Informatikaren Historia eta Datu-prozesaketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,97 KB
Datu-prozesaketa
- Datu-sarrera: Datuak ordenagailu barruan sartzen dira.
- Prozesua: Sartutako datuak prozesatzen dira informazioa lortzeko.
- Datu-irteera: Landutako informazioa erabiltzaileari erakusten zaio.
Kalkulu-makinak
- Mekanikoak: Oinarria horzdun gurpilak ziren (Pascal eta Leibnizen makinak).
- Elektromekanikoak: Txartel zulatuak erabiltzen hasi ziren (MARK I).
- Elektronikoak: Huts-balbulak erabiltzen zituen (ENIAC).
Ordenagailuen belaunaldiak
1. Belaunaldia (1945-1954)
- Hardware: Osagai nagusia huts-balbula da. Huts-balbulak oso handiak eta garestiak ziren, eta bero handia hedatzen zuten.
- Software: Programatzeko makina-lengoaia erabiltzen zen.
- Ordenagailua: ENIAC.
2. Belaunaldia (1955-1964)
- Hardware: Transistoreek huts-balbulak baztertu zituzten. Zirkuitu inprimatuak agertu ziren kableak ordezkatzeko. Ordenagailuaren tamaina asko txikitu zen.
- Software: Programazio-lengoaiak hasi ziren erabiltzen, hala nola Fortran eta Cobol.
3. Belaunaldia (1964-1970)
- Hardware: Cache memoria eta zirkuitu integratuak (txipak) sortu ziren. Txip batean ehun transistore sartzen ziren. Ordenagailuak txikiagoak, azkarragoak eta fidagarriagoak bihurtu ziren.
- Software: Pascal eta Basic lengoaiak, eta sistema eragileak hasi ziren erabiltzen.
- Ordenagailuak: Miniordenagailuak agertu ziren.
4. Belaunaldia (1970-1980)
- Hardware: Intel-ek lehenengo mikroprozesadorea sortu zuen. Disko malgua asmatu zen.
- Software: Ingurune berriak eta C lengoaia hasi ziren erabiltzen.
5. Belaunaldia (1981-gaur egun)
- Hardware: Ordenagailuen erabilera ugaltzeak (enpresetan nahiz etxeetan) ordenagailu-sareak eta Internet garatzea ekarri zuen.
- Software: Inguru grafikoak, hizketa ezagutzeko sistemak, multimedia eta bideokonferentziak garatu ziren.
- Ordenagailuak: Ordenagailu pertsonala agertu zen.
Ordenagailuen erabiltzaileak
- Arruntak
- Informatikoak:
- Analistak: Programatzeko arazoa aztertzen dute eta algoritmoa bilatzen dute. Programatzeko lana antolatzen dute.
- Programatzaileak: Analistek zehaztutako pausoak lengoaia informatikoan programatzen dituzte.
- Sistema-kudeatzaileak: Sistema informatikoaren baliabideak kontrolatzen dituzte, segurtasunaz arduratzen dira eta baimenak administratzen dituzte.
- Operadoreak: Ordenagailuaren funtzionamendua eta programa-egikaritzea kontrolatzen dute.