Ingurumen Hezkuntza: Definizioa, Helburuak eta Printzipioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Ingurumen Hezkuntza: Definizioa eta Garrantzia

Ingurumen hezkuntza pertsonei ingurumeneko elementu, ezaugarri eta prozesuen berri emateko eta bereziki gizakiek ingurumenean duten eraginaz sentsibilizazioa sortzeko hezkuntza-ekintzen multzoa da. Horrez gain, ingurumenari buruz nola jokatu behar duten erakusten du eta jokabide hori sustatzen du.

Garapen Jasangarria

Garapen iraunkorra garapen mota bat da (ekonomien, hirien, gizarteen eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena ez duena eragozten, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordez. Helburua hiru zutabe hauek bateratzea da:

  • Aurrerapen ekonomikoa.
  • Bidezko gizartea.
  • Ingurumenaren babesa.

1980ko Hamarkada

1980ko hamarkadan kontzientzia hartu zen ingurumen hezkuntzaren inguruan, ezagutzak, jarrerak, trebetasunak eta partaidetza sustatuz.

Ingurumen Hezkuntzaren Helburuak

  1. Tokian tokiko nahiz mundu osoko ingurumen-arazoen inguruko ezagutza ahalbidetzea.
  2. Ingurumen-informazioa modu kritiko batean aztertzeko gaitasunak ematea pertsonei.
  3. Ingurumen-prozesuak prozesu sozial, ekonomiko eta kulturalekin loturik uler daitezela erraztea.
  4. Ingurumenaren aldeko balio berriak har daitezela bultzatzea eta jokaera kritiko eta eraikitzaileak sustatzea.
  5. Berdintasunaren eta elkartasunaren ikuspegitik ingurumena babestea bultzatuko duen etika bat garatzeko lagungarri izatea.
  6. Gizarte eta ingurumen arloko gatazken analisian, alternatiben eztabaidan eta horiek konpontzeko erabakiak hartzeko orduan pertsonei gaitasunak ematea.
  7. Gai kolektiboetan gizarteak aktiboki parte har dezala sustatzea, ingurunearen aldeko erantzukizun partekatua sustatuz.
  8. Bizitzaren esparru guztietan jokabide iraunkorreko ereduak ahalbidetuko dituen tresna izatea.

Ingurumen Hezkuntzaren Oinarrizko Printzipioak

  • Gizarte osoa murgilarazi behar da horretan.
  • Ikuspegi zabal eta irekia eduki behar du.
  • Koherentea eta sinesgarria izan behar du.
  • Parte hartzeko bideak sustatu behar ditu.
  • Ingurumen-ekimen guztietan jaso behar da.
  • Jendearen eta eragileen arteko koordinazioa eta lankidetza erraztu behar du.
  • Pertsonak, baliabideak eta finantzaketa behar ditu.

Ingurumen Hezkuntza Formala, Ezformala eta Informala

Hezkuntza formala, “hezkuntza sistemaren” barruan dagoena, erabat instituzionalizatua, kronologikoki graduatua eta hierarkikoki egituratua da, haur hezkuntzatik hasi unibertsitateko urteetaraino. Heziketa arautu bezala ere ezagutzen da.

Hezkuntza ez formala, berriz, antolatuta dagoen jarduera oro da, hezitzailea, testuinguru ofizialetik haratago doana, populazioaren azpitalde zehatz batzuen ikasketa errazteko, umeetatik hasi eta helduak ere kontuan hartuz.

Entradas relacionadas: