Ingurumen Baliabideak eta Haien Kudeaketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,8 KB
Sailkapena
Berriztagarriak
Denbora tarte laburrean berriz erabil daitezkeenak. Arrazoiz erabiltzen ez badira, berritezinezin bihur daitezke.
Berriztaezinak
Denborarekin behar bezala gehitzen ez direnak. Erabiltzean kantitatea jaitsi eta agortu egiten da.
Inpaktuak
Jarduera batek ingurumenean eragindako aldaketen multzoa. Inpaktua ekintza baten ondorioa da, jarduera bati lotuta. Efektuen arabera sailka daitezke:
- Positiboak/Negatiboak
- Magnitudea (inpaktu maila)
- Eragin zuzena/zeharkakoa
- Iraupena (behin-behinekoa/iraunkorra)
- Hedadura (tokikoa/zabalagoa)
Arriskuak
Ingurumenerako kalte iturri izan daitekeen gertakizuna.
- Naturalak: Kausa naturalak (biologikoak, klimatikoak, geologikoak eta kosmikoak).
- Teknologikoak/Kulturalak: Giza jarduerak eragindako arriskua.
- Mistoak: Giza jarduerak arrisku naturalak areagotzen dituenean.
Energi-Baliabideak
Gizakion populazioa eta garapena energiaren eskuragarritasunak baldintzatu ditu. Momentuz, energia iturri tradizionalak ez dira agortu, baina haien ustiapen eta kontsumoak ingurumen kostu altua du. Erregai fosilen erreserbak gehienez 200 urte iraungo dute. Energia aurrezteko ahalegin bat egin behar da, energia berriztagarriak sustatu eta energia eraginkortasuna hobetu.
Petrolioa eta Gas Naturala
Itsasoko planktonaren transformazio anaerobikoetatik sortutako hidrokarburoen nahasketa. Planktona, organismo kopuru handian hil eta hondoratzean, sedimentuez estaltzen da eta bakterio anaerobioek materia organikoan transformatzen dute. Prozesu diagenetikoen ondorioz (presioa eta tenperatura handitzean) petrolioa sortzen da. Petrolioaren dentsitate txikiak arroka amaren gaineko presioak bultzatzen du, beste arroketarantz mugituz, egitura geologiko berezietan harrapatuta geratu arte. Horrela, petrolio arroka biltegiak sortzen dira. Ur gazi eta gas naturalarekin batera aurkitzen da. Ura dentsoagoa denez, azpialdean egoten da eta bere gainean petrolioa eta goian gasa. Askotan, petrolioa eta gasa arroka biltegi desberdinetan aurkitzen dira. Lurrazala zulatuz lortzen da, findegira garraiatzen da oleobide eta gasbidetan edo petroliontzien bidez. Petrolio gordina findu eta lortutako produktuak metatzen dira. Denetarik lortzen da. Bi baliabide hauek XX. mendeko erdialdetik aurrera energia iturririk garrantzitsuenak dira (petrolioa garraioan gehien).
Ikatza
Landare ustelketa anaerobikotik eta prozesu diagenetikoen ondorioz sortutako arroka sedimentarioa. Karbono edukiari begira sailkatzen da: zohikatzak (C gutxi), lignitoak, huilak eta antrazitak (C asko). Erregai fosilik ugariena da, gehiena Ipar hemisferioan agertzen da. Iraultza industrialarekin erabiltzen hasi zen, energia iturri nagusia izanik. Zentral termikoetan asko erabiltzen da gaur egun, eta baita siderurgian, zuntz sintetikoetan, plastikoetan... Lurpeko meatzaritza edo azalekoa erabiliz erauzten da. Erretzean gas bat askatzen duenez (euri azidoa sortzen du), kontsumoa beherantz doa.
Energia Nuklearra
Atomo nukleo astun bat bi nukleo arinetan apurtzen denean, bero moduan energia asko askatzen da. Fisio izeneko prozesua da, zentral nuklearretan egiten dena. Bertan, uranioaren isotopoak neutroiez bonbardatzen dira, eta nukleoen desintegraziotik sortzen den bero energia, energia elektriko bihurtzen da. Hozte sistema bat behar du.
Abantailak: Uranioaren ahalmen energetiko handia, atmosferara gas kutsakorrik ez isurtzea.
Desabantailak: Istripu larrien arriskua (erradiazioa, mutazioak, minbizia...), errefrigerazioko uren kutsadura, uranioa eskuratzeko milaka tona lur mugitu behar izatea, hondakin erradioaktiboak sortzea eta lurperatzea edo itsasoratzea.
Energia Berriztagarriak
Gizakion gura nahiak asetzeko energia iturri agortezina dira, guztiak batera. Gehienek eguzkian dute jatorria. Berriztatu egiten dira eta abantaila asko dituzte: ingurune inpaktu txikia, CO2 ez igortzea, euri azidorik ez sortzea, nitrogeno oxido ez eratzea, inpaktuak ez eraginkorrak izatea...
Biomasa
Fotosintesiaren bidez, landare eta algeek argia energia kimikoan bihurtzen dute, eta materia organiko moduan biltzen da, biomasa. Landareetatik, animalien hondakinetatik eta industria hondakin organikoetatik lortzen da. Energia iturria eguzkia delako, berriztagarria dela esaten dugu. Energia kimikoa erretzen edo eraldatzen lortzen dugu. Metanoa lortzen da beroa eta elektrizitatea ekoizteko, eta zelulosatik metanola lortzen da hartziduraren bidezko errekuntza motoreak elikatzeko. Kontuz ibili behar da ez erabiltzeak ingurumenean arazoak sor ditzakeelako: basoak galdu, berotegi efektua areagotu, gas kimikoen isurketa...
Energia Hidraulikoa
Betidanik uraren energia aprobetxatu izan da, garraioan edo errotetan. Zentral hidroelektrikoetan, urak duen energia potentziala energia elektrikoan bihurtzen da. Horretarako, ibaietan presak eraikitzen dira. Bildutako ura askatu eta lortutako abiadura turbina batetik pasatzen da, eta alternadoreei esker elektrizitatea lortzen da.
Eguzkiaren Energia
Energia iturri dohainekoa, agortezina eta kalitate handikoa da. Errendimendu energetiko handia lor daiteke. Banaketa ez da homogeneoa (gau/egun, urtaroak, hodeiak...). Bi modu daude: kolektoreen bidez isurkari bat berotu, edo bero trukagailu baten bidez likido bat gas bihurtuz turbina-alternadore bati eragin elektrizitatea sortuz. Zuzenean ere izan daiteke, zelula fotoboltaikoen bidez.
Energia Eolikoa
:eguzki energiaren ondorioz sortua,agortezina eta garbia da energia.eskakizun teknologiko txikiak,mantenimendu errezak...etorkizun ona du.aerogeneragailu txikia edonon.haizeak egunean zehar ez dauka intentsitate ezta norabide bera,produkzioa gora ta bera.inpaktua ingurugiroan,hegaztiak...Energia Geotermikoa:Lurrak barnean duen bero erreserba ikaragarria aprobetxatzea da.Barneratzen garen KM bakoitzeko 25º igotzen da T.Islandian, baliabide hau asko erabiltzen dute.HARROBIAK ETA MEATZE BALIABIDEAK:eraikuntzarako harria lortzen da.Bi talde:1-eraikuntzarako produktuak lortzeko(leherketen bidez lortu ta gero birrindu)2-bloke handiak erauzi ta arroka bloketan moztu.EHn urtero 10millio tona harri(gehiena kararria).Eraginak:Hondakindegiak sortu,hautsak airea kutsatu ta metatu(aire kalitate txarra),zarata mekanizazioa dela ta,uraren kutsadura,leherketetan energia asko galdu.Meatze baliabideak mineral erabilgarriak dira.Kontzentraturik dauden lekuak hobi mineralak.Meategitan minerala erauzten.Ez metalikoa(sufrea,gatzak,igeltsua...) ta metalikoak(burdina,beruna,aluminioa...).Ustiaketan plangintza bat egin behar.Cu,Hg,Zn...50 urtetan agortu.Irtenbidea>birziklapena edo material berriengatik ordezkatu.UR BALIABIDEAK:baliabide naturala,berriztagarria baina mugatua.Ez delako denboran ta leku guztitan era berdinean banatzen.Gizakion jarduera gehienak uraren menpe>eskuragarritasunak herrialdeen garapena baldintzatu.Energia lortzeko ta nabigaziorako ez dute eraldatzen ta berriro ustia daiteke.Beste erabilpen batzuk uraren ezaugarriak aldatu.Nekazaritza,abeltzantza,industria...ezaugarri fisiko kimikoak aldatu(kutsadura),arazketa prozesu baten beharra.gehienetan ur geza erabili,azalekoa(ibai laku) lurazpikoa(akuifero),arro hidrogafikoa kontuan hartu behar.Egoera kezkagarrian eskuragarritasuna,kontsumoa dela eta(populazioa gora).Baliabidearen kudeaketan akatsak direla eta arazoak.ezinbestekoa plangintza hidrologikoa,uraren eskariak ta eskaintzak modu jasangarrian egoteko.Presak ta uregiak egiteaz aparte:ur zikinak garbitu,banaketako galerak gutxitu,nekazaritzan ureztapena hobetu,etxeetan ur kontsumoa jeitzi,lurpeko urei balioa eman...BASOA:zuhaitzen multzoa baino gehiago(zuhaixka,landare,animali...)ekosistema.Latitudea ta klima basoaren egitura mugatu.Oihan tropikala ekuatorearen inguruan hazi(biodibertsitate handiena).Erdikotan baso epela,handietan taiga.Garrantzia:oreka ekologirako funtsezkoa,biodibertsitatearen gordailua,eskualdeko klime erregulatu,CO2 finkatu ta O askatu(planetaren birikak),higaduraz lurzorua babestu,haize ta ekaitzen hesi naturalak,ondasun kulturala,lehengai iturria.Nekazaritza Intentsiboa:Diru pilo inbertituz,azalera unitateko ekoizpen altua lortzeko ustiapen mota.Nekazaritza estensiboa:Diru gutxi inbertituz ta azalera zabalean eginda,ekoizpen baxua lortu.Monolaborantza:Landare mota bakarra lantzea,kaltegarria da ingurugiroarentzat biodibertsitatea murrizten duelako,lurzorua agortzen du ta izurriteak eratzen ditu.ELIKAGAI BALIABIDEAK:nekazaritza abeltzantza ta arrantzatik lortu.XX mendean nekazaritza ta abeltzantza intentsiboa hasi.produkzio altuena lortzeko(pestizida,ongarri,ustiapenaren mekanizazioa,monolaborantza,espezie transgenikoa)abeltzantza granja handietan.Guzti hau ingurugiroan eragin larriak batzutan.Gaur egun gaixotasun asko(behi eroena eta sukar aftosa) ta kalte ekonomiko ta sozial.ERAGINAK:lurzoruaren higadura,trinkotzea,gazitzea,kutsadura,lurzazpiko uren kutsadura...hau gerta ez dadin,politika aldatu,herri guztiei elikagaien subiranotasuna izateko eskubidea.Arrantza-Baliabideak:Itsaso zein ur gezatako arrainak.XIXtik aurrera aurrerakuntza ugari.Kostaldeko flota txikiak baxurako arrantza ta ontzi handiak alturako arrantza.Harrapaketen gorakadak itsas arrantzaren gaitasuna mugara heldu da.ustiaketa maila oso handia izanda,arrain askoren populazioa behera.Lehen pentsatzen zen ozeanoek baliabide bizidun agortezinak zituztela baina neurrigabeko arrantzak ondorio latzak.BESTELAKO BALIABIDEAK:Paisajea:ikusten daitekeen lurralde,zerualde edota itsasalde da,ikuskizun gisa hartua.Inguru batek duen forma eta ezaugarri pilo ditu(geologikoa,biologikoa,atmosferikoa...).Gainazala ingurugiro baldintzek osatzen dute(klima landaretza...)gizakiaren eraginak osatuta ta moldatuta.Errealitate espazialak ta pertzepzioak osatzen dute paisajea.
paisajearen osagaiak abiotikoa(erliebea)biotikoak(flora fauna)antropikoak(nekazaritza)dira.Ikus elementuak forma kolorea lerroa eskala...Paisajea edonon garrantzi haundia duen baliabidea,adibidez,turismoa baldintzatu>ekonomia.Kultura bakoitzak erlazio desberdinak natura ta paisajearekin.goi paleolitokoek ehiztaria naturarekin bat,neolitoan landare ta animaliak etxekotzen,gau egun teknologia paisajea transformatzeko ahalmena.Batzuentzat ustia daitekeena mugagabean,beste batzuek ekologistak.Pertzepzioa paisajearekiko beti subjetiboa.Jasangarritasuna da,bilatzekoa,naturaren ta teknologiaren arteko oreka alegia.