Inpresionismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,46 KB

SARRERA X


X. Mendean Zehar, arte estiloak era azkar batez eta oso modu nahasian eman ziren. Iraupen Gutxiko mugimenduak agertu ziren eta egileak, askotan, batetik bestera pasa Egiten ziren.
Ingurune historiko Gisan, abangoardia historikoak deituak, mende hasieratik Bigarren Mundu Gerrara Arte iraun zuten; gerra biek eten larria suposatu zutelarik.
Ulertu ahal izateko zientzia mailan Zein pentsamendu alorrean egindako ekarpenak izan behar ditugu kontuan. 1902an Freudek ametsen interpretazioa argitaratu zuen giza inkontzientea ezagutu ahal Izateko oinarria jarriz. Urte batzuk beranduagoa, 1907an, Albert Einsteinek Erlatibitatearen teoria formulatu zuen fisika tradizionala hankaz gora jarriz. Handik aurrera, etengabe, aurkikuntza zientifiko handiak burutu ziren, Gizakiaren bizimodua zein haren munduarekiko pertzepzioa aldatuz.
Arte munduan abangoardiak onarturik Zegoen akademizismoaren aurka egin zuen. Haien ezaugarri komunak hurrengoak Izan ziren:
-Haien asmo zein Abiapuntu estetikoak idatziriko manifestuen bidez aldarrikatzen zituen. Pintura Tradizionalaren aurkako erreakzioa; hori dela eta uko egin zioten haiek zuten Errepresentazio moduari, perspektiba baloreari, modelatu nahiz argi ilunari.
-Haien ustez ez dago edertasun modelo Unibertsal bakarra; ondorioz mintzaira artistiko alternatiboak sortu zituzten. Mintzaira Hauek, askotan ulertezinak egiten zitzaizkion ikusleari, oso hermetikoak. Honek Publikoarekin apurtzea ekarriko du, etengabeko urruntzea.
-Artearen autonomia errealitatearekiko zein naturarekiko Aldarrikatuko dute.
-Nahiko iraupen Laburrekoak izan ziren baina eragina handia izan zuten ondorengo estiloetan.
Abangoardiak sortzeko abiapuntuak:
-Inpresionismotik aurrera, Argazkigintzak pinturari imitazioaren galga kendu zion, ez ordea bere izaera figuratiboa. Arteak ez du bera, modu zehatzea errealitatean errepresentatu behar.
-Koadroaren balioa ez dago loturik Adierazten duenari, baizik eta artailua da “nolabaiteko ordenan jarritako Koloreek estaltzen duten azalera laua”.
-Berpizkundeko Perspektiba bazterrean utzi errepresentatzeko balio gisa. Marrazkia, batzuetan Oso baloraturik dago, kubismoan, esaterako geometriko-arrazionala denaren Balore gisakoan, besteetan kolorea, fauvismoan edo espresionismoan Adierazkortasunaren nahiz sentimenduaren adierazpide gisan.
-Gero eta garrantzi gehiago material Berriei eta teknologia berriek ahalbideratutako baliabideei.
-Eskolen edo joeren gaionean Indibidualtasuna azpimarratuko dute.
-Askotan Konpromiso politiko soziala (espresionimoa).

FAUVISMOA X

X. Mendeko lehen abangoardia fauvismoa da, talde hauek Ez dira inoiz oso iraunkorrak, baina kasu honetan bereziki laburra izan zen. Bestalde, Ezaugarri oso definituak dituen pintura da. Horien artean nabarmenak dira Kolorea nahi bezala erabiltzea eta bere garrantzia, dekorazio-nahia, eta Koadroari ez dagokion edozein kontsideraziorekiko pinturak duen autonomia. Fauvistatzat sekula hartu ez ziren zenbait autoreren (Kirchner) obrek ere Bazituzten ezaugarri horiek, eta baita, taldeko kideek hau desagertu ondoren egindako Zenbait obrek ere (Matisse); hori dela eta, jadanik kontuan hartu behar da Mugimendu horietakoa izatearen erlatibizazioa (horra hor hautatutako zenbait Obren garrantzia). Taldearen eraginak -Van Goghen pintura:  egikera askea, pertsonala, bat batekoa, Pasionala eta emozioz beterikoa. -Gauguinena: primitibotasunaren eta basatia Denaren exotikotasuna; hau da, mendebaldeko kulturatik urrunekoa. -Neoinpresionismoa Edo puntillismoa: teknika dibisionista erabiltzea. -Frantziar pintura zaharra (XIII eta XIV. Mendeetakoa): espazioaren trataera ohiko perspektiba barik, Kolore saturatua eta izaera linealeko marrazki  Eta formak definitzen dituena. Ezaugarriak -Mugimenduaren Oinarria kolorea da, gehienbat. Kolore hori ez dago marrazkiaren menpean, oso Kolore bortitza eta oso kontrastatua.-Koloreari egindako atxekimendua zela Kausa, beste atal batzuk ahaztu egingo dituzte, besteak beste, modelatua, Argiluna, perspektiba, konposizioa... Aurreko guztia bigarren mailan geratuko Da, kolorea elementu nagusi bihurtuz.-Jaiotasun teknikoa ere ez dute gehiegi Landuko eta ukitu arinak eta azkarrak. Trazua latzak eta apurtuak, distortsioa; Hau da, bat batekotasunaren ilusia ematen duena baloratuko dute. Ematen du Pintatzen ez dakitela, koadroak edozelan egingo balute bezala.-Beste ezaugarria Izango da sentimenduak adieraztea, Nabiekin gartatu bezala. Hau garrantzitsua Izango da, ze, natura nahiz alboan dutena sentitzeko eta adierazteko sistema Horren araberakoa izango da. -Marrazkia bigarren mailako elementua izan arren, Matissek ez zion muzin egin; oso uhineztatua eta dekoratiboa erabili baitzuen. -Joera Errebeldea defendatzen dute, pinturari dagokionez, batez ere. Arauak ez dituzte Errespetatzen. Azken finean zerbait ezberdin bilatzen dute esparru artistikoan Aurrera egiteko. -Gaiei erreparatuez gero, aldiz, oso ugariak dira: batzuek Nekazal mundua pintatuko dute eta bestet batzuk hiri mundua. Batzuk biluziak Eta barrualdeak. Besteek aire zabalekoak edo plein air deiturikoak bizi poza Eta gai alaiak   askotan.

Henri Matisse

Cateau-Cambrhsis-en Jaio zen, gurasoak merkatariak zituen. Bigarren hezkuntzako ikasketak egin Zituen. Parisen zuzenbidea ikasi zuen bi urtez, eta Q. Latour-ek emandako Marrazketa-klaseetara joan zen. Apendizitis-ebaketa batetik

sendatzen ari zela, pintatzen hasi zen, eta Pariseko Akademietan bere pintore-heziketa hasi zuen. Aipagarria da G. Morau-rekin ikasi Zuen garaia; honen tailerrean geroago fauveak izango ziren zenbait artista Ezagutu zituen.Erakusketak egiten hasi zen. Vlaminck ezagutu zuen (Derain-ek Aurkezturik), Van Gogh-en obraren atzera begirako erakusketa batean. Lehenengo Banakako erakusketa. Uda Colliure-n igaro zuen Derainekin. Fauve bezala Ezagutuko direnen lehenengo erakusketa, hain zuzen ere, erakusketa honetatik Aurrera ezagutuko zaie fauve bezala.Arte beltzaz interesatzen hasi zen. Picasso Ezagutu zuen. Bigarren erakusketa fauvista.Pintura-akademia bat sortu zuen. Erakusketak New Yorken, Berlinen eta Moskun. Bidaia bat egin zuen Andaluziako zenbait Hiritara, Madriletik pasa, eta Toledotik eta Bartzelonatik Frantziara itzuliz. Errusiara bidaia bat egin zuen. Picassorekin batera erakusketa bat egin zuen. Etengabeko erakusketak eta bidaiak. Gerra Frantzian igaro zuen,  pinturez gain, litografiak eta marrazkiak Eginez. Londresen erakusketa bat egin zuen Picassorekin batera. Parisen bere Obraren atzera begirako erakusketa garrantzitsu bat izan zen.Bere eskulturen Erakusketa. Matisse Museoaren inaugurazioa Cateau-Cambrhsis-en. Nizan, bere Bizitzako zati handi bat igaro zuen tokian, hil zen.

ESPRESIONISMOA

Espresionismoa


1905-1925 urteetan Ipar Europan eta, Bereziki, Alemanian zabaldutako abangoardiako arte mugimendua izan zen. Artearen arlo ezberdinetan garatu zen, hala nola, margolaritza, arkitektura, Literatura, antzerkia, zinema, musika eta dantza. Espresionismoa Alemanian hasi Zen hedatzen, eta Europa guztira zabaldu zen Lehen Mundu Gerraren ondoren. Alemanian Bi taldek jarri zituzten estetika modu berri haren oinarriak: Die Brücke eta Der Blaue Reiter taldeek hain zuzen. Die Brücke (euskaraz Zubia) taldea 1905ean Sortu zen, Dresden hirian, tradizio akademikoarekin hautsi eta orduko Gizarteari aurre egin nahiak elkartzera bultzatu zituen artista batzuen Ekimenez. Talde hartatik sortu ziren Alemaniako espresionismoaren lehenengo Adierazpenak. Taldearen burua Ernst Ludwig Kirchner pintorea (1880-1938) izan Zen. Der Blaue Reiter (euskaraz Zaldun urdina) taldea, berriz, 1910ean sortu Zen, Munichen, artearen adierazpideak berriztatzeko asmoz bildu ziren pintore Batzuen ekimenez. Taldearen fundatzaileak Vasili Kandinski (1866-1944) eta Franz Marc (1880-1916) margolariak izan ziren. Ezaugarriak Pintura Ekimen zuzena, bat bateko eta subjektibitatearen loturetatik apartekoa da; Artistaren subjektibitatetik sortua; barne behar batetik sortua (instintiboa Eta muturrekoa Die Brucken eta izpirituala eta lasaia Der Blaue Reiterren). Formaren eduki naturalistatik askatu errealitatearen interpretazio librearen Ondorio, barne mundu subjektiboa hobeto adierazteko (irudiak sortuak dira ez kopiatuak). Baliabide ezberdinak erabili zituzten hori lortzeko: desproportzioa, formen Distortsioa, eskematizazioa, objektiboa denaren ezinbestekoa baino ez. Aldarte Ezberdinak azaltzeko kolorea eta trazua erabiliko dituzte. Hiru dimentsiotako Espazioa apurtu, forma keta irudiak toki berean pilatuz. Izaera dekoratiboa Galdu. Testuinguru historikoa XIX. Mendearen bukaeratik 1925. Urte Ingurua arte, Lehen Mundu Gerraren aurreko giro gorabeheratsu eta ilunaren Inguruan zabaldu zen espresionismoa, Alemaniatik Europa guztira. Margolaritzari Dagokionez, inpresionismoaren eta naturalismoaren kontrako erreakzio gisa Antolatu zen higikunde espresionista. Aitzindariak Vincent van Gogh, Edvard Munch, James Ensor, Georges Rouault eta Gustav Klimt izan ziren. Artista Espresionistak bere sentiberatasunaren arabera irudikatzen du mundua: Norberaren ikuspuntuak eta ikusmoldeak moldatzen dute errealitatea.

Entradas relacionadas: