Iraupen laburreko oroimena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,04 KB


1. Oroimena

Garunak informazioa jaso eta berreskuratzeko duen gaitasuna.

Garrantzi handia dauka pentsamenduaren prozesu guztietan. Memoriarik gabe pertzepzioa, ikastea edo pentsatzea ezinezkoak izango genituzke eta oroitzapenik gabe, ezingo genituzke gure ideiak adierazi eta ez genuke nor garen jakingo. Hautemandakoa, sentitutako emozioak, hausnarketa intelektuala… poliki-poliki, oroimenean pilatzen joaten dira eta horrelaxe osatzen doa gure izaera, oroimena baita gure nortasunaren oinarria.

Hala ere, oroimenak ez du beti guk nahi duguna egiten eta, askotan, ahazten ditu gogoan izan nahi ditugun gauzak eta behar ez diren informazioak, berriz, gogoratu.

2.1.- Eredu estrukturala: Atkinson eta Shiffrin

Richard Atkinson eta Richard Shiffrin psikologoek garatu zuten eredu hau. Beraien artean interkomunikatzen ziren 3 sistema edo biltegi daude:

Kanpotik datorren informazioa erregistratzen du eta estimuluen bereizgarri fisikoez jabetzen da: irudiak, soinuak, usainak, zaporeak… Oso denbora laburrez gordetzen du hemen, baina IHOra bidaltzeko beta hartzen du.

Ikonoen Oroimena

ekonikoa Oroimena

2.1.2.- ILO: Iraupen Laburreko Oroimena

2.1.3.- IHO: Iraupen Handiko Oroimena

Gertaeren oroimenaren bitartez, iraganeko esperientziak gogoratzen ditugu; oroimen autobiografikoa da. Oroimen semantikoan, pertsona bakoitzaren munduaren ikuspegia gordetzen da; hau da, munduari buruz bakoitzak duen ezagutza. Prozeduren oroimenaren bitartez, gauzak nola egiten diren gogoratzen dugu, hortxe gordetzen da, beraz, trebetasunen ezagutza.

2.2.- Prozesatze mailen teoria: Craik eta R. Lockhart

Kenneth Craik eta Robert S. Lockhart psikologoak ez ziren biltegien ereduarekin ados egon eta oroimena bakarra dela esan zuten eta ez biltegi pasiboa, prozesu aktiboa baizik. 3 prozesatze maila zehaztu zituzten:

  • Azaleko Prozesatze Maila: zentzumenen bidez jasotako ezaugarriak biltzen ditu: gauzen itxura, zaporea, kolorea…

  • Tarteko Prozesatze Maila: gauzen eredu bereizgarriren bat jasotzen du.

  • Sakoneko Prozesatze Maila: esanahiari erreparatzen dio.

Prozesatze maila bakoitzak aztarna uzten du eta eragina du geroko oroimenean. Erraz jasotako informazioak, errazago galduko dira. Azaleko Mailak aztarna xumea utziko du eta berehala galduko da. Sakoneko Mailak, berriz, gehiago iraungo du, gehiago kostatu baitzaigu hartzea.

3.1.- Gogoratzean eragina duten faktoreak


  • Hobeto gogoratuko dugu informazio esanguratsua eta ondo antolatua.

  • Hobeto gogoratzen ditugu hasieran edo bukaeran ikasitako gauzak. Hitz zerrenda bat ikasterakoan, errazago dugu gogoan zerrendako lehen eta azken hitzak eta, erdikoak, berriz, ahazten ditugu.

  • Hobeto gogoratzen dugu arrunta ez dena. Lehen aipatutako zerrendan hitz arraro edo bitxiren bat egon izan balitz, zerrendaren erdiko hitzen artean egon arren, gogoan izango genuke.

  • Hobeto gogoratzen ditugu guretzat emozionalki esanguratsuak diren egoerekin zerikusia duten gertaerak, harridura handiz edo beldurrez edo maitasunez bizi izan ditugun gertaerak, egoerak edo tokiak. Adibidez, istripu larri bat izan badugu, bizitza osoan zehar gogoratuko dugu; asko maite izan dugun pertsona baten heriotza ere ez zaigu sekula ahaztuko… …

4.1.- Ahaztean eragina duten faktoreak

  • Garuneko lesioak edo alterazio neurologikoak. Adibidez Alzheimer gaixotasuna.

  • Errepresioa. Freuden ustez, gogokoa ez den esperientzia ahaztu egiten dugu, antsietateari aurre egiteko. Prozesu inkontzientea da.

  • Interferentzia: pertsonak bizi dituen esperientziak lehian daude. Bi mota bereiz ditzakegu:

    • Interferentzia proaktiboa; aurretik biltegian gordetako informazioak informazio berria biltzea eragozten du. Adibidez, lehen ikasitako bidea aldatzen dutenean, kosta egiten zaigu bide berrira egokitzea.

    • Interferentzia erretroaktiboa: Ikasi berri dugun informazioak, aurreko oroimena oztopatzen digu. Adibidez, frantsesa ikasten ari garenean, ingelesaren ezagutza eragozten digu.

  • Prozesatzean izandako hutsunea: Ez genuen informazioa prozesatu edo ez dugu erabili.

  • Testuinguru ezegokia: Testuinguru desberdin batean ikasitakoa ezin dugu berreskuratu. Zenbaitetan, mozkor batek dirua edo alkohola ezkutatu du mozkortuta dagoen bitartean eta, horrela ez dagoenean, ezin du gogoratu non utzi duen. …

5.1 Printzipio orokorrak

  • Atentzioa Oroimenaren prozesu selektiboa da, garrantzia duenari erreparatu eta ez duenari, ez. Gogoratu nahi badugu, informazioa ulertu, kodifikatu eta antolatu behar dugu.

  • Zentzua Zenbat eta zentzu gehiago eman, orduan eta errazago izango zaigu gogoratzea. Adibidez, 365124313028 ikasi nahi dugu eta oso zail egiten zaigu. Zentzu bat ematea lortzen badugu, errazagoa izango da. 365 egun, 12 hilabete, 4 aste, 31 edo 30 edo 28 egun!

  • Antolaketa Informazioa antolatuta behar dugu Erraz ikasi nahi badugu, apunteak ondo antolatuta behar ditugu, hiztegia abedez, historia kronologikoki, edukiak gaika… Atalak eta azpiatalak egitea komeni da. Azpimarratzeko era berdinek laguntzen dute…

  • Asoziazioa Informazioa dakigun zerbaitekin erlazionatzen badugu, errazago geratuko zaigu. Historia ikasten ari garenean, leku horiek bisitatu baditugu, errazago gogoratuko dugu haren historia.

5.2. Mnemoteknia

5.2.1.- Teknikak


  • Tokien metodoa: Eskolatik etxerainoko bidea ondo ezagutzen dugu. Metodo honen arabera, ikasi behar duguna bide horren toki zehatzekin lotu behar dugu: kiroldegian artxidukea hil zuten, zubian I. Mundu Gerra hasi zen, etorbidean Errusia gerratik irten zen, estatuan Versaillesko Ituna sinatu zuten.

  • Istorioaren metodoa: Metodo hori praktikan jartzeko, istorio bat asmatu behar dugu gogoratu nahi dugunaren inguruan. Zentzu handirik ez badu, hobeto gogoratuko dugu. Euripides, no me Sofocles, que te Esquilo.

  • Irudien erabilera

6.1.1. Amnesia

Bizitzaren epe bati dagokion oroitzapenaren galera osoa nahiz partziala. Zenbaitetan badaki oroitzapen horiek bazituela, baina galduta ditu.

Motak:

  • Partziala: Oroitzapenaren atal edo une baten galera da (irudia, soinua, hitza…). Jatorri organikoa duenean betirako izan ohi da. Jatorri psikogenoa duenean, berriz, iragankorra.

  • Globala: Bizitzaren oroitzapena osorik edo neurri handi batean galtzean datza.

Kronologiaren arabera bi mota bereizten dira:

  • Amnesia anterogradoa: Oraintxe bertan gertatutakoa gogoratzeko ezintasuna, baina aspaldikoak, berriz, ondo gogoratzen dira. Pertsona helduei gertatu ohi zaie. Iragankorrak izaten dira askotan, baina betirako ere gera daitezke eta dementzian bukatu.

  • Amnesia erretrogradoa


    Lehen erraz gogoratzen zituen gauzak, orain ezin.

6.1.3. Hipermnesia

Definizioa Oroimenaren hiperaktibitatea da. Maniakoek eta oroimena trebatzen aritu direnek izan ohi dute. Motak:

Bizitzaren ikuspegi panoramikoa: Hipnosipean edo bizitza arrisku handian dagoenean gertatu ohi da

Hipermnesia harrigarria: Datak, zenbakiak, izenak… buruz ikasteko ahalmen berezia. Adimen handiko pertsonek eta baita, atzeratu arin batzuek ere izan ohi dute.


6.2. Oroimenaren nahaste kualitatiboak

Paramnesiak


Egiak ez diren oroimenak eta gogoeta faltsuak dira. Motak:

  • Déjà vu: Esperientzia bat lehenaldian jasanda dagoen inpresioa. Pertsona sanoetan ikus daiteke eta baita, neurotiko eta eskizofrenikoetan ere.

  • Memorien haluzinazioak: Esperientzia ezagun bat sekula ikusi gabe dugun inpresioa.

  • Oroimenaren ilusioa: Esperientzia baten oroimen deformatua, fantasiazko bereizgarriak erantsiz. Pertsona sanoetan ikusi ohi da, baina baita eskizofrenikoetan ere.

13.- ATENTZIOA

Zentzuetatik informazio asko sartzen da aldi berean eta ezin da dena kontuan hartu aldi berean. Hori gure gaitasun kognitiboen muga bat da. Arreta gaitasun kognitibo bat da, zentzumenetatik sartzen den informazio guztia iragazteko balio diguna. Sartzen den guztia ezin dugunez prozesatu, arretari esker interesatzen zaiguna hartu eta beste guztia utzi egiten dugu. Berez oso interesgarria da gaitasun hori. Halere, ez du oso logikoki funtzionatzen eta horrek soslaiak sortzen ditu (arreta nahi dugun horretan edo interesatzen zaigun horretan jartzen dugu, eta maiz ez zen hori gehien komeni zitzaiguna)...Bi eratako arreta dugu helduek:

-Nahigabezkoa: guk nahi gabe arreta zerbaitetan jartzen da.

-Nahitazkoa: borondatez, arreta zerbaitetan jartzen dugu (konzentratzea da).

Haurrek 8 urte arte ez dute nahitaezko arreta garatzen, eta beraz nahigabezko arretaren menpe bizi dira. Nahigabezko arreta estimuluen deigarritasunaren menpe dago. Deigarritasun gehiago dutenak, arreta gehiago lortuko dute. Ikusiko dugun bezala, pentsamendua ere ez da horretaz libratzen haur txikiengan: pertzepzioa arretaren menpe dago, eta pentsamendua pertzepzioaren menpe (zortzi urte arte ez dira logikoak eta pertzepzioak itsututa pentsatzen dute). Arretaren patologian azpimarratzekoak dira: -Aprosexia: ezin arreta mantendu. Adibidez mania duen gaixoari gertatzen zaio. Hiperprosexia: arreta zerbaitetik kendu ezina izatea. Normala da kontzentrazioaren ondorioz bada. Guk ezin badugu kontrolatu ez da normala (adibidez eskizofrenian). Haur hiperkinetikoak. Zortzi urtetik aurrera haur batzuek ezin dute nahitazko arreta mantendu. Asko distraitzen dira, eta ezin dute geldirik egon. Tratamendu berezia behar izaten dute. Halere, ez nahastu gazteagoak diren haurrekin: horiengan normala da nahitazko arreta ezin mantentzea.


Entradas relacionadas: