Inpresionismoaren ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

Aurrean daukagun paisaia Moneten Eguzki atera berria. Inpresioa da, estilo inpresionistakoa. Mihise gaineko olio-pintura hau 1872 an egin zuen eta gaur egun Musée Marmottan dago (Parisen). Paisaian, naturaren elementuak zuzenean hautemateak pizten dituen emozioei heldu, eta uko egiten dio objetuak nabarmentzeko eta zehazteko oihutura akademikoari. Pintzelkada disdiratsu eta dinamikoen emaitza da mihisean agertzen dena. Koloreei dagokionez, laino apalaren tonu urdin grisaxka da nagusi. Eguzkiaren laranjak eta itsasoan sortzen duen islak kontraste handia egiten dute. Horrek kontrastearen legearen berri erakusten du. Nekez antzematen dira merkataritza itsasontzi handien mastak eta portuko fabriken tximiniak hondo lainotsuan. Baina eguzkiak, laranja koloreko biribil txiki batek irudikatuta, itsasoaren ur bareak argiztatzen ditu. Inpresio lanak portuaren ikuspegi atsegin bat erakusten du. XIX.Mendearen bigarren erdialdean artearen historian izugarrizko garrantzia izan zuen aldaketa gertatu zen. Margolari talde batek erakusketa propioa antolatzea erabaki zuen. Inpresioismo terminoa hainbat arte motei aplikatzen zaie baina bere esanahirik ezagunena pinturari dagokio. Inpresionismoaren garrantzia berebizikoa izango da hurrengo arte bilakaeran, postinpresioinismoan eta abangoardietan. Pinturaren bilakaerari lotuta egon zen eskulturaren bilakaera. Hainbat faktore aipagarri: Argazkilaritzaren asmakuntza, argiaren garrantzia, koloreen teoriaren ikerketak, tuboetan gordetako pinturaren asmakuntza naturan zuzenean pintatzeko erraztasuna eta filosofian fenomenalismoak.Inpresionisten taldea:Manet mugimenduaren aitzindaritzat hartzen da nahiz eta inpresionista ez izan. Monet, Renoir, Degas, Sisley eta Pisarro mugimendu honen artegile ezagunenak dira. Akademian onartuak ez izateaz gain, beren aldiko gizarteak “arin” “lizun” eta “emagaldu” bezalako izendapenak eman zizkien. Beraiekin artistaren irudi bohemioa sortu zen. Bere garaian oso kritikatuak  izan ziren, bai erabilitako teknikagatik eta bai landutako gaiengatik. Gaur egun, burgesen gustuko pintura bikatatu da baina ulergarri eta poetikoa baita. Aurrekariak: Ingalaterrako paisai-margolariek inpresionismoak landu zituzten: iragankortasunaren aldeko zaletasuna, lausotasuna eta kolore bizien nahasketa.  Japoniako irudien eragina. Hokusai-k konposizio sinpleak, kolore mantxa handietan antolaturik, eta dinamismoa handikoak erabiltzen zituen. Velázquez, Goya eta Delacroix miresten zituzten. Hauen estilo askea eta pintzelkada arinaren teknika bereganatu zuten. Barbizongo eskola. Millet margolaria dugu eskola honetakoa.  Ezaugarriak: Aire zabalean pintatzeko zaletasuna. Gai berriak (paisaiak, marinak edo ibai bistak). Teknika arina, pintzelkada soltea. Argiaz eta koloreaz egindako aurkikuntza zientifiko berriak aplikatzea. Kolore primarioak. Argiaren garrantzia. Espazioaren balorazio berria. Inpresionistek inpresio iheskorra finkatu nahi zuten margolanetan. Konposizio bitxiak.  Pintore inpresionista nagusiak: Manet hartu daiteke mugimenduaren aintzindaritzat. Monet izan zen inpresionista nagusia. Argiak uretan egiten duen efektua izango ditu benetako gaiak bere pinturetan. Nabarmenena: Egunsentia. Renoir bizi pozaren pintorea da, herri jaiena eta haur munduarena. Degasek lerro eta marrazkiak erabiltzen ditu irudiak zehazteko. Moneten lana ezin da ulertu William Turner en lana aztertu gabe. Artista honek atmosferaren sentsazio lurruntsua eta argiaren aldaketa egin zituen. Bestalde, bere esperimentazioa geroko iraultza postinpresionista eta abangoardisten oinarria izan zen.


Entradas relacionadas: