Industrializazioa euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,57 KB

Testuingurua

1855an Bessemer bihurgailuek Bizkaiko mearekiko interesa piztu

zuten, hortik aurrera Euskal Herriko siderurgiak gora egin zuen.

Hirugarren gerra karlistaren amaieran (1876), Euskal Herriko

industrializazioa finkatzen hasi zen. Bertako burgesiak

esportazioak murriztu zituen eta etekin industriala lortzeari ekin

zion. Euskal lurraldeek, orduan, produkzioa barne-merkatura

bideratzen zuten batez ere. Horregatik, 1891an Victor Chavarrik

eta burgesiak bultzatutako protekzionismo legea onartu zenean,

onura itzela ekarri zion Euskal Herriari. /// Dena den,

protekzionismoak hainbat arazo sortu zituen. Espainiako hainbat

probintzien ekonomia merkatu internazionalean oinarritzen zen,

baina arantzelek Espainiako merkatua itxi zuten. Beste aldetik,

1892an, Thomas eta Martin-Siemensek altzairua ekoizteko

teknologia berria garatzeak Bizkaiko burdinaren eskari

internazionala jaitsi zuen. /// Horregatik, hainbat

librekanbismoaren alde agertu ziren, nazioarteko konpetentzia jaitsi

ahal izateko. Garai hartan, Federico Echeverriak hitzaldia eman

zuen. Azkenean ez zen protekzionismoa abolitu, kolonien

kapitalen bueltak ekonomia suspertu baitzuen.Garrantzia:

Hitzaldiaren analisia egin eta gero, argi ikus daiteke

protekzionismoak zituen onura bakarrak Euskal Herrirakoak zirela,

batez ere (aipatzen dituen enpresa gehienak euskaldunak baitira).

Beraz, esan daiteke, Federico Echeverriak protekzionismoa

defendatu arren, kalte gehiegi egiten ziola estatuaren merkatuari,

Espainia osoko industrializazio garapena galaraziz.


Entradas relacionadas: