Informazio genetikoaren adierazpena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,82 KB

Azido nukleikoen funtzioak:
- Zelularen jarduera erregulatzea:

zelula baten jarduera haren proteinen (intsulina, hemoglobina, Keratina…) menpe dago. DNAk proteina horiek nolakoak izango diren Kontrolatzen du, aurrerago aipatuko dugun kode baten bitartez. Hau da, Azido nukleikoek bere funtzioak betetzeko behar dituen proteinak ekoizteko agindua ematen diote zelulari.

- Informazio genetikoa transmititzea:

DNA erreplikatzen denean, hau da, bere buruaren kopiak egiten Dituenean, kopia horiek beste zelula batzuetara transmititzen dira. Horrela pasatzen da espezie baten informazio genetikoa (aurrerago Aipatzen den nukleotidoen ordena, hau da, DNA sekuentzia) belaunaldi Batetik bestera.

Proteinen sintesia eta kode genetikoa:


DNAn dagoen informazioa lau Nukleotidoren eta haien ordenaren arabera kodetuta dago, baina Informazio hori ezagutzeko, itzuli egin behar da, alegia, DNAren kodea Deszifratu behar da. Zitoplasman (nukleotik kanpo) dauden erribosomek Deszifratzen dute informazioa, proteinaren aminoazidoak zer ordenatan Jarri behar diren zehaztuz. Sekuentzia horri kode genetikoa Deritzo. Beraz, nukleotidoak konbinatuz, proteinak osatzen dira, eta Proteina horien multzoak osatzen du mezu genetikoa edo herentziazko Informazio genetikoa. Informazio genetiko horren bidez, zelula batek, Ehun batek, organismo batek… nolako proteinak izango dituen zehazten da. Oso garrantzitsua da hori, proteinek funtzio gehienetan parte hartzen Baitute (azalean eta hezurretan dagoen kolagenoa, muskuluetako aktina Eta miosina, immunitate-sisteman garrantzi handia duten antigorputzak…).
Proteinen sintesia:
Transkripzioa.

DNAko informazioa beste molekula batean kopiatzen da, hau da, DNAk daukan informazioa RNA mezularia (mRNA) izeneko molekulak jasotzen du. Molekula hori nukleoan ekoiztu Edo sintetizatzen da, eta, horretarako, DNA zati bat erabiltzen da molde Gisa. MRNA hori nukleotik irten, eta zitoplasmara igaroko da.

Itzulpena


RNA mezulariak zitoplasmara eramaten du informazioa, eta han erribosomekin Elkartzen da. Erribosomen zeregina da RNA mezulariak ekarritako Informazioaren itzulpena egitea eta molekula berria osatzea. RNA Mezulariaren arabera, aminoazidoen segida eratuko da, eta erribosomak MRNAren base nitrogenatuen sekuentzia osoa irakurtzen edo itzultzen Duenean, proteinak eratzen dira (gogoratu proteinak aminoazido kateak Direla).

1. DNA birkonbinatzearen teknika:


1- Giza intsulinaren genea isolatu. 2- Bakterio bati plasmido bat kendu. 3- Bakterioan intsulinaren genea txertatu. 4- Plasmidoa berriro ere bakterioan sartu. 5- Birkonbinatutako bakterioa hartzidura-deposituan sartu. 6- Bakterioa hazi deposituan. Bakterioak giza intsulina sintetizatuko du, txertatutako genean dagoen informazioa erabilita. 7- Intsulina bakteriotik erauzi eta isolatu. 8- Intsulina purifikatu botika moduan erabili ahal izateko.
Teknologia Horren bidez, organismo baten gene jakin bat isolatu, eta beste Organismo batean txertatzen da, gene horrek bere lana egin dezan. Organismo horrek lehen ez zuen ezaugarri bat izango du, eta lehen Ekoizten ez zituen substantziak sintetizatuko ditu. Organismo horiei Genetikoki eraldaturiko organismoak edo transgenikoak esaten zaie. Intsulina ekoizten duten bakterioak dira horren adibidea.

2- Klonazioa:


1 Klonatu nahi duten ardiaren (Dollyren "ama biologikoa edo genetikoa") ugatzgurunetatik zelula bat hartu zuten. 2 Obulu horri nukleoa, eta hortaz, DNA kendu zioten. 3 Beste ardi baten obulua hartu zuten. 4 Deskarga elektriko baten bidez, bi osagaiak (ugatz-zelula eta obulua) fusionatu zituzten. 5 Fusionatutako zelula beste edozein zelula bezala zatitzen hasi zen. Haren ezaugarri genetiko guztiak Dollyren "ama genetikoarenak" ziren. 6 Enbrioi hori (Dollyren "ama biologikoaren" geneak daramatzana) hirugarren ardi baten umetokian ezarri zuten. 7 Ernari zegoen ardiak (Dollyren "ama eramaileak") umealdia amaitutakoan ardi bat izan zuen: Dolly bere "ama biologikoaren" gene berberak zituen ardi klonikoa.

Klonatzea Organismo baten kopia berdinak egitea da. Beraz, klonazioaren bidez, Genetikoki berdina den organismo bat lortzen da, klon deiturikoa. Ingeniaritza genetikoaren arlo bat bada ere, ez dira nahastu behar Espezie transgenikoak eta klonatutako organismoak. Klonazioaren bidez, Ez da aldaketarik eragiten material genetikoan.

Transgenikoekin Gertatzen den bezala, gizarteak hainbat zalantza agertu ditu Klonazioari buruz. Adibidez, onuragarria izan daiteke desagertzeko Arriskuan dauden espezieak berreskuratzeko, baina gizakiei aplikatzeko Aukeraren aurrean, iritzi kontrajarriak daude, ikuspuntu etikotik nahiz Sozialetik. Hala, klonazioa debekatuta dago munduko herrialde Gehienetan.

Entradas relacionadas: