Ipar Euskal Herriko Mendiguneak eta Atlantikoko Kosta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Ipar Euskal Herriko Mendiguneak

  • Galizia-Leongo Mendigunea

    Era tertziarioan eratu zen, Alpetar orogenian. Adibide bat, Los Ancares dira.

  • Kantauriar Mendikatea

    • Mendebaldeko aldea, Asturiasko Mendigunea

      Era tertziarioan eratu zen Alpetar orogenian. Appalache-erako erliebea eratu da, eta material nagusiak, arbela, kuartzitak eta kareharriak dira. Adibide bat, Naranjo de Bulnes da.

    • Mendikatearen Ekialdeko Aldea, Kantauriar Mendikatea

      Era tertziarioan eraty zen, era sekundarioko materialak tolestu zirenean. Material nagusia kareharria da.

  • Iberiar Sistema

    Era tertziarioan eratu zen, era sekundarioko materialak tolestu zirenean. Material nagusia kareharria da. Iparraldean, mendikateko gailur garaienak daude, Moncayo, Picos de Urbion eta Demanda. Hegoaldean berriz, Albarracin mendilerroa dago.

  • Ebroren Sakonunea

    Pirinioekiko paralelo da. Iberiar Sistema eta Kataluniako kostaldeko mendikateak ixten dute sakonunea. Hasieran, sakonunea itsasoak hartu zuen, beraz, itsasoko eta kontinenteko materialak ditu nahastuta. Pirinioen eta Iberiar sistemaren mendi magala konglomeratuz osatuta dago, eta erdialdeko sakonunean berriz, kareharri gogorrekin, buztin, marga eta igeltsu bigunak txandakatzen dira.

  • Pirinioak

    Egitura konplexua dute.

    • Ardatza Edo Eremu Axiala

      Antzinako Akitaniako mendigune hertziniarra da, Alpetar orogeniarekin gaztetu baitzen. Bertan Aneto mendia dago (3404m).

    • Pirinioaurreak

      Ardatzaren hegoaldean daude. Era tertziarioko alpetar orogenian eratu ziren, eta kareharriz osatuta daude.

    • Erdialdeko Sakonunea

      Ñuzea eta estua da, eta pirinioaurreko kanpoaldeko eta barnealdeko mendilerroak bereizten ditu.

  • Euskal Mendiak

    Pirinioaurreak luzatzen dituzte gehienbat. Kareharrizko arrokak dira, eta forma leunak eta altitude moderatua dute. Pirinio axiala ekialdeko muturrean baino ez da azalaratzen. Aralar eta Gorbeia dire adibideak.

Atlantikoko Kosta

  • Kantauri Itsasoko Kosta

    Zuzen samarra da, lurmutur (Matxitxako, Peñas eta Ajo) eta golko (Bizkaia) gutxi baititu, eta itsasadarrak laburrak eta estuak baitira (Nalon eta Nerbioi). Kosta honetan, ugariak dira itsaslabarrak eta marearteko zabalguneak.

  • Galiziako Kosta

    Espainiako artikulatuena da. Itsasadarrak 25 eta 35km ere sartzen dira ibai haranetan zehar (Ortigueira, Vigo eta Arousa). Gainera, lurmutur batzuk ere aipa ditezke (Ortegal eta Finisterre).

Entradas relacionadas: