Iraultza Liberalak eta Nazionalismoaren Garapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,05 KB
1. Amerikako Iraultza
Independentziaren jatorria
Independentziaren jatorria: Ipar Amerikako hamahiru koloniak eratu zituzten.
- Merkataritzaren britainiar monopolioa: Erresuma Batuak ez zien uko egin nahi Amerikako lehengaiei.
- Tentsio politikoa eta zerga-prezioa: Hamahiru koloniak nahiko autonomoak ziren, Ingalaterrako monarkaren agintepean zeuden arren. Stamp Act, Tea Act eta Tearen matxinada sortzea eragin zuen.
- Tea Act: Britainia Handiko Parlamentuak Tea Act izeneko aktak ezarri zituen.
- Tearen matxinada: Independentzia Gerraren hasiera izan zen.
Eskubideak eta Independentzia
Virginiako Eskubideen Adierazpena: Thomas Jeffersonek idatzi zuen eta han, nazioaren subiranotasuna, botere-banaketa eta sufragioa adierazi zituen.
Independentziaren Aldarrikapena: 1776an, hamahiru kolonietako ordezkariek Ameriketako Estatu Batuen Independentziaren Aldarrikapena sinatu zuten Filadelfiako Kongresu Kontinentalean.
Independentzia Gerra: Amerikaren eta Erresuma Batuaren arteko gerra luzea izan zen (1775-1783). Kolonoek Frantziaren eta Espainiaren laguntza izan zuten.
- Saratogako eta Yorktowneko guduak: Garaipen erabakigarriak lortu zituzten.
- Versaillesko Ituna (1783): Gerra amaitu zenean sinatu zen.
1787ko Konstituzioa
- Nazioaren subiranotasuna eta botere-banaketa aitortzen ziren.
- Gizonezkoen sufragio unibertsala (herritar zuriena bakarrik).
2. Frantziako Iraultzaren hasiera
Iraultzaren jatorria
- Gizartearen atsekabea: Nekazariek ia ezin zuten bizi ordaindu beharreko zergengatik.
- Krisi ekonomikoa: 1760tik aurrera, prezioek gora egin zuten.
- Ilustrazioaren ideiak: Luis XVI.ak herritarren babesa galdu zuen, erreformek ez zutelako aurrera egiten.
Estatu Orokorrak eta Asanblea Nazionala (1789)
- 1789ko maiatzean, Estatu Orokorrak Versaillesen bildu ziren.
- Estamentuek kexa-koadernoak idatzi zituzten, bakoitzak bere aldarrikapenekin.
- Ekainean, hirugarren estatuko ordezkariek Asanblea Nazionala izena hartu zuten.
- Horren ondoren, Jeu de Paume aretoan zin egin zuten elkartuta jarraituko zutela Frantziak konstituzio bat izan arte.
- Asanblea Konstituziogilea izendatu zuten beren burua.
1791ko Konstituzioa
- Estatuaren antolaketa: Asanblea Nazionala eta monarkia parlamentarioa ezarri ziren.
- Botere-banaketa: Botere legegilea Asanblearen esku, betearazlea monarkaren gain, eta judiziala auzitegi independenteen esku. Monarkak legeei betoa jartzeko eskubidea zuen.
- Sufragio mota: Zentsitarioa ezarri zen Asanblea aukeratzeko bidetzat.
- Subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu ziren.
- Errolda-sufragioa: 25 urte baino gehiago eta errenta jakin bat zuten gizonezkoek soilik zuten bozkatzeko eskubidea.
Asanblea Legegilea (1791-1792)
- 1791ko urrian Asanblea Legegilea eratu zen.
- Europako monarkiak kezkatu egin ziren Iraultzaren ideien mehatxuagatik.
- Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten 1792ko apirilean.
3. Iraultzaren erradikalizazioa
Girondinoen Konbentzioa (1792-1793)
- Konbentzio Nazionala eratu zen; talde indartsuenak girondinoak eta jakobinoak (menditarrak) ziren.
- Errepublikano moderatuek (girondinoek) kontrolatu zuten hasieran.
- Konbentzioak traizioagatik zigortu zuen Luis XVI.a eta gillotinaz hil zuten.
- Europako potentziek Lehen Koalizioa eratu eta gerra deklaratu zioten Frantziari.
Menditarren Konbentzioa (1793-1794)
- Menditarrek estatu-kolpea eman eta boterea lortu zuten Robespierre gidari zutela.
- Konstituzio demokratikoa onartu zen, baina Robespierrek diktadura bat ezarri zuen.
- Izualdia: Errepublikaren kontrako susmagarriak gillotinaz hiltzera zigortu zituzten (50.000 exekuzio, tartean Maria Antonieta).
- Ekonomia kontrolatzeko prezio maximoak eta soldata mugak ezarri ziren, sans-culotte-ekin liskarrak sortuz.
- Robespierrek babesa galdu zuen eta azkenean gillotinaz hil zuten.
Direktorioa eta Iraultzaren amaiera (1795-1799)
- Gobernu moderatu batek 1795eko Konstituzioa onartu zuen.
- Botere betearazlea bost kideko Direktorio bati eman zitzaion.
- Napoleon Bonapartek erregezaleen matxinada bat ito zuen.
- 1799an Brumaireko Estatu-kolpea eman eta Kontsulatua ezarri zuen (Napoleon, Ducos eta Sieyès).
4. Napoleonen Europa
Frantziako modernizazioa
- Merituen araberako karrera eta jaiotza-pribilegioak deuseztatzea.
- Berdintasuna legearen aurrean eta Estatua eta Eliza bereiztea.
- Lanbide askatasuna, Kode Zibila, Frantziako Bankua eta Konkordatua.
Kontsulatua eta Inperioa
- Napoleon lehen kontsul (1799) eta biziarteko kontsul (1802) izendatu zen.
- 1804an enperadore izendatu zuen bere burua.
- Gudu garrantzitsuak: Trafalgar (galdu), Austerlitz eta Jena (irabazi).
- Blokeo kontinentala eta 1808ko Independentzia Gerra.
- Errusiako porrotaren ondoren, aliatuak Pariseraino iritsi ziren eta Napoleonek botereari uko egin zion.
5. Berrezarkuntza eta Vienako Biltzarra
Atzera Antzinako Erregimenera
- Legitimismo monarkikoa: Monarka legitimoek boterea berreskuratu zuten.
- Nazioarteko erantzukizuna: Potentziek esku-hartzeko eskubidea zuten monarkia mehatxupean egonez gero.
- Biltzar-sistema: Nazioarteko arazoak biltzarren bidez konpontzea.
Vienako Biltzarra (1814-1815)
- Metternich buru zela, Europako mapa berrantolatu zen.
- Frantzia iraultza aurreko mugetara itzuli zen eta estatu-tapoiak sortu ziren (Holanda-Belgika eta Piemonte).
- Errusiak, Austriak eta Prusiak lurraldeak banatu zituzten.
- Aliantza Santua eta Aliantza Laukoitza (gero Boskoitza) sortu ziren.
6. Iraultza-bolada berriak (1820-1848)
- 1820: Espainian Riego altxatu zen Fernando VII.aren aurka. Greziak independentzia lortu zuen (1829).
- 1830: Frantzian Karlos X.a kendu eta Luis Filipe Orléansekoa jarri zuten. Belgikak independentzia lortu zuen.
- 1848: "Herrien udaberria". Frantzian Bigarren Errepublika aldarrikatu zen. Luis Napoleon Bonaparte presidente izendatu eta gero Bigarren Inperioa ezarri zuen (1852).
7-8. Nazionalismoak: Italia eta Alemania
Bateratze-prozesuen ezaugarriak
- Nazio sentimendua (kultura, hizkuntza) eta lider indartsuak.
- Gerra eta diplomaziaren bidezko prozesuak.
- Emaitza: Nazio bateratu eta potentzia berriak.
Italiaren bateratzea
- Protagonistak: Viktor Emanuel II.a, Cavour eta Garibaldi.
- 1859an Austriaren aurkako gerra. 1860an "Alkandora Gorriek" Napoles eta Sizilia eskuratu zituzten.
- 1870ean Erroma okupatu eta hiriburu izendatu zuten.
Alemaniaren bateratzea
- 39 estatutan banatuta (Germaniar Konfederazioa), Austriaren mende.
- Protagonistak: Gilen I.a eta Bismarck ("Burdinezko Kantzilerra").
- Hiru etapa: Danimarkaren aurkako gerra (1864), Austriaren aurkakoa (1866) eta Frantziaren aurkakoa (1870, Alsazia eta Lorrena eskuratuz).
- 1871n Alemaniar Inperioa (II. Reich) aldarrikatu zen.