Industrializazio Prozesa Espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB

1. Industrializazio Prozesa Espainian

Espainian, Europako hegokoaldeko beste herrialdeetam bezala, industrializazio prozesa Europako iparraldean baino beranduago gertatu zen: 1830eko hamarkadan hasi zen Katalunian eta berrezarkuntza garaira arte (1874-1931) motel garatu zen.

Industrializazioa ez zen gauzatu Espainiako lurralde guztietan, eta horrek areagotu egin zuen “Barruko Espainia nekazari eta atzeratua” eta “Periferiako Espainia industrial eta modernoa”-ren arteko kontrastea. Kataluina izan zen lehena industrializazio prozesuan. XIX. mendearren bigarren erdialdean, Euskal Herriak ere garapen prozesu azkar bati ekin zion. Madril, administrazio eta zerbitzu gune garrantzitsuena zen. Gainerako lurraldeak atzeratuta geratu ziren XX. mendearren bigarren erdialderarte.

2. Euskal Herriko Industrializazioa

Industrializazio prozesa ez zen berdina izan Euskal lurraldeetan. Ez moduari ez kronologiari dagokionez. Bizkaian, XIX. mendearren azken laurdenean Bilbon eta Nerbio itsasadarraren ezkerraldean siderurgian oinarritutako industria hazkunde izugarria gertatu zen. Gipuzkoan, berriz, industriaren garapena motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen, bai geografikoki bai sektoreei dagokionez, eta ez zen XX. mendearren lehenengo hamarkadetara arte finkatu. Bestalde, Arabak eta Nafarroak nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten XX. mendearren bigarren erdialdera arte.

Ezaugarri Komunak Euskal Lurralde Guztietarako

Aniztasun kronologikoa eta industrializazio eredu desberdinak agertzen badira ere, probintzien arteko ikerketa konparatiboak honako ezaugarri hauek azaltzen ditu:

  • Industrializazio berantiarra

XIX. mendearren erdialdean, bizkaitar aurrerakada hasten denean, Britaina Handiak gizarte eta ekonomia aldaketa iraultzaileen mende bat zeraman.

  • Sektore siderurgikoaren nagusitasuna

Jaio berri zen industriaren menpekotasuna, burdin mearekiko, XX. mendearren bigarren zatian iraungo du, gainerako Euskal probintziek aurrerapen ekonomikora helduta ere.

  • Bizkaiko nagusigo ekonomikoa

  • XIX. mendearren erdialdetik aurrera Britaniar burdin mearen beharrek, ondorengo industrializazioa eta eraldaketa siderometalurgikoaren menpekotasunak Bizkaia Euskal Herriko protagonista ekonomikoa bihurtu zuen.

  • Espainiar merkatuaren menpeko egitura ekonomikoaren sortzea

Europarekiko atzerapen teknikoak beste ekonomia eraldatu batzuekin, garatugoak eta zerga zama gutxiagorekin, konpetitzia ezindu zuen. Beraz, Euskal industriak erabili zuen bidea Espainiar merkatua bilatzea izan zen eta estatuko zenbait gobernuiri babesp... (content truncated)...

Entradas relacionadas: