Iraupen jakineko kontratu motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,78 KB

Sindikatua: Langileen elkarte bat da, langile horiek dituzten interes komunak defendatzeko sortua. Sindikatuek langileen aldarrikapen ekonomikoak, sozialak eta politikoak defendatu eta lortzea dute helburu. Langileen oinarrizko eskubideetako bat sindikatu askatasuna da.


Negoziazio kolektiboa: Lantegi, enpresa edo enpresa talde batean jarduera zer baldintzatan garatuko den adosteko, langileen eta enpresaburuen artean akordio bat lortzeko abiarazten den prozesua da


Adimen emozionala: Norberaren eta besteen sentimenduak aitortzeko eta horiek erabiltzeko trebetasuna da.


Soldata: Langileek bere lan-zerbitzuak bestearen kontura emateagatik dirutan edo gauzatan jasotzen dituen ordainsariak dira.

  • Goiburua → Enpresaren eta langilearen datuak agertzen dira.

  • Sortzapenak → Langileak zenbait kontzepturengatik jasotzen dituen kopuru gordina adierazten dute.

  • Soldatan jasotakoak ( oinarrizko soldata eta gastu osagarriak)

  • Soldataz kanpo jasotakoak Gizarte segurantzan prestazioak eta kalte-ordainak)

  • Kenkariak → Sortzapenen zenbateko guztitik, enpresak kopuru batzuk kendu behar ditu. Gizarte segurantzaren kotizazioak eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) atxikipena

  • Jasotzeko guztira → Sortzapenen guztizkoaren edo soldata gordinaren eta kenkari gutzien arteko aldea da. Emaitza hori langilearen soldata garbia edo likidoa da

Lan kontratua: Lan kontratua enpresa baten eta langile baten nahiak islatzem dituen hitzarmen bat da. Honen bidez langileak konpromisua hartzen duenpresari bere zerbitzuak emateko, haren agindupean jarduteko eta bere jarduerak lortutako emaitzak enpresari emateko, ordainsari baten truke. Kontratu batek gutxienez atal hauek izan behar ditu:

  • Lan-prestazioaren edukia → Egin behar den lan-mota

  • Iraupena →Hitzartu daiteke iraupen mugagabekoa edo iraupen mugatua izatea, enpresaren eta lanpostuaren arabera

  • Ordainsaria →Hileko soldata, aparteko ordainsariak eta bestelako soldata-osagarriak, hitzarmen kolektiboaren eta indarrean den araudiaren arabera zehaztuak

  • Frogaldia →Oro har 6 hilabetekoa izaten da teknikari tituludunentzat eta 2 hilabetekoa gainerako langileentzat. 25 langile baino gutxiago badaude 2 hila.

  • Lanaldia →Lan jardunaldiaren iraupena, atsedenaldiak, oporrak eta aparteko orduan zehazten dira

  • Kontratuarenforma →Ahoz edo idatziz egin daiteke.

Maslow-en piramidea (behetik gora)

5- Premia fisiologikoak: Oinarrizko premiak (jatea, edatea, lo egitea…)

4- Segurtasun pemiak: Kontratu finkoa, , asegurua, erretiroa…

3- Gizarte premiak: Maitasunaren eta afektuaren premia dira, bai eta komunitatean onartua sentitzeko premia ere

2- Autoestimuarekin lotutako premiak: Nork bere buruarekin duen konfiantza, fama eta izen ona

1- Bere burua errealizatzeko premia:

Enpresa batean langileak bere buruari ezarritako helburua betetzea da.

Entradas relacionadas: