Iraupeneko nekazaritza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,45 KB

PLANTAZIO-NEKAZARITZA

Plantazio-
nekazaritza egiten da, hain zuzen ere, garatzen ari diren
Afrikako eta Erdialdeko eta Hego Amerikako herrialdeetan eta Asiako hego-ekialdean.

XVI. Eta XVII. Mendeetan, Europako konkistatzaileek nekazaritza-ustiategiak sonu zituzten Europatik kanpo. Horrela sortu ziren plantazioak. Plantazioen helburua zen exotikotzat hartzen ziren produktuak lortzea; esaterako, kakaoa, kafea eta kotoia.

Plantazio-nekazaritzak ezaugarri hauek ditu:

·Funtsean esportaziorako erabiltzen den merkatu-nekazaritza da. Horregatik, plantazioak ondo komunikatutako lekuetan daude (kostaldetik gertu, garraiorako bide handietatik gertu, etab.).

·Oro har, ustiategi handietan egiten da. Ustiategi horiek atzerriko multinazionalek kontrolatzen dituzte (batik bat, Europako eta Estatu Batuetako multinazionalek). Edo bertako produktoreek (enpresa handi horiei saltzen dizkiete uztak).

·Plantazioetan, bertako langile ugariri ematen diete lana; aldi baterako kontratatzen dituzte langileak, maiz. Langile horien soldatak apalak dira.

·Ezinbestekoa da kapital-inbertsio handia egitea, Iurra erosteko eta ustiatzeko, baita produktuak distantzia luzeetan kontserbatzeko, garraiatzeko eta merkaturatzeko ere.

·Nekazaritza mota horretan, monolaborantza egin ohi da (kakaoa, azukre-kanabera, Afrikako palmondoa, kafea...).

·Aplika daitezkeen bitarteko tekniko guztiak aplikatzen dira produktibitate handia lortzeko.

Plantazio-nekazaritzak etekin handiak ematen dizkie multinazionalei. Izan ere, multinazionalek etekina ateratzen diete ekoizpen-kostu txikiei; funtsean, garatzen ari diren herrialdeetan soldatak oso txikiak direlako, hain zuzen ere.

Horretaz gainera, plantazio-nekazaritza onuragarria izan ohi da garatzen ari diren herrialdeentzat. Plantazioek bertako ekonomia suspertzen dute; izan ere, enplegua sortzen dute, eta produktuak esportatzeko beharrezko garraio- eta merkaturatze~azpiegiturak eraikitzea sustatzen dute.

Bestalde, lurra lantzeko teknika modernoak eta lana antolatzeko modu eraginkorragoak sartzen dituzte teknologikoki atzeratuagoak diren eremu horietan.

Dena den, plantazio-
Nekazaritzak orobat ditu ondorio txarrak garatzen ari diren herrialdeetan:

·Etekin ekonomikoak atzerriko enpresen esku gelditzen dira; hortaz, bertako langileek ez dute beren bizi-maila apala hobetzen.

·Nekazariak ezin dira lehiatu multinazionalekin. Eta asko behartuta daude beren lurrak uztera eta plantazioetan lan egitera. Horren ondorioz, herrialde horietako batzuek elikagaiak inportatu behar dituzte, biztanleriaren premiak asetzeko.

·Plantazioek eragin handia dute ingurumenean (lurzoruak agortu egiten dira, biodibertsitatea galdu egiten da...); izan ere, ustiapena oso intentsiboa izan ohi da. Ahalik eta errendimendu handiena lortze

Aldera



LEHORREKO NEKAZARITZA SEDENTARIOA

Sabana-eremuetan egiten da, labore-txandaketako sistema baten bidez:

·Lurraren zati batean zerealak landatzen dira.

·Beste batean, produktu osagarriak landatzen dira (kakahuetea, tuberkuluak. . .).

·Azken zatia lugorri uzten da —hots, atseden hartzen uzten da—, eta abereak bazkatzeko erabiltzen da.

Entradas relacionadas: