Iritzi kritikoa nola egin
Bertso eta kantuak:
Xabier Amurizak egindako sailkapenari lotuz, sei bertso mota bereiz daitezke Iparragirreren lanean:
Umorezkoak: Gaur bai jana eta edana, Glu,glu,glu, Ezkongaietan
Dedikatuak: Ameriketatik Urretxuko semeari, Nere ongille maiteari.
Iritzi kritikoa
Formari begiratuz, hiru puntuko handian egin zuen Ezkongaietan kenduz gero,zortziko handian eta, batez ere, zortziko txikian paratuak dira bertso sailik gehienak. Neurria eta errimak baldar samar erabiltzen ditu sarritan. Ez da bertso-jartzaile teknikoa, ez du puntu aberatserako joerarik, ez kontrasterik, ez ironiarik. Olerkari baino musikari eta abeslari hobea dela esan daiteke, baina batez ere, kaleko, herriko jendearen sentimenduekin lotura bete-betea lortzen du. Hala ere, herri-
kantari modura neurtzen badugu, maila handia lortzen zuen Iparragirrek. Xabier Amuritzaren hitzez esateko "Iparragirreren mendeak hainbat bertsolari eman zizkigun, baina kantaririk apenas edo bera bakarrik. Meritu gutxi al da hori? Meritu handia, jakina. Ehun urtez gero haren kantak hain bizi eta herrikoi irautea artista handi baten seinalerik garbiena da.
Laburbilduz, Iparragirre bere bizitzako gorabeherek egin zuten kantari eta olerkari.
Etxahunek bezala, ez zuen izan asmatu behar handirik. Bizitzak berak eskaini zion zer esan eta zer kantatu. Etxahunen kasuan bizitza pertsonalaren gatazka izan bazen olerki-gaien iturri, Euskal Herriaren egoerak eta herriarekiko konpromisoak markatu zuten Iparragirreren jarduna.
BILINTX
XIX. Mende bukaeran Donostiak bizi izan zuen giro euskaltzalearen behin-behineko ordezkari dugu Indalezio Bizkarrondo, Bilintx bertsolaria. Donostiak inoiz eman duen bertsolaririk goraipatuena ez ezik, Koldo Mitxelenak zioen bezala, literaturaren arloan euskarak duen ahotsik erromantikoena. Hainbat ezbeharren ondorioz, maiteminez triste bizi izan zen gizona, baina, era berean, haren bertsorik gogoangarrienak buruz ikasita, egungo gure txolarte eta lagunarteko ospakizunetan pozez kantari eduki ohi gaituen olerkari kuttuna.