Irakurzaletasuna sustatzeko erronkak eta irtenbideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
con un tamaño de 1,53 KB
Irakurzaletasunaren gainbehera eta gizartearen erronka
Jakina denez, azken bolada honetan irakurzaletasunak garrantzia galdu du. Zergatik galdu da horren aberasgarria den ohitura hori?
Auziaren nondik norakoak
Baina azter ditzagun sakonago auzi honen nondik norakoak.
Inkestak eta gizartearen iritzia
Oraintsu argitaratutako azken inkestek adierazten duten bezala, biztanleriaren % 75 ados legoke gai horri buruzko egoera hobetzeko premiazko neurriak hartzearekin. Hala ere, egia da inkestatuen % 85ek uste dutela neurri horiek ezin direla inposatu, eta guztien artean adostu beharko liratekeela.
Hezkuntza-sistemaren papera
Litekeena da denok ados egotea horrelako gaiek presentzia handiagoa izan beharko luketela hezkuntza-sisteman. Gazteok geure buruari galde diezaiokegu ea gure hezkuntza-ibilbidean sakon landu dugun gai hau. Ez dut uste oker nagoenik guztien erantzuna ezetz izango litzatekeela.
Horregatik, funtsezko helburu bat izango litzateke ikastetxeen curriculumak berrikustea gaiari presentzia handiagoa emateko. Horretarako, honako neurri hauek har litezke:
- Ordu zehatzak eskaini irakurketari.
- Kontzientziazio-kanpainak antolatu.
Azken batean, denok izan behar dugu konfiantza: gazteok konponbidearen parte gara.
Ondorioa
Gai izango al gara egunen batean gai honi irtenbiderik ematen? Batek daki. Zinez, espero dut baietz.