Irakasleen Etika: Botere-abusua eta Haurren Babesa Eskolan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,9 KB
1. Gatazkaren deskribapena
Maren itunpeko ikastetxe batean ingeleseko irakasle eta tutore hasi berria da. Ikastetxean ospe handiko Kepa matematikako irakaslearen (zuzendaritzako kidea) jarrera desegokiak hauteman ditu. Kepak, emaitza akademiko bikainak lortzeko, muturreko neurriak erabiltzen ditu: zigorrak, hitzezko indarkeria eta tratu txarrak. Ondorioz, ikasleak antsietateak jota daude. Maren kexatu denean, Kepak bere karrera suntsitzeko mehatxua egin dio. Marenek dilema etikoa du: isilik geratu edo ikasleen eskubideak defendatu.
2. Urratzen diren giza eskubideak
- Duintasunerako eta osotasun psikologikorako eskubidea: Ikasleek beldurrik gabeko ingurunean heziak izateko eskubidea dute.
- Adingabearen babesa: Eskolak gune segurua izan behar du; Keparen neurriek haurren osasun mentala kaltetzen dute.
- Lanerako eskubidea: Kepak botere-abusua egiten du Marenen karrera mehatxatuz.
3. Lanbide-etikaren printzipioak
- Kaltegabetasuna: Irakaslearen lehen betebeharra ikasleei kalterik ez egitea da.
- Autonomia: Ikasleen garapen librea eta irakaslearen askatasun etikoa bermatu behar dira.
- Justizia: Hezkuntzak ezin ditu emaitza akademikoak ikasleen ongizatearen gainetik jarri.
4. Neurri deontologikoak
Kode deontologikoaren 1.3, 1.5, 3.3 eta 4. artikuluek lankideekiko konpromisoak zehazten dituzte. Korporatibismoa ezin da aitzakia izan ikasleen osotasuna kaltetzen duen jarrera bat estaltzeko.
5. Erantzukizuna eta ondorioak
Maren ez da erruduna, baina bai arduraduna. Isilik geratzeak indarkeria legitimatzen du. Irakaslearen ardura nagusia haurrak babestea da, ez ikastetxearen ospea defendatzea.
6. Beharrezko bertuteak
Egoera honi aurre egiteko zuhurtzia, indar morala eta justizia beharrezkoak dira.
7. Ebazpena
Azken erabakiak ikasleen ongizate psikologikoa eta osotasuna lehenetsi behar ditu, Keparen mehatsuen eta ikastetxearen ospearen gainetik. Marenek ezin du eskuak garbitu.
Lehenik eta behin, zuhurtasunez jokatu behar du: ikasleen egoera kezkagarria (antsietatea) dokumentatu eta tutore gisa orientazio-departamentuarekin hitz egin. Ondoren, jarrera horiek ikastetxeko zuzendariari (edo Kepa ez den zuzendaritzako beste kide bati) helarazi behar dizkio, Kode Deontologikoak indarkeria psikikoa prebenitzera behartzen duela gogoraraziz. Zuzendaritzak Keparen botereagatik babesten badu, Marenek Hezkuntza Ikuskaritzara (Inspección de Educación) jo beharko du, bere autonomia profesionalak eta haurren babeserako legeek babesten baitute. Azken finean, Marenek sendotasuna erakutsi behar du, eskola emaitza akademiko soilak lortzeko lantokia izan beharrean, bizikidetza segururako eta justiziarako gunea dela bermatzeko.