Iparroratz ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,53 KB

12.Testua:Sarrera:Gallartako frontoian 1896ko maiatzaren 1ean aukeratutako komisio bat da.Berrezarkuntza garaian kokatzen da, Maria kristinaren erreginordetzan.Une honetan bizkaian industria garapena eta langile mugimenduak pil-pilean zeuden.Testua sozial politikoa da,lehen mailakoa eta publikoa bizkaiko langileei zuzenduta dagoelako.

Analisia:Testuan Gallartan maiatzaren 1ean egindako manifestazioei buruz hitz egiten da, meatzen jabeen (reyezuelos)
barrakoi eta kantinen desagerpena eskatzeko. Helburu horiek lortzerko batzorde bat sortu zutela aipatzen da.

1890ean egindako greba aipatzem da baita, eskaera nagusi bezala, lanaldien murrizpena eta barrakoi eta kantinen derrigortzearen desagerpena zituena.

Grebaren lorpena 10orduko ordutegia mantentzea izan zen, eta teoriam barrakoi eta jauntxoen denden derrigortasuna kentzea. Testuak argi uzten du baldintza hori, nahiz, eta onartua izan, ez zela praktikara eraman, horregatik barrakoi eta jauntxoen dendak neurri handi batean berean jarraitzen dutela salatzen da. 

Lanean onartua izateko, meatzetako langileek jauntxoen barrakoi eta dendetan bizitzen eta erosten jarraitzen dute, nahiz eta, barrakoiek inongo baldintza higienikorik ez bete , eta dendatako janaria gehienetan oso txarra egon eta oso garesti saltzea.

Beraz ez dira langileen eskubideak ez higiene legeak errespetatzen. Horrek, gizakiaren aurkako eraso bat suposatzen duelarik.

Azkenik dei bat egiten die gobernu eta aginteburuei, egoera horrekin bukatzeko. Meatzeko kapitalistekin mesedegarria den eta langileen esklabidmo berri baten aurrean jartzen dituen egoera horrekin. Eskaerak betetzen ez badira, langileak grebarako duten eskubidra erabiliko dutela esaten du testuak. 

Testuingurua:XIX. Mendearen bigarren erdialdean, Espuniak hasitako industrializazio prozesua Katalunian eta Bizkaian gauzatu zen.

Bizakaiako burdinaren ekoizpena eta bere esportazioak, inguruko lurraldetako langile kopuru handien imigrazioa ekarriko du.

Nekazal- guneetatik etorritako langile hauek, lan eta bizi baldintza hobeagoen bila zetozen, baina lan baldintza oso gogorrak aurkitu zituzten:
Lanaldi oso luzeak eta oso gaizki ordainduak, barrakoietan bizi beharra… 

Meatz zonaldeko bizi-baldintzak penagarriak ziren, derrigortuta zeudelako inongo baldintza higienikorik betetzen ez zituzten empresaren barrakoietan bizitzen , horretaz gain, bere janari edo gainontzeklak enpresarioeen kantinetan erosi beharra izaten zuten, soldata bezala ordaindutsko baleak erabiliz. Egoera lazgarriaren adierazle meatzarien 30urteko bizi itxaropena izango zen. 

Honi aurre rgitrko, langile mugimenduem, sozialisten zuzenduta, mobilizazio eta greba ugariak egin behar izan zituzten 1890tik hasita, testuan aipatzen den 1896koa eta beste hainbat ere. XX. Mendearen hasieran, beste sektore produktibo batzuk garatzen hasten direnean( metalurgia etab) eta langileen mugimenduak sendotzen. Facundo Perezagua sozialistak paper garrantzitsua beteko fu, lehenengo elkarte sozialistaren sortzailea izan baitzen: Ortuella(1887), La Arboleda(1888)... Orduan hasiko ziren meatzarien lan eta bizi-baldintzak hobetzen.

Ondorioak:Testuaren garrantziari dagokionez langileen bizi baldintza gogorrak erakusteaz gain langileek haien aldarrikapenak lortzeko zituzten zailtasunak erakusten ditu.Kantina eta barrakoien arazoari dagokionez, 1890 greban derrigortasuna teorikoki kenduta ere sei urte beranduago neurri haundi batean arazoa mantentzen dela ikusten da.

Entradas relacionadas: