Irakasleak: Umeen Hezkuntzan Oinarritutako Jarrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB


IRAKASLEAK

- Umeen idazteko gogoa piztu behar du. Eta ume bakoitzak dakiena jakin behar du.

- Irakurketaren inguruan, giro afektiboa eta pizgarria sortu.

- Umeek zerbait ez dakitenean, irakasleak interbenitu, pistak eman, erreferentziak aholkuak… eman behar ditu. Erronka txikiak jarri behar dizkie haurrei

- Irakasleak ondo ezagutu behar ditu hizkuntzaren erabilerak , edozein momentutan erabili ahal izateko.

- Irakaslea jarrera hezitzailea du, aktiboa, gidatzailea, eredu emailea, tinkoa, parte hartzailea…

- Eskola oharretan adibidez, ideia eta testu argiak idatzi behar dira, berehala ulertzeko modukoak, eta jasoko duenaren arabera egokituko dugu (ikasleak, lankideak, lagunak...)

- Oharra idazteko orduan, adibidez, lehenengo zirriborro bat egingo da. Irakaslea haren laguntza eskainiko du eta bide zuzena zein den erakutsiko die ondo egin ahal izateko.

- Irakasleak galdera-erantzunen bitartez aurre-ezagutzak sendotzen eta birpasatzen ditu.

- Parte hartzea sustatzeko mezu motibagarriak erabiltzen ditu. Erantzunak eman beharrean horren inguruan hausnartzeko aukera ematen die, eta hauek erantzuten egokia bilatzen dute.

- Haurrek akatsak egiten dituztenean irakasleak agerian uzten ditu baina akatsak direla esan gabe, horrela hausnarketa sustatzen du. Eta autonomia lantzen dute

- Hau guztia egin ondoren, errepaso orokor bat egiten dute informazioa barneratzeko, errekapitulazioa deritzo.


Entradas relacionadas: