Irakaslearen funtzio eta rolak gaur egungo eskolan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB

Irakaslearen funtzio profesionalak

Ikaskuntza erraztea

  • Irakasten duen profesionala da.
  • Irakaskuntzaren zeregin nagusia: irakasle eta ikasleak harremanetan jartzea.
  • Lehen diziplina eta edukiak igortzeaz arduratzen zen; gaur egun, diziplina edo eduki horiek bereganatu behar dituen ikaslearen prozesua kontuan izan, ikasleei ikaskuntza errazteko.
  • Irakaslearen rol aldaketa: lehen edukiak transmititu baino ez; orain, bitartekaria eta ikasteko beste erak proposatzen dituena (kontuan hartu ikasleek beraien artean ikas dezaketela).
  • Irakasleen rola aktiboagoa da lehen baino.

Bere curriculuma diseinatzea

  • Ikaskuntza-egoeretan gauzatuko den lana aurreratzen du.
  • Curriculuma eraikitzean: testuingurua eta ditugun ikasle motak kontuan hartu behar.
  • Curriculuma zehaztean: edukiak eta metodologia desberdinei buruzko erabakiak hartuz. Adibidez, jarduera-mota desberdinak, denbora antolaketak, baliabide didaktikoak, multzokatzeko moduak (bakarka, bikoteka, talde txikian…).

Taldeko bizitza egituratzea

  • Talde lanean emozioak, baloreak eta jarrerak lantzen dira. Harremanen dinamikak kudeatu behar ditugu.
  • Elkarbizitzarako esparrua: gelako funtzionamendurako arauak eta ikasleen arteko gatazkak kudeatu behar ditugu.

Ikasleekin elkarreragina erraztea

  • Ikasleen arteko eta ikasleen eta curriculum-materialaren edo ikasketa-objektuen arteko elkarreragina erraztuz.
  • Irakasleak lankidetza dinamika egituratu behar du, zenbait ikaslek zenbaiti ikasten laguntzeko.

Ebaluatzailea izatea

  • Bai irakaskuntza-prozesuen ebaluatzailea, bai ikasitako produktuena ere.
  • Ebaluatzekoan bi irizpide dituzte:
    • Ikaskuntza kontrolatu egiten dugu: goiko mailetan zentzua izan ahal du.
    • Irakatsi-ikasi prozesua baloratu eta informazioa lortu egokitzapenak egiteko. Gaur egun, irakasleak ebaluatzekoan garrantzi handiagoa du.

Ikasleen tutorea eta orientatzailea izatea

  • Ikasle guztiak ez direla berdinak.
  • Horregatik, tutoreak jarraipen pertsonalizatua egin behar du, beste gelako irakasleen koordinaketaz arduratuz.
  • Gurasoekin egiten da lana.
  • Gelako elkarbizitza eta funtzionamendua kudeatu beharko du.
  • Tutoretza plana aurrera atera beharko luke.

Irakasle-ekipoko kide izatea

  • Elkarlanean, ikastetxeko proiektuak partekatuz lan egiten du.
  • Lan taldetan koordinatzen dira irakasleen artean zentroko proiektuak aurrera ateratzeko.
  • Komisio desberdinak sortzen dira (elkarbizitza, harrera egokia egiteko, gelaz kanpoko jarduerak antolatzeko...).
  • Curriculuma aurrera ateratzeko beste lan talde batzuk ere eratzen dira.
  • Koordinazio maila desberdinak sortzen dira (tutore guztiak, mailaka, zikloka, etapaka, departamentuka...).
  • Koordinazioa, hitz gakoa.

Eskola-elkarteko zati izatea

  • Antolamenduan, zuzendaritzan eta ikastetxearen kudeaketan parte hartzen du.

Bere praktikaren ikertzailea izatea

  • Irakasleak bere praktika hobetzea eskatuko zaio, hobekuntzarako proposamenak eginez.
  • Irakasleak bere praktika ikertu beharko du, berrikuntza proiektuak aurrera ateratzeko.

Egunetik egunera bere lanbidea garatuz ikastea

  • Irakaslea bera dena, gelan egiten duena, ziur asko esperientzia-multzo handi eta korapilatsu baten produktua da.
  • Etengabeko formakuntzak garrantzi handia du, gaur egungo irakasleari ikasle guztien premiei erantzuna emateko gaitasuna eskatuko zaiolako.

Entradas relacionadas: