Ingurumen-kutsadura: Kausak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,67 KB
Airearen kutsadura: Kausak eta ondorioak
Kausak
- Industria: Hautsa, kea, CFCak (aerosolak) eta karbono konposatuak (CO2).
- Garraioa: Karbono konposatuak (CO2), sufrearen konposatuak eta partikulak (hautsa).
- Hiria: Karbono konposatuak (CO2), argia, zarata eta CFCak (aerosolak).
- Nekazaritza eta abeltzaintza: Karbono konposatuak (CO2), metanoa (CH4) eta biomasaren erreketa.
Ondorioak
- Berotegi-efektua: Klima-aldaketa eragiten du, karbono dioxidoaren metaketaren ondorioz.
- Euri azidoa: Nitrogeno eta sufre oxidoak atmosferara isuri, ur-lurrunarekin nahastu eta azido sulfuriko/nitrikoa sortzen dute. Honek landareei, azalari, akuiferoei eta harriei kalte egiten die.
- Smog: Laino kutsatzailea.
- Ozono geruzaren zuloa: Geruzaren lodiera mehetu eta izpi ultramoreak sartzen dira.
Uraren kutsadura: Kausak eta ondorioak
Kausak
- Industria: Metal astunak, pinturak, disolbatzaileak, olioa, labaingarriak eta ur beroa.
- Garraioa: Olioa eta pinturak.
- Hiria: Garbigarriak, ur beltzak, olioa, komuneko papera eta janari-hondakinak.
- Nekazaritza eta abeltzaintza: Intsektizidak/pestizidak, animalien hondakinak eta ongarriak.
Ondorioak
- Organismo patogenoen agerpena.
- Uretako bizidunen heriotza: Bakterioek materia organikoa eta oxigeno guztia kontsumitzen dute.
- Eutrofizazioa: Mantenugaien gehiegizko hazkundea. Zikloa: Mantenugaien ugaritasuna → Fitoplanktonaren hazkundea → Uraren uhertasuna → Eguzki-argiaren falta → Landareen heriotza → Oxigenoaren gutxitzea → Arrainen heriotza.
Lurzoruaren kutsadura: Kausak eta ondorioak
Kausak
- Industria: Bilgarriak, azidoak, obra-hondakinak, makinak, metal astunak eta hondakin nuklearrak.
- Garraioa: Makinak.
- Hiria: Materia organikoak, bilgarriak, altzariak eta tresna elektronikoak.
- Nekazaritza eta abeltzaintza: Intsektizidak/pestizidak, bilgarriak, klimaketa-lanak eta animalien gorotzak.
Ondorioak
- Zabortegiak: Lur-hedadura handia, ekosistemen desoreka, paisaiaren kaltea eta kiratsa.
- Emankortasun galera: Lurzorua laborantzarako erabili ezina eta ekosistemen narriadura.
- Akuiferoen kutsadura: Minda eta lixibiatuen iragazketa.