Iraultza Boltxebikea eta Gerra Zibila (1917-1921)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,56 KB
Iraultza Boltxebikea edo Urriko Iraultza (1917-1921)
1917ko Urriko Iraultza
Behin-behineko gobernuak ezin izan zuen gizarte- eta politika-ezegonkortasuna eragotzi. Gobernuak gerran jarraitzea erabaki zuen, baina porrotak zirela eta, gobernua ahuldu egin zen. Sobieten protagonismoa areagotu zen, eta beren lehen kongresua egin zuten ekainean.
Lenin, boltxebikeen burua, erbestetik bueltatu zen eta Apirileko Tesiak programa ezarri zuen:
- Gerra uztea.
- Lurra berriz banatzea.
- Langile-batzordeek fabrikak kontrolatzea.
- Nazionalitateek autonomia izatea.
- Sobietei boterea ematea.
Boltxebikeek herri-matxinada prestatu zuten uztailean, baina porrot egin zuen. Leninek berriz erbestera joan behar izan zuen. Urrian, boltxebikeek berriz gobernua botatzeko ahalegina egin zuten, eta lortu zuten. Urriaren 24ko gauean, sobietek, boltxebikeek kontrolatuta, hiriburuko puntu estrategikoak eskuratu zituzten. Urriaren 25ean, Neguko Jauregiari eraso zioten eta behin-behineko gobernua amaitu zen.
Gobernu iraultzaileak hainbat neurri hartu zituen:
- Gerratik ateratzea negoziatu zuen (Brest-Litovskeko ituna, 1918ko martxoaren 3an sinatua).
- Lurra nekazari pobreen artean banatzeko agindu zuen.
- Gutxiengo nazionalak aintzatetsi zituen.
Gerra Zibila eta Gerrako Komunismoa
1918. urtean, iraultza nagusitu zen arren, herrialdeko eremu zabal batzuetan etorkizuna zalantzazkoa zen. Tsarismoaren aldekoek (eliza ortodoxoak, adibidez) eta politika-sistema liberalaren defendatzaileek indarraren bidez iraultza amaitzen saiatu ziren. Herrialdea bi bandotan bereizi zen: kontrairaultzaren aldekoek Armada Zuria sortu zuten (atzerriko potentzien laguntzarekin), eta boltxebikeek Armada Gorria eratu zuten.
Gerra zibilak hiru urte iraun zuen (1918-1921), Trotskik Armada Gorrian egindako antolakuntza-lanari esker. Gerran, frontea eta hiria hornitzeko, gobernuak gerrako komunismoa izeneko politika-sistema erabili zuen. Horrek industria nazionalizatu, landa kolektibizatu eta nekazariei alea konfiskatzea ekarri zuen.
Leninek proletariotzaren diktadura ezarri zuen:
- Erabaki guztiak Alderdi Komunistako goi-organoen eskuetan zeuden.
- Gainerako alderdiak debekatu egin zituzten.
Ekonomia- eta politika-neurri horiek ondoeza eragin zuten herritarren artean. Ondorioz, grebak eta erreboltak izan ziren.