kotxez jarraitu zioten Maginot lerrorarte, non bunker bat zegoen. Bertan Malenfer aurkitu eta honek oso beldurtuta zirudien. Berarekin hitz egin eta Aneren aitonaren laguna izan zela kontatu zien eta hari arotzak ia eskuak moztu ziola ere.


Baita Villeneuveko gazteluari buruz eta kuadroei buruz hitz egin zien. Bertatik joan zirenean, Ane gaztelura joatea erabaki zuen pista gehiago aurkitzeko eta Gepper beste leku batera joan behar zuela esan zion Aneri, bere lagun Brissonarekin geratu zelako. Ane gaztelura ailegatzean, bertan bizi zen jende gutxiaren laguntzaz, gazteluan Moulin izeneko gizon bat bizi izan zen . Inbestigazioak egin ondoren, Moulin tipo horrek arotza izan zela ulertu egin zuen, koadroak desagertu zirelako eta gazteluan beste gorpu esku barik aurkitu zuelako.


Ondoren, Gepper deitzeari ekin zion baina hau ez zuen telefonoa hartzen. Egunak pasa eta poliziak telefonoa hartzeari ez zuen egiten, orduan Anek ze ozer arraro gertatzen zela pentsatzen hasi zen. Gepper alojatzen zen hotelera joan eta honi buruz galdetzean, Catherine izeneko andre alargunarengana joan zela esan zioten. Andrea zegoen lekura ailegatzean, dena poliziaz beteta zegoen. Levert izeneko batek Gepper asko kostatzen ziren koadroekin alde egin zuela esan zion. Ane aho zabalik geratu egin zen, Gepper beraz baliatu egin zen koadro madarikatu horiek aurkitzeko. Azkenean, Gepper aurkitu egin zuten hilda bere kotze barruan, baina koadroak ez ziren bertan, bere “laguna” Brisson bera hil eta kuadro guztiekin alde egin zuen munduko beste mutur aldera. Ane dezepzionaturik geratu zen alde batetik, baina bestetik oso pozik bere aitona hiltzailea ez zela pentsatzean.


Iritzia

Azkar irakurtzen den liburu bat da, eta lexiko aberatsa du, beraz hitz berri asko ikasi dezakezu, eta aldi berean, zure hiztegia ere hobetu dezakezu. Misteriozko nobela interesgarria eta bikaina da, idazleak oso ondo antolatu duelako misterioa azkeneko kapitulura arte eramaten. Hasieratik gorpu baten hezurren kontakizunak istorioarenganako interesa pizten dizu, eta bukaeraraino hiltzailea nor den jakiten ez denez, liburua erne eta gustora irakurtzen da.

Duda barik, misteriozko nobela bikaina!


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Egon aldi ak