Industriaren bilakaera eta industri guneak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,51 KB


EAEko industri enplegu (dentsitate)
mapa

Aurrean daukagun mapa EAEko industri enpleguenena da. EAEko mapa honek udalerri mugak erakusten ditu, kolore-tamaina ezberdineko zirkuluen bidez . Zirkuluak EAE osoan zehar, udalerri mugen barnean daude kokaturik eta hortaz herri nagusi bakoitzeko industri enpleguaren informazioa ematen digu.

Eskualdeei dagokionez, Bilboko eta Donostiako guneak industria korridorearekin elkartuta daude eta Vitoria Gazteiz  bietatik banatuta.

Probintziei dagokionez Bizkaiko eredu polarizatua eta Arabako makrozefalia daude.

Bizkaiaren kasuan Bilbo Handiaren nagusitasuna ikus dezakegu mapan bertan garatu baitzen siderurgia industria XIX.Mendean.. Gaur egun metalurgia eta eraldatu metalikoen industriak, industria kimikoa, parke teknologikoak… dira gune honetan enplegua sortzen duten sektoreak.

Gipuzkoan industri enpleguen banaketa homogeneoagoa da eta probintziako eskualde ezberdinetan garatu zen industriaren antzera dago gaur egun ere, adb Eibarren, Elgoibar, Arrasate, Bergara, Usurbil, Hernani, Pasaia, eta Donostiak. Herri hauetan industria astuna, paperarena, elektronikoa… dira nagusi.

Azkenik mapan nabaria da arabar probintziak erakusten duen makrozefalia. Industria beranduago iritsi zen hona eta Gasteiz hiriburuan kokatu zen batez ere. Horrela probintziako ia industria lanpostu guztiak hemen kokatzen dira, autogintza, elikagaigintza…

EAEko industriak Espainiako industria baino pisu handiagoa izan du hala ere atzeraldia izan du honek.

Industriako eskulana bigarren hezkuntzako tituluaren Europako batez bestekoaren gainetik dago baina hala ere langileak espezializatu egin behar dira.

Enpresaren neurriari dagokionez EAEn ETEak dira nagusi hau da enpresa txiki eta ertainak.

Ondorioz industriako banaketak triangelu bat osatzen duela esan genezake erpinak hiru euskal hiriburuetan daudela.


Entradas relacionadas: