Industrializazioaren Jatorriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

INDUSTRIALIZAZIOAREN JATORRIAK:

Industria iraultza XIX. mendeko aldaketa teknologiko, ekonomiko eta sozialen prozesu luzea da.

XVIII. mendeko Europan, aberastasunaren zatirik handiena lurretik zetorren. Landa-eremuetan nekazaritza krisi ugari izaten ziren, eta hirietan, eskulangintza oso mugatuta zegoen. Baina ez zen gizarte geldia. Zenbait lekutan aldaketa ekonomikoak nabaritzen hasi ziren, aldaketa horiek iragartzen zuten Induisrtia Iraultza.

Aldaketa horietako bat zen etxeko industria nekazaritza-munduan. Ekoizpen mota hori protoidustrializazio deritzo.

Lan autonomoa egiten zuten lehen fasea, Domestic system deitzen diote eta horren ondorengoa, putting out system.

Domestic system, lan sisteman, nekazariek eskulanak egiten zituzten beren tresnekin etxean, eta gertuko merkatuetan saltzen zituzten beren manufakturak.

Putting out system lan-sistemarekin salerosleak ekoizpen-prozesua kontrolatzen hasi ziren, benetako enpresari txiki bihurtuta.

Denboraren poderioz eta jarduerak hedatzearen ondorioz, zenbait enpresari factory system sistemara pasa ziren, hau da, kapitala, langileak, lehengaiak eta tresnak espazio berean pilatu zituzten. Hirietako lantegi askoren jatorria hori izan zen.

Industrializazioaren prozesua Britania Handian gertatu izana hainbat faktoreen ondorio da.

  • XVIII. mendean Britania Handiak inperio kolonial handia kontrolatzen zuen. Euren mende zeuden itsas bide nagusiak eta eurek kontrolatzen zuten lehengaiak inportatzeko merkatua. Kanpo-merkataritzan lortutako irabaziek nahikoa kapital eman zieten industrial inbertitzeko eta fiantza sektorea sortzeko.

  • Kanpo-merkataritza hedatzea lotuta zegoen ondo bertakotutako barne-merkataritzaren gorakadarekin.

  • Monarkia Parlamentarioak testuinguru politiko egonkorra bermatzen zuen. Parlamentuaren legeriak jabetza-eskubideak bermatzen zituen, merkataritza-askatasuna bultzatzen zuen eta erlazio kapitalistak hedatzea sustatzen zuen.

  • Berrikuntzarako espiritua faktore kulturala bezain zientifikoa zen. Hobekuntzen eraginez, ekoizpen eredua aldatuz joan zen, eta makinek pertsonak ordezkatu zituzten.

Entradas relacionadas: