Industrializazioaren Bilakaera Errestaurazioan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,55 KB
Meataritza eta siderurgia
Industrializazioak herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko lan-banaketa sortu zuen: herrialde garatuek lehengaiak behar zituztenez, manufakturak eta kapitala esportatzen zituzten, eta azpigaratuetatik lehengaiak inportatzen zituzten. Espainia herrialde azpigaratu gisa finkatu zenez, Bizkaiko meategien ustiapen masiboa eta lehengaiak batez ere Ingalaterrari saltzea eragin zuen.
Bessemer bihurgailuak altzairua merkeago ekoizteko aukera eman zuen, eta kanpoko kapitalak inbertsioak erraztu zituen, enpresak eta azpiegiturak sortuz. Horrela, Bizkaia siderurgian nagusitu zen 1890era arte. 1891n protekzionismoa ezarri zenean, kanpoko enpresei muga-zergak jarri zitzaizkien eta Espainiako siderurgia-enpresak karteletan antolatu ziren, prezioak kontrolatzeko eta irabaziak handitzeko, industria modernizatzeko inbertsioak areagotuz.
Ontzigintza
Ontzigintzari dagokionez, XIX. mendean bi tokitan hasi ziren itsasontzi handiak egiten: Bilbon eta Pasaian. Industrializazioarekin batera, itsasontziek aurrerapen garrantzitsuak izan zituzten:
- Egurrezkoak izateari utzi eta altzairuzko itsasontziak eraikitzen hasi ziren.
- Bela alde batera utzi eta helizea sartu zen.
- XIX. mende amaieran, ikatzaren kontsumoa murriztu eta petroleoa pixkanaka sartzen hasi zen, ontziak errentagarriagoak eginez.
Bilboko merkataritza-itsasontzien hazkundea gertatu zen produktu batzuen inportazioagatik (ikatza) eta esportazioagatik (burdin minerala eta totxoa).
Industria elektrikoa
Bilboko burgesiak industria elektrikoa bultzatuko du Euskal Herrian eta Espainian. Banco de Vizcaya konpainiak parte-hartze handia izango du konpainia elektriko askotan, batez ere XX. mendeko lehenengo bi hamarkadetan.
Banka
Industrializaziorako finantzaketak hiru iturri nagusi zituen:
- Autofinantzaketa: Enpresetatik ateratako irabaziekin dirua lortzea.
- Maileguak: Bankuen bidezko finantzaketa.
- Burtsa: Baloreak burtsan saltzea.
Industriarekin batera, finantza-sektore indartsu bat garatu zen eta banku asko sortu ziren. Banku hauek epe luzeko eta epe laburreko gordailuak aldi berean jasotzen zituzten, eta horrek industrian inbertitzea erraztu zuen. Euskal Herriko kapitala hedatu egin zen eta Espainiako industria desberdinetan inbertitzen hasi ziren.