Iparraldeko idazleak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB

Iparraldeko idazleak/Sarrera:


Iparraldeko euskal literaturak ez du mende honetan, aurrekoan adinako garrantzirik erdi etsiko. Ez dago Sarakoaren moduko talde esanguratsurik. Buruzagia Sarako Joanes Etxeberri medikua izan zitekeen. Bestalde, mendea gora behera handikoa suertatzen da. 1789tik aurrera izugarrizko ekaitza jasango du Frantziako iraultza bortitzaren ondorioz, Iparraldeko gizarteak astindu galanta izango du: gerrak eta lizkarrak, Foruen deuseztatzea eta estatu frantsez berriaren antolamendu bateratua esarriko zaie 3 probintziei. XVIII mendeari Argien mendea deitu zaio, Ilustrazioaren garaia bait da. Jakinmin orokorraren eta Entziklopediaren sasoia dugu. Montesquieu, Voltaire, Diderot, Rousseau eta beste batzuen ideiak Frantziara eta Europa osora hedatuko dira: arrazoiaren nagusitasuna aldarrikatzen da, gizabanakoaren balioa azpimarratzen zientzia eta teknikaren ahalmenean sinesten da. Ideia berriok gutxitan izango dute oihartzuna Iparraldeko euskal idazleen artean zenbait agiri eta bertsotan ez bada. Argitaratzen diren obrarik gehienak eliz gizonek moldatuak ditugu.

Joanes Etxeberri Sarakoa (

1668-1749): Jaioterrian, Saran ekin zion sendagile lanari, baina gerora Hego Euskal Herrira etorri zen. Gizon kultua genuen Etxeberri eta oso euskaltzalea. Irakurriak zituen aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak, Axular eta Oihenartenak batez ere. Etxeberrik euskararen inguruan gauzatu zituen bere idazlan guztiak: latina ikasteko euskarazko metodoa, euskararen apologia eta hiztegia.

Obrak hauek dira:

1.-


Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna

Liburu honetan bere egitasmoa azaldu zuen. Baina biltzarkideek ez zioten jaramonik egin eta ezin izan zituen plazaratu. Honako hauek:

2.-


Euskaren etorkia

Jatorria esan nahi du etorki hitzak. Gure hizkuntzaren gorazarre sutsua dugu eta euskaraz moldatua.

3.-


Euskarazko hatsapenak latin ikasteko

Euskaldunak gaztelaniazko edo frantsesezko katiximetara jo behar izaten zuen latinaz jabetzeko. Gainera euskaraz ere alfabetatzeko aukera eskaintzen zitzaion euskaldunari. Bestalde laugarren obra bat ere zegoen:
hiztegia, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua.

Prosa erlijiosoa:



Literatura eliztarrak fruitu pilatxoa eman zuen. Axularrek eta finkaturiko lapurtera klasikoan zenbait liburuk ezagutu zuen argia, zubereraz ere bai batzuek. Gehienetan ez ziren lan originalak, moldaketak edo itzulpenak baizik. Idazle eta obra batzuk aipa daitezke: Mitxel Xurio "Jesu Kristoren imitazionea", Bernart Larregi "Testament Zaharreko eta Berriko historioa", Andres Baratziart "Meditazione tipiak".

Lan ez erlijioso batzuk:1.-

Lanik originalenak imprimatu gabe gelditu zitzaizkigunak dira. Arestian aipatu dugunez J Etxeberriren obrek patu gaiztoa izan zuten baina are latzagoa izan zen Josef Egiategiren eskuizkribuen historia. Ez ziren 1960arte aurkitu, eta 3 liburutatik bakarra dago publikaturik:
"Filosofo huskaldunaren ekheia". Egiategiren lana berezia da, herriarentzako filosofia moduko bat egin baitzuen. Ez da oso irakurterraza, hizkera garbizalea erabiltzen duelako eta Larramendiren hiztegiko neologismo asko sartzen dituelako.

2.-


Baionako euskal museoan koaderno txiki batean, ondutako bertsoak biltze dira. 30 poematik gora dira guztira. Kontapoesia da gehien bat horregatik sasoi hartako gertaera, pasadizo, gatazka, herri eta pertsonaien albizteak ematen zaizkigu.

3.-


Ternuari buruzko 3 poema luzeak,

1984an imprimatu ziren. Koaderno osoa 1987an publikatu zen Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma tituloaz.

4.-

Euskal arrantzaleak urtero joaten ziren Ternua eta Labrador-eko ur hotzetara makailoa eta balea arrapatzera. Gai horri buruzko 3 poema dira bertso bildumaren lehen orrietakoak: a) Partiada tristea, Ternuara (senideei egindako agur hunkigarriak). B) Itsasoko perillak (ameriketarako bidean dauden arriskuak). C) Ternuako penak (arrantzaleek Ameriketan dituzten nekeak eta lanak.

Entradas relacionadas: