Inpresionismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,69 KB


1.Obra hau “belarretan Bazkaltzen” da eta Édouard Manetek egin zuen 1863. Urtean. Inpresionismoaren garaian hain zuzen ere. 206x265 Zentimetroko oihalean oleoz eginda dago. Margolan hau Orsay museoan dago, Parisen eta oleoz eginda dago lienzoaren gainean. Inpresionismoaren Koadro oso garrantzitsua da hau, garaiko  frantziako gai soziopolitikoak Kritikatzen baititu. Ordurarte artean inork egin ez zuena egiten du Manetek Ikusleari zuzenean begiratu eta kritikatuz.

2
.Manet hartzen da mugimenduaren aitzindaritzat, Nahiz eta haren teknika inpresionista ez izan. Denboraldi honetako artista guztietatik Manet kontradiktorioena dela esango Genuke nahiz era pertsona errebeldetzat hartzen zen. Ia bere bizitza osoa fama Eta fortunaren bila pasatu zuen eta nahiz eta orain artista oso handia izan, Lehen ez zuen seguru bere bide artistikoa eta gainera bere margolanengatik asko Kritikatu zuten bai erabilitako teknikagatik eta Baita tratatutako gaiengatik ere. Bere bizitzaren bukaerara itxaron Behar izan zuen merezitako talentua jaso zezan. Nahiz eta inpresionistaren aita Dela esaten zen askotan, bera ez zen guztiz inpresionista. Berak saloian Jartzen zituen bere kuadroak  eta berak Zituen helburuak ez zetozen bat inpresionistekin. Bere Karreraren hasieran batez ere berezitansun puntu bat izan zuen bere kuadroak Eskandolosoak zirela esaten zutelako. 1870. Urteko erdirarte ez zen hasi Inpresionisten teknikak erabiltzen. Bownesek esaten zuen Manet gaztetan zerbait Berria egiten saiatzen zela. Konposizio mota berri bat egiten saiatzen zen, Gainazalean hain organizatua Velazquezen kuadroak bezala.Kuadro hau 1863. Urtean margotu Zuen Manetek, inpresionismoa sortzear zegoela, izan ere Manet inpresionismoaren Aintzindarietako bat dela uste da. Garai honetan, Parisen aldaketa handia Ematen ari da Napoleon III.Aren eskutik, izan ere, Paris modernizatu nahi du (kontuan hartzekoa da industrializazio eta garapen tekniko handiak gertatzen Ari direla garai honetan). Artistikoki, Institut de France akademiaren eta Akademizistaren eskuetan zegoen egoera. Eskola honetan teknika eta gai Tradizionalak lantzen ziren eta ez zituzten aldaketa handiak onartzen. Gainera, Saloi ofizialak antolatzen ziren, lehenengo bi urtetan behin eta ondoren Urtero, non artista askok bere lanakk aurketen saiatzen ziren ezagunak Bihurtzeko asmoz. Saloi hauetan modernoagoak ziren edota teknika Berritzaileagoak zituzten kuadroak ez zituzten onartzen eta honengatik, Errefuxatuen saloiak sortu zituzten, Saloi ofizialetan onartu ez ziren kuadroak Aurkezteko.


3. Kuadrohau Egiterako orduan, bere obra askotan bezala, eraginak izan ditu eta aipagarriak Dira. Hasteko, esan bezala askotan Louvrera joaten zen eta hor maistru handien Kuadroak ikusteko aukera izan zuen, eta oso onuragarria izan zela esan daiteke. Hemen Goya, Velazquez, Tinttoreto eta Rubens bezalako artisten obrak ikusteko Aukera izan zuen.Gainera, Florentziara eta Espainiara egindako bidaietan ere, bi herrialdeetako arte eta Tradizioa ezagutzeko aukera eman zion eta hauetatik ikasteko aukera izan zuen.Beste aldetik, Manetek, beste artista Asko bezala, japoniar artea eta estanpak ezagutu zituen eta neurri txiki batean Izanda ere eragina izango dute bere obran. Esate baterako figuren inguruko Ingerada ilunak eta marra beltzen erabilera, kuadroen sinplifikazioa edota Kuadroen bidimentsiotasuna. Egia da, kuadro honetan ez dela asko nabari baina Bere beste kuadro askotan nabariagoa da eragin hau.Honetaz gain, bere obretan eragina izango duen artista Thomas Couture da, bere irakaslea izan zena.  Irakasle honetatik kalean, aire librean margotzeko joera, kuadroen Sinplifikazioa eta kolore puruen erabilera izan zen. Gainera gero hau ere Beteko dute artista inpresionista garrantzitsuenak (Monet adibidez).Beste alde batetik, oinarri moduan Giorgione eta Tizianoren lana hartu zuen (“Mendiko kontzertua” 1508 – 1509). Gai mitologikoa du honek, Arkadiaren mito klasikoa (poesía eta musikaren Alegoría). Teknikari erreparatuz, antzeman daitede tarteko gradazioaren Erabilera, argitasun beroak, armonía, modelatu zainduak, tonukera bateratuak… Beste Eragin nabaria Rafaelen “Juicio de Paris” artelana da. Hemendik kuadroaren Konposizioa atera zuen.


4.Errealitate kontenporaneo bat planteatzen da, Senako Bañistak. 1863an, kuadro hau egin zuenean akademiakoak ez zutena onartu “belarretan bazkaltzen”, gaia eta teknika desegokiak zirelako. Gaiari Dagokionez, hainbat gazteren ospakizun soil bat da, non gizonezkoak ez ezik, Emakumeak biluzik agertzen diren. Teknikari buruz, kontraste gordinak kritikatu Zituzten, erdi tonuen ezabatzea, gehiegi sinplifikatu izana…  Hauek ez ziren naturalistak; horren ordez, Abstrakzio eta sinplifikazio prozesu batekin estilizatzen zuten emearen figura. Manetek eragin sakon bat izan zuen honengatik. Utanaro izan zen, gainera, “bijin – ga” (emakume liraiak) generoko artista nagusia, kolore lauekin islatuz Emakumeen edertasun eta xarma.  Kuadroan ikusten den gaia honakoa dela esan daiteke: bi emakume eta bi gizonek parke Edota baso batean daude zerbait jaten, izenburuan ikusten den bezala Hamaiketakoa jaten. Gai hau berez nahiko ohikoa izan daiteke baina bi emakumeak Biluzik daude eta nahiz eta emakumezkoen biluzi asko egon  eta Saloi ofizialetan onartuak egon, kuadro Honek ez du inolako justifikazio mitologikorik, garaian 





izan ohi zuten bezala. Beraz, kuadro honek kritikoen eta ikusleen artean iskanbila handia sortu zuen 1863. Urteko Saloian aurkeztean. Kuadroko emakumeak ez dira ez jainkosak ez Bainulariak; emakume arruntak dira eta honetaz gain, bi emakumeetako bat Ikusleari begira dago zuzenean, irrifarre txiki batekin. Guzti honengatik, jende Asko harrituta geratu zen, sentsualitate edota sexualitate kutsu bat baduelako Kuadroak, garaiko moralitatearen kontra zegoen jarrera izanda. Antzeko Erantzuna jaso zuen bi urte ondoren “Olympia” aurkeztu zuenean; izan ere, Prostituta bat irudikatu zuen tradizionalki jainkosa edota beste emakumeren bat Jartzen zen tokian. Beraz, argi ikusten da, hasteko tradizioa oso ondo Ezagutzen zuela eta tradizioa barrutik apurtzen saiatzen dela eta beste Aldetik, bere proposamena gai ohikoagoak eta egunerokotasunean ematen diren Egoerak direla. Beste aldetik, beste pintore akademizistek esan zuten bezala, Ikonografiaz gain, teknikoki ere hainbat “akats” zituen kuadroak. Akats hauek Aipatuko ditut kuadroaren ezaugarri formalak azaltzen ditudan bitartean. Hasteko, Kuadroaren konposizioan eragin handia izan zuen Rafaelen “Juicio De Paris” Artelanak. Bi kuadroen artean, lehenengo planoan dauden figuren kokapena, Rafaelen artelanan agertzen denaren antzekoa da. Maneten kuadroan aldiz, Bigarren plano batean beste emakume bat agertzen da. Honetaz gain, lehenengo Planoko 3 figurekin V forma osatzen da kuadroan eta horrela ikuslearen begirada Fondoko emakumera bideratzen du (hau argiarekin ere lortzen du). Gainera, Pertsonai guztiak triangelu bat osatzen dute haien posizioa kontuan hartuz. Prespektibarekin Hasteko, nabaria da atzean dagoen emakumea, aurrean daudenekin alderatuta Handiegia dela. Hau da akademizistek leporatu zioten akats hoietako bat. Gainera, gertu duen ontziarekin dagoen eskala falta oso argi ikusten da. Gainera, Argiaren erabilera guztiz desberdina erabiltzen du akademizistekin alderatuz. Hasteko, argitasuna atzealdetik etortzen da, guztiz arraroa garaian. Gainera, Badaude argiztaturiko hainbat elementu, atzealdeko argitasun foko nagusi Horretatik etortzen ez direnak: Hasteko, behekaldean agertzen den bodegoiak Nahiko argia du eta emakume biluziak baita baina argi foko hori aurrekaldetik Etorri behar da, kuadrotik kanpo, garaian ezohikoa zen ezaugarria hain zuzen. Gainera, iluntasuna lortzeko, ez du kolore beltza erabiltzen, baizik eta berde Ilun desberdinak. Kuadroko argitasunarekin, ez daude argi eta ilunen arteko Kontraste bortitzik eta horrela, espazioaren sakontasuna kaltetzen du, izan Ere, kuadro honetan perspektibaren erregelak ez dira betetzen (akademizistek Egiten zuten moduan). Gainera, 


figurak ere ia lauak dirudite, bolumenik Gabekoak arte japoniarraren eragina izan daitekeena. Honekin lotuta, ez du Modelatu tradizionala erabiltzen eta horregatik kuadroan ez da bolumena Ikusten, erlieberik gabe (arte japoniaren ekarpena, esan bezala).  Soilik bodegoian ikus daiteke perspektiba Tradizionala eta horrela frogatzen du pintura tradizionala ere menperatzen Duela. Bi azkeneko ezaugarri hauekin lotuta, beste honakoa leporatu zioten Maneti: fondoak bukatugabea egotea zirudiela, eta horrela ez zela sinesgarria. Baina ikerketa sakon baten ondoren, ikusten da Manetek artearen historia oso Ondo ezagutzen zuela eta errenazimendu eta barrokoko artistak oso ondo Ezagutzen zituen; azkeneko hauen antzera, (gehienbat holandarrak) planoen Artean desberdintasunak irudikatzeko, ingerada distortsionatzen joaten zuten, Koloreen graduazioa erabili ordez. Kolore eta marrazkiari buruz, esan daiteke Marrazkiak ez duela berebiziko garrantzia, kolorea eta margotzeko modua Garrantzitsua baita. Hainbat elementu (hostoak era uraren isladak) pintzelada Solteekin eginda baitaude. Gainera, beste hainbat elementu koloreen arteko Kontrasteengatik daude definituta, marrazkirik gabe. Kontrasteak beraz, Koloreen mantxa argi eta ilunen bidez egiten dira. 4. Bukatzeko, ezaugarri guzti hauek ikusita ondo ulertzen da esaten denean Tradizio klasikoko azken eta modernoaren lehen artista izan zela. Lehen aipatu Bezala, Manet inpresionismoaren aitatzat hartzen dela esaten da. Gainera Ondorioz esan daiteke bere estiloa ez dela guztiz inpresionista baina bai Hinbat ezaugarri komunean dituztela; adibidez itzalak egiteko ez du kolore Beltza erabiltzen baizik eta kolore ilunak. Gainera, gaiak mitologikoak Izateari uzten dio eta eguneroko gaiak lantzen hasten dira hemendik aurrera. Beraz ikusten da inpresionistengan izugarrizko eragina izan zuela eta arte Klasikoarekin barrutik bukatu nahi izan zuela. Hau guztia esanda, gehien bat Garaiko ezaugarriak betetzen dituela esan dezakegu. Gainera abstrakzio puntu Bat duenez, abstrakziorako bidea erakusten du, emearen gorputzarengatik.

Entradas relacionadas: