Irakasle Aditua eta Ez-Aditua: Diskurtsoaren Analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en con un tamaño de 3,96 KB

1. Irakasle Adituaren Diskurtsoaren Eragiketa Nagusiak

Progresio tematikoa ardatz hartuta, aipa eta azal itzazu irakasle adituaren diskurtso honetako eragiketa nagusiak:

  • Gaia zehaztea: Ikasleen aurrejakintzak gogoratzeko eta gaian kokatzeko.
  • Gaia berriro zehaztea: Azalduko duena aurreratuz.
  • Ideia nagusi bat azaltzea: Eta honen ostean, ideiaren birformulazioak eta adibideak ematea, gauza bera beste modu batean azalduz, ikasleek hobeto uler dezaten.
  • Elaborazioa erabiltzea: Kontzeptu bat argitzeko edo gehiago zehazteko, gai berari beste ideia bat gaineratuz.
  • Oinarrizko ideia laburtzea.
  • Beste maila batzuetako ideiak azaltzea.
  • Sasi-ebaluazioa egitea eta amaitzeko ideiaren laburpena.

2. Irakasle Ez-Adituaren Diskurtsoaren Ezaugarriak eta Desberdintasunak

Progresio tematikoari dagokionez, irakasle ez-adituaren diskurtsoak zer motako ezaugarriak ditu? Aipatu irakasle ez-adituaren eta adituaren arteko desberdintasun nagusiak, beheko testuan agertzen denaren arabera:

  • Irakasle ez-adituaren azalpenetan, ideien sekuentziak baino ez daude, hau da, diskurtso telegrafikoa da. Ez dago birformulaziorik, ezta laburpenik ere, eta gainera, ez du ebaluaziorik egiten.
  • Irakasle adituak, ordea, testuingurua (informazio zaharra) negoziatzen denbora eta baliabide gehiago erabiltzen ditu, ikasleen aurrejakintzetara egokituz: Lehenengo eta bigarren ataletan agertzen den bezala, barbaroei buruz zer dakiten azaltzen die, ondoren azalduko dienaren oinarria delako. Ondoren, horiei buruz zer gehiago ikasiko duten azaltzen die (egitura soziala: gizarte egitura, nolako gizartea...).
  • Gainera, ebaluazio ataza sarritan egiten du: "Konforme?", "Bat zatozte?" kasu hauetan lortu nahi duena ez da ikasleen entzutea lortzea, baizik eta haien arreta bereganatzea ere.
  • Azalpenerako lagungarriak diren errepikapenak, birformulazioak (beraz, erdigunea familia bera zen) eta adibideak erabiltzen ditu (informazio berria).
  • Irakasle adituaren ideien garapena ordenatuagoa eta koherenteagoa da ez-adituarena baino. Horretarako, mikroegitura (bigarren mailako ideiak lortzeko erabiltzen diren azalpenak) eta makroegitura (ideia nagusiak) erabiltzen ditu.
  • Erlazio erretorikoak egiten ditu: laburpenak, gai berria aurkeztea, gaia zehaztea, etab.

3. Irakasle Ez-Adituaren Diskurtsoaren Adibidea eta Justifikazioa

Idatzi beheko testua irakasle ez-adituak egingo lukeen eran. Justifikatu laburki egin dituzun aldaketak.

Irakasle Ez-Adituaren Azalpena: Barbaroen Gizarte Egitura

  • Gaia zehaztu: Orain barbaroen egitura soziala ezagutuko dugu.
  • Ideia 1: Herri honen gizarte-egitura familian oinarritzen zen batez ere. Familia hori, era berean, tribuetan batzen edo elkartzen ziren.
  • Ideiaren laburpena: Ikuspegi sozialaren arabera, erdigunea da familia, horixe da oinarrizko ideia.
  • Ideia 2: Haien ekonomia jarduera nagusia abeltzaintza zen.
  • Ideia 3: Kultura baxuko, gutxiko edota zibilizatu gabeko herriak ziren.
  • Ideiaren laburpena: Horrek zera erakusten digu: kultura mota hori oso eskasa zela.
  • Ideia 4: Erlijioari dagokionez, erdigunea izadia edo natura zen.

Aldaketen Justifikazioa

Egin dudan moldaketan, ideien azalpenak eta zenbaitetan laburpenak agertzen dira, birformulaziorik gabe. Esan dudan bezala, irakasle ez-adituek ez dute birformulaziorik eta adibiderik jartzen. Gainera, ez da ebaluazio atazarik agertzen, irakasle ez-adituek ez baitute halakorik erabiltzen. Eta hasierako aurre-jakintzak kendu ditut, irakasle ez-adituak ez baitu denborarik ematen eremu horretan.

Entradas relacionadas: