Inperialismoaren Zergatiak: Faktore Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,46 KB
Inperialismoaren zergatiak
Faktore demografikoak eta ekonomikoak
- Biztanleriaren hazkundea: Europan izandako hazkundearen ondorioz, soberakin demografikoa sortu zen, eta koloniek honi irtenbidea ematen saiatu ziren, pertsonak bertara emigratuz.
- Industrializazioa: Industrializatutako herrialdeen garapen ekonomiko handiak nazioak merkatu berriak bilatzera bultzatu zituen, lehengaiak merke lortzeko eta ekoiztutako produktuak saltzeko, monopolioen bitartez.
- Talde finantzarioak: Metropolietako talde finantzarioek kolonietan kapitala inbertitzeko eta etekinak lortzeko aukera ikusi zuten, azpiegituretan inbertituz, baina irabaziak politikoki kontrolatu behar ziren.
Faktore politikoak, estrategikoak eta teknikoak
- Nazionalismoa: Nazioen prestigioa lortzeko politika bat garatzea eskatzen zuen, eta hedapen kolonialak prestigioa ematen zuen. Honela, gobernuek herriaren babesa izateko lurralde zabalak hartzen zituzten, herritarrak harro sentitzeko.
- Etsaitasuna: Europako potentzia gehienak elkarren artean etsai bihurtuak ziren, eta beraien arteko lehia beste lurraldeetara eramaten hasi ziren.
- Arrazoi estrategikoak: Leku batzuek izugarrizko garrantzia zuten, munduan zehar egin beharreko ibilbideak ziurtatzen baitzituzten; beraz, merkatuari begira edo militarki garrantzitsuak ziren.
- Ikuspegi militarra: Europako potentziak militarki nagusi ziren, eta horrek lurralde zabalak eta bertako biztanleak kontrolpean edukitzeko aukera eskaini zien.
Faktore erlijiosoak, kulturalak eta zientifikoak
- Erlijio kristaua: Kristau europarrek beraientzako benetako erlijioa mundu osora zabaltzeko eginkizuna zutela uste zuten. Hortaz, katolikoak eta protestanteak beste herrialdeetako biztanleak ebanjelizatzeko asmotan bidaltzen zituzten.
- Arrazakeria: Garai honetan, gizaki zuriaren nagusitasuna defendatzen zuen ideia arrazista zabaldu zen. Ideia horren arabera, mendebaldeko zibilizazioa eta kultura zabaldu eta inposatu behar ziren, besteak baino hobeak kontsideratzen baitziren.
- Zientzia eta esplorazioa: Zientzialariek eta esploratzaileek ere funtzio garrantzitsua bete zuten. Ezagutzen ez zituzten lurrak aztertzeko interesa zela eta, hainbat espedizio bultzatu ziren eta azterketa zientifikoak areagotu ziren.