Iparraldeko Literatura eta Bizkaieraren Historia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,72 KB
Iparraldeko narratiba
- Joan Batista Azkonagerre: Atheka gaitzeko oihartzunak liburua Ganix kontrabandista lapurtarraren pasadizo famatu bat kontatzen duen lana da; liburu hau askoren artean moldatutako itzulpena besterik ez da.
- Joan Piarres Duvoisin: Ipuin labur batzuk idatzi zituen, hala nola, Baigorriko zazpi liliak.
- Joan Batista Elizanburu: Prosaz idatzitako lan bat dauka: Piarres Adame. Liburu honek Piarres Adame pertsonaia saratarraren ibilaldia kontatzen digu (balacona); Elizanburuk prosa bizia, aberatsa eta atsegina dauka.
Bertsogintza Iparraldean
Produkzio azpimarragarrienak honako hauek dira:
- Etxahun: Barkoxeko koblakaria dugu eta zuberotarrez egin zituen bere bertsoak. Bizimodu zaila eta aldrebesa izan zuen; horregatik, gehienetan tristura, erresumina eta gorrotoa antzeman daiteke bere bertsotan, baina ironia zorrotza ere erabiltzen du (bat-batekoa).
- Anton Abadia: Lore Jokoak antolatu zituen lehendabizi (bertsogintza lantzen duen atal bat dauka). Urtero ospatzen ziren euskal jai hauetan euskarazko bertso-sorta onenari saria ematen zitzaion. Bertsogile askok aurkezten zituzten beren lanak lehiaketa hauetan eta, azkenean, batzuen izenak eta bertsoak ezagunak bilakatu ziren.
- Elizanburu eta Zaldubi: Horien artean famatuenak dira. Joan Batista Elizanburu olerkariak behin baino gehiagotan irabazi zituen sariak (Solferinoko Itsua, esaterako, Elizanbururena da).
- Grazian Adema "Zalduby": Elizgizon honek mota desberdinetako poemak ditu, esaterako: erlijiosoak, herrikoiak eta alegiak, baina beti samur musikatzeko bertsoak. Adibidez, Gauden euskaldun (Zazpi Eskualherriek).
Euskalkiak: Bizkaiera
- Eremua: Bizkaia osoan, Gipuzkoako Deba ibarrean eta Arabako Aramaio ibarrean hitz egiten da.
- Bilakaera: Bizkaiera batua sortzeko ahaleginak Pedro Antonio Añibarro frantziskotarraren eskutik etorri ziren. Mugimendu horren aldekoek Bizkaiko euskalkiek besteekiko (bereziki gipuzkoarrarekin) zeukaten kidetasuna "kutsaduratzat" jo zuten, eta ezaugarri horiek baztertzeari ekin zioten.
- Azpieuskalkiak: Bonaparte printzeak hiru azpieuskalki bereizi zituen, baina Koldo Zuazok bi bereizten ditu: sartaldekoa eta sortaldekoa. Busturialdean eta Otxandio inguruan, erdialdeko eta mendebaldeko euskalkien tartekoa hitz egiten da.
- Lehen lekukoak: Joan Antonio Mogelen eskutik sortu zen bizkaiera XIX. mende hasieran; Peru Abarka da Mogelek idatzitako libururik ezagunena.